Cearbhall Ó Dálaigh
Cearbhall Ó Dálaigh (Bray, Wicklow konderria, 1911ko otsailaren 12a - Dublin, 1978ko martxoaren 21a) irlandar politikari, kazetari, abokatu eta epailea izan zen. Irlandako 5. presidentea izan zen 1974tik 1976ra.
Dublingo University Collegen ikasi zuen. The Irish Press-en irlanderazko editorea izan zen.
Fianna Fáil alderdiko kide izan zen eta 1930etik zuzendaritza exekutiboko kide. 1946an fiskal nagusi izendatu zuten eta 1953an Auzitegi Goreneko kide. 1973tik 1974ra Europako Justizia Auzitegiko kide izan zen.
1974an aukeratu zuten Irlandako presidente, Erskine Hamilton Childers hil ondoren. Lehendakari izan zen bitartean, irlandar hiztunen, artisten eta errepublikarren artean ospetsua izan zen. Hala ere, harreman tirabiratsuak izan zituen Taoiseacha (lehen ministroa) Liam Cosgraverekin. Auzitegi Gorenean errekurtsoak aurkeztu zituen gobernuaren zenbait legeren aurka: horietako bat, atxilotzeko epea luzatzeko legea. Atentatu batean polizia bat hil ostean, Defentsa ministroaren kritikak eta lehen ministroaren babes falta, Ó Dálaighek dimisioa eman zuen 1976ko urriaren 22an. "Erakunde gisa presidentetzaren duintasuna eta independentzia babesteko" egin zuen. Patrick Hilleryk ordezkatu zuen.