Américo Castro
Itxura
Américo Castro Quesada (Cantagalo, Rio de Janeiro, Brasil, 1885 maiatzaren 4a - Lloret de Mar, 1972ko uztailaren 25a) espainiar filologo eta idazlea izan zen, Noucentisme higikundekoa.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketak Granadan egin zituen. Madrilen Ramón Menéndez Pidal eta Francisco Giner de los Ríosekin egin zuen lan. Estatu Batuetako Princetongo Unibertsitateko irakaslea izan zen. Besteren artean, obra hauek eman zituen argitara: El pensamiento de Cervantes (Cervantesen pentsaera, 1925), España en su historia (1948), La enseñanza del español en España (1922), Lengua, enseñanza y literatura (Hizkuntza, irakaskuntza eta literatura, 1924) eta Santa Teresa y otros ensayos (Santa Teresa eta beste saio batzuk, 1929).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.