Adam Michnik
Itxura
Adam Michnik (Varsovia, 1946ko urriaren 17a) poloniar historialari, saiakeragile, disidente eta kazetaria da.
Jatorri juduko eta ideologia komunistako familia batean jaio zen. Poloniako erregimen komunistaren aurkari bihurtu zen, antijuduen purgen ondoren. 1968an ikasle eta intelektualek erregimenaren aurkako protestetan parte hartu ondoren, espetxeratu egin zuten. 1981ean berriro espetxeratu zuten, lege martziala ezarri ondoren.
Funtsezko zeregina izan zuen 1989ko Mahai Biribileko Akordioetan, Solidarnosc-ek irabazitako hauteskundeak egitea ahalbidetu baitzuten. Gazeta Wyborcza egunkariko sortzaileetako bat eta editorea izan zen.