Andrei Bely
Boris Nikolaevitx Bogaev (errusieraz: Бори́с Никола́евич Буга́ев, bɐˈrʲis nʲɪkɐˈlajɪvʲɪtɕ bʊˈɡajɪf ahoskatua), ezagunagoa Andrei Bely izengoitiaz ((errusieraz: Андре́й Бе́лый, ɐnˈdrʲej ˈbʲelɨj; Mosku, 1880ko urriaren 26agreg./urriaren 14jul. - ibidem, 1934ko urtarrilaren 8a) errusiar eleberrigile, olerkari, komunista eta literatura kritikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Intelektual familia batean jaio zen eta matematika, biologia, kimika, musika, filosofia eta literaturaz interesatu zen. Errusiar neokantismoaren eta mugimendu sinbolistaren parte izan zen eta saiakera politiko eragingarriak idatzi zituen. Petersburg eleberri sinbolista bere maisulantzat jotzen da. Bere azken urteetan teosofiarekin bat egin zuen eta Rudolf Steinerren laguna izan zen. Boltxebikeek boterea hartzea babestu zuen eta sobietar kulturari eskaini zizkion bere ahaleginak. Sobietar Idazleren Batasuneko presidentea izan zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
- Bigarren Sinfonia, Dramatikoa, 1902
- Iparraldeko Sinfonia, Heroikoa, 1904
- Itzulia, 1905
- Elur-oreinen kopa, 1908
- Urrea urdinez (Zoloto v lazuri) 1904
- Errauts (Pepel), 1909
- Hautestontzia, 1909
- Kristo berpiztua (Jristos voskrese), 1918
- Izarra, 1922
Eleberriak
- Zilarrezko usoa, 1912
- Petersburg, 1913-1914
- Kotik Letaiev, 1914-1915
- Bataiatutako txinarra, 1921
- Mosku, 1926
- Maskarak, 1932
Memoriak
- Bloken memoriak, 1922-1923
- Bi mendeko bidegurutzean, 1930
- Mendearen hasiera, 1933
- Bi iraultzaren artean, 1934
Saiakerak
- Sinbolismo, 1910
- Zelai berdea, 1910
- Rudolf Steiner eta Goethe mundu modernoaren ikuskeran, 1917
- Pasabidean, 1918
- Gogolen maisutasuna (Masterstvo Gogolia), 1934