Club Deportivo Castellón
Ezizena(k) | Orelluts | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1922 (102 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Nou Estadi Castalia edukiera: 16.000 lagun inaugurazioa: 1987 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | David Cruz Jofre | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Óscar Cano Moreno | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 2. maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 1. maila RFEF, 2.a (igo) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Club Deportivo Castellón edo valentzieraz Club Esportiu Castelló futbol talde castellóarra da, 1922an Castelló de la Plana hirian sortutakoa.
Gaur egun 1. maila RFEFn jokatzen du, lehen mailan 11 denboralditan ibili izan arren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX mendearen hasieran hasi zen futbola Castellónen eta lehen taldea 1911 urtean sortu zen, Deportivo izenekoa. 1919an talde berriak sortu ziren; Obelisco, Regional, Ribalta eta Cervantes besteak beste. Sociedad Deportiva Cervantes Fútbol Club gazte errepublikarren taldea zen eta berau izan zen 1922an Castellón Club de Fútbol bihurtu zena. Lehenengo kamiseta bitxia izan zen, marra berde, laranja eta urdinak zituen, eta praka beltzak.
Lehen arrakastak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo arrakasta 1929-30 urteko Errege Kopan izan zuen, hirugarren mailan egonik lehen mailako Atletico Madril kanporatu baitzuen. Hau gertatzen zen lehen aldia izan zen. 1940-41 urtean lehen mailara igotzea lortu zuen Real Zaragozaren aurkako promozioan eta sei denboraldi jarraian egin zituen bertan. Hau izan zen klubaren garairik onena. 1942-43an liga irabazteko lehian sartu zen Athleticen aurka baina azkenean 4. postuarekin konformatu behar izan zuen.
50. urteurreneko denboraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1971-72 denboraldian berriz lehen mailara igotzea lortu zuen eta lehen denboraldian bosgarren postuan gelditu zen. Urte berean Errege Koparen finala jokatu zuen baina 2-0 emaitzaz galdu zuen Athleticen aurka. Hurrengo denboraldian bigarren mailara jeitsi zen ordea.
Azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo urteetan bigarren mailan mantendu zen eta ordutik aurrera beste hiru denboraldi egin ditu lehen mailan, 1981-82, 1989-90 eta 1990-91.
1994 urtean bigarren B mailara jeitsi zen. 2005 eta 2010 artean bigarren mailan aritu zen baina berriz jeitsi eta hirugarren mailan aritu zen zazpi urtez. 2018an bigarren B mailara itzuli zen eta 2020an 2. mailara igo zen, urtebeterako ordea. 2024an berriz lortu zuen bigarren mailara igotzea.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024-24 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 11
- Denboraldiak 2. mailan: 43
- Denboraldiak 2. B mailan: 14
- 1. maila RFEF: 3
- 2. maila RFEF: 0
- Denboraldiak 3. mailan: 18
- Ligako posturik onena: 4.a (Lehenengo Mailan, 1942-43 denboraldian)
Azken urteetako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | # | Maila | Postua | Errege Kopa | Besterik |
---|---|---|---|---|---|
2004-05 | 3 | Bigarren B maila | 4.a | 2. itzulia | |
2005-06 | 2 | Bigarren maila | 12.a | 1. itzulia | |
2006-07 | 2 | Bigarren maila | 14.a | 1/32 | |
2007-08 | 2 | Bigarren maila | 5.a | 2. itzulia | |
2008-09 | 2 | Bigarren maila | 7.a | 1/32 | |
2009-10 | 2 | Bigarren maila | 22.a | 2. itzulia | |
2010-11 | 3 | Bigarren B maila | 10.a | 2. itzulia | |
2011-12 | 4 | Hirugarren Maila | 9.a | - | |
2012-13 | 4 | Hirugarren Maila | 4.a | - | |
2013-14 | 4 | Hirugarren Maila | 15.a | - | |
2014-15 | 4 | Hirugarren Maila | 1.a | - | |
2015-16 | 4 | Hirugarren Maila | 3.a | 2. itzulia | Federazio Kopa, 2.a |
2016-17 | 4 | Hirugarren Maila | 4.a | - | |
2017-18 | 4 | Hirugarren Maila | 2.a | - | |
2018-19 | 3 | Bigarren B maila | 15.a | 2. itzulia | |
2019-20 | 3 | Bigarren B maila | 1.a | 1. itzulia | |
2020-21 | 2 | Bigarren maila | 21.a (jaitsi) | 2. itzulia | |
2021-22 | 3 | 1. maila RFEF | 13.a | 2. itzulia | |
2022-23 | 3 | 1. maila RFEF | 3.a (II multzoan) | ||
2023-24 | 3 | 1. maila RFEF | 2.a | 1/16 | |
2024-25 | 2 | Bigarren maila |
Irabazitako txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bigarren Maila (3):
1940-41, 1980-81, 1988-89.
- Bigarren B Maila (1):
2002-03.
- Hirugarren Maila (6):
1929-30, 1952-53, 1963-64, 1964-65, 1965-66, 1968-69.
- Errege Kopa (0):
finalista 1972-73an.
1984.
- Valentziako txapelketa (2): 1929, 1930.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Castelloren webgune ofiziala