Edukira joan

A koentzima

Wikipedia, Entziklopedia askea

A koentzima (CoA edo CoA SH laburtua) gantz-azidoen beta oxidazioan eta biosintesian parte hartzen duen garrantzi handiko koentzima da. Azido azetikoarekin erreakzionatzen duenean, azetil taldea bereganatzen du azetil-CoA agertuz, zelularen metabolismoan funtsezko zeregina burutzen duen molekula.

Zisteaminaren tiol (SH) taldeari esker, azido karboxilikoekin (oro har) erreakzionatu dezake, tioesterrak agertuz, azilo taldearen eramaileak direnak:

Erreakzioa : CoA-SH + R-COOH => CoA-S-CO-R ( + H2O )

Lipidoen katabolismoan ez ezik, Krebs zikloaren aurretik gertatzen den azido pirubikoaren deskarboxilazioan ere parte hartzen du A koentzimak


Egitura molekularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
A koentzimaren egitura

Osagaiak hauek izanik:

1.- adenosina 3 fosfatoa 2.- pirofosfatoa 3.- azido pantoikoa 4.- beta-alanina 5.- zisteamina

(3+4 = azido pantotenikoa)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]