Abducens nerbio
Abducens nerbio | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | nervus abducens |
MeSH | A08.800.800.120.030 |
TA | A14.2.01.098 |
FMA | 50867 |
Terminologia anatomikoa |
VI.bikote kraneala, abducens nerbioa edo kanpoko nerbio begi eragilea nerbio motor purua da.
Nerbio horren funtzioa begiaren giharreria estrintsekoaren osagaia den kanpoko muskulu zuzena inerbatzea da. Muskulu hori kitzikatzean begi globoa kanporantz biratzen da, begiaren urrunketa ahalbideratuz.
Abducens nerbioaren nukleoa entzefalo enborreko zubiaren erdi-behealdean kokatzen da. Nukleo motor somatiko orokorra da. Aurpegi nerbioaren zuntzak bere nukleotik irten eta abducens nerbioaren nukleoa inguratzen dute aurpegi nerbioaren kolikulua edo Teres sortuz, 4.bentrikuluaren zoruan erdialdeko goragunearen azpian ikusi daitekeena.
Borondatezko bide, bide sentikor orokor nahiz beste begi nukleo eragileekin erlazionatzen da. Gainera, erdialdeko luzetarako faszikuluaren bidez (ELF) koklea zuntz eta ikusmen zuntzekin ere konektatzen da. Horrez gain, goiko kolikulutik irteten den tektu-erraboil traktuaren zuntzak jasotzen ditu.
Kortex-nukleo zuntzak, bide piramidalean zehar doazenak, entzefalo enborrean askatuko dira abducens nerbioaren nukleoan eragiteko (zuzenki edo ez-zuzenki, erretikulu fomazioan eraginez). Kortexaren eragina, nukleo honen kasuan, kontralaterala da; hau da, garun hemisferio batek kontrako aldeko nukleoan eragiten du. Hori dela eta, lesio zentrala egotekotan kaltea kontrako aldean nabarituko da.
Abduces nerbioaren zuntzak bere nukleotik irten eta erraboiletik ateratzen dira zubi-erraboil ildoaren erdialdetik, erraboil piramideen goitik. Bere ibilbidean arteria laberintikoarekiko aurre-behealdean kokatzen da, batzuetan aurre-beheko garun arteriaren aurrealdetik pasako da. Nerbioak atzeko hobi kraneala inguratzen duen dura materra zeharkatzen du eta hezur tenporalaren harkaitzaren erpinean kokatzen da. Hortik barneko arteria karotidaren kanpoaldetik pasa eta arraildura esfenoidalean Zinn eraztun tendinotsuaren barnetik sartzen da orbita zulora, III.gara nerbioaren azpialdetik. Horrela, kanpoko muskulu zuzenaren barnealdeko aurpegira iristen da.
Patologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nukleo edo nerbioa kaltetzekotan alde berdineko begiaren kanpoko muskulu zuzena ez da kitzikatzen. Ondorioz, begia erdialderantz desbideratzen da eta ikusmen bikoitza izango du.
Arazoa konpontzeko nerbioaren lesioa eragiten duen kausa erradikatu behar da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irudiak (anatorama): https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home
Gaztelerazko wikipediako orritik itzulia.