Angel Zabala
Angel Zabala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gautegiz Arteaga, 1866ko maiatzaren 27a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1940 (73/74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Izengoitia(k) | Kondaño |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Angel Zabala Ozamiz Tremoia edo Aingeru Zabala Ozamiz Tremoia, ezizenez Kondaño, bestelako ezizenak Yokonda, Atxarrekua, Artaditarra eta Azkonarra (1866ko maiatzaren 27a, Gautegiz-Arteaga – 1940ko urtarrila, Madril) euskal herritar politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen, horretaz gain EAJ alderdiarekin Bizkaiko Ahaldun Nagusia ere izan zen. Lanbidez abokatua izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angel Zabala 1866ko maiatzaren 27an Bizkaiko Gautegiz Arteaga udalerrian jaio zen, bertan bere aitak lan egiten zuen ontzi konpainiak bere bulegoak zituen. Orduñako Jesusen Lagundiaren Ikastetxean ikasketak burutu zituen, ziurrenik han Sabino eta Luis Arana anaiekin topatuko zelarik. Gero Zuzenbidea ikasi eta Salamancan lizentziatu zen. Euzko Alderdi Jeltzaleko lehenbiziko kideetako bat izan zen, 1895. urteko alderdi honen sorketan esku hartu zuelarik. Handik urte batera Bizkai Buru Batzarreko burukide ere hautatua suertatu zen.
1897. urtetik aurrera euskal kazeta abertzalean ere idazten hasi zen, gehienbat historia eta zuzenbideko gaiei buruz. 1898ko amaiera aldera espetxeratua izan zen, Larrinagako espetxean hilabete bat egon zelarik, arrazoia: Arteagan igeltsero batzuei ikurrin bat eman izateagatik, hauek bertako eraikin baten goialdean jartzeko asmoz. 1902an Sabino Arana kartzelan preso zegoelarik, Bizkai Buru Batzarreko bere ardurak Zabalari iragan zizkion
Hurrengo urtean, Zabala eta Pedro Chalbaud politikariak EAJ ordezkatuz Bizkaiko aldun izendatuak izan ziren.
EAJko presidentea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irailean, jada Sabino Arana oso gaixorik zegoela, bere behin betiko ardura Zabalari iragan zion, hortaz, 1903ko azaroaren 25ean Sabino Arana zendu ondoren Angel Zabala Ozamiz alderdi horretako buruzagi nagusia bilakatu zen. Egoera latz honetan Zabalak EAJko egitura berrantolatu zuen, betiere ordurarte mantendu zen alderdiak alderdi moderno baten itxurara aldatu zedin. Behin betebehar hau burutu ostean, Zabalak dimititu eta politikatik aldendu zen.
Ibilbide politikoaren amaiera eta heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordudanik Bizkaiko historiaren ikerketari buru belarri ekin zion, halere bere heriotzararte euskal abertzaleen erreferente garrantzitsu izaten jarraitu zuen, azkenik 1940ko urtarrilean Madrilen hil zelarik.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Historia de Bizcaya. 1793 - 1807, Bilbo, 1909
- Historia de Bermeo. I. bilduma, Bermeo, 1928. II. bilduma, Bermeo, 1931.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Sabin Arana |
BBBko presidentea Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg 1903ko irailaren 30a - 1906ko abenduaren 8a |
Ondorengoa Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo, Vicente Larrinaga eta Eduardo Arriagak osatutako Zuzendaritza Batzordea |