Antilibano
Antilibano | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Hermon |
Garaiera | 2.814 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 150 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°00′N 36°30′E / 34°N 36.5°E |
Herrialdea | Siria |
Antilibano[1] —Antilibano mendikatea izenaz ere ezaguna— (arabieraz: جبال لبنان الشرقية) Siria, Libano eta Israelen artean dagoen mendikate bat da, hiru estatu horien arteko muga naturala dena.
Iparraldetik hegoaldera igarotzen da, Libano mendilerroarekiko eta Mediterraneoaren kostaldearekiko paraleloan. Eskualdeko mendirik garrantzitsuenetako bat Hermon mendia da, Siria, Libano eta Israelen arteko mugan dagoena.
Orokorrean, mendikatearen batez besteko altuera handiagoa da iparraldeko zatian, eta hegoalderantz doan heinean jaisten hasten da; hor, azkenik, Golango Gainekin elkartzen da. Azken eskualde hori gaur egun Israelek kontrolatzen du, baina haren zati gehiena Siriak aldarrikatzen du, eta, beste zati txiki bat (Shebaako Etxaldeak), Libanok.