Amigdala
Itxura
Amigdala | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Eztarria |
Identifikadoreak | |
Latinez | tonsilla palatina |
TA | A05.2.01.011 |
FMA | 9609 |
Terminologia anatomikoa |
Amigdala ehun linfatikozko saretxo batez osatutako organoa da, ahoaren eta sudur-zuloaren atzealdean dagoena. Waldeyer-en eraztun linfoidea osatzen duten organo linfoideen arteko nagusia da. Bi dira, almendraren tamainakoak. Helduek baino handiagoak izaten dituzte haurrek, eta amigdalen eritasunak ere gehiago eta txarragoak izaten dira haurretan. Ahotik eta sudurretik sartzen diren bakterioen kontra babesten dute, eta zeregin oso garrantzitsua burutzen dute immunitate-sisteman. Batzuetan, infekziogune bihurtzen da: amigdalitis izena du amigdalak gaixotzen direnean sortzen den gaitzak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.