Edukira joan

Carmine Crocco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmine Crocco

Bizitza
JaiotzaRionero in Vulture1830eko ekainaren 5a
Herrialdea Bi Sizilietako Erresuma  (1830eko ekainaren 5a -  1861eko martxoaren 16a)
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1905eko ekainaren 18a)
HeriotzaPortoferraio1905eko ekainaren 18a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, lapurra eta soldadua
Izengoitia(k)Donatelli eta Donatello
Crocco harrapatzeko eskaintzen zen ordainsaria.

Carmine Crocco (Rionero in Vulture, 1830eko ekainaren 5a–Portoferraio, 1905eko ekainaren 18a)), Donatello eta Donatelli izengoitiez ezaguna ere, Italiako "brigante" edo bidelapur eta gerrilari ospetsuenetariko izan zen. Risorgimiento garaian izan zen oso aktiboa, Vulture inguruko lapurren burua. Italiako bateratze ondoren bi mila soldaduen burua izango zen, Italia hegoaldeko armada handiena eta basatiena.

Familia pobre baten altzoan jaioa, artzaina zen eta ia ez zekien idazten. Hala ere, bere ospea handia izan zen, "Generale dei Briganti" (Bidelapurren Jenerala) izena jaso arte. 1861, Italiaren batasuna lortzeko aitzakiaz, Piamontek Bi Sizilietako Erresumaren aurka jo zuen. Ondoren Italiako Erresuma sortu zen. Piamonteak, orduan, hegoaldeko lurraldeak zapaldu zituen, hango ondasunak eskuratuz. Crocco, gertatzen ari ziren bidegabekerien aurrean, altxatu zen. Frantzisko II.a Bi Sizilietakoari bere leialtasuna erakutsiz, armada bat sortu zuen Piamontekoari aurre egiteko. Croccok nekazarien eta apaizen laguntza zuen.

Carmine Crocok Vulgure osoa (Basilikako iparraldea) okupatu zuen hamar egunetan. 1861eko urriaren 22an, José Borges kataluniar jenerala Erromatik iritsi zen Frantzisko II.aren agindupean. Croccoren garaipenak ikusita harrituta gelditu zen. Lagopesole basoan topatu ziren. Borgesek bere laguntza behar zuen Savoiako etxearen aurkako matxinada bat egiteko eta laguntza militarra eman zuen. Croccok Basilicata ia guztia konkistatu zuen, baina, Potenzara iritsi zenean, atzera egin behar izan zuen Savoiako etxearen indarrak zirela eta. Briganteek Basilicatako inguru horiek oso ondo ezagutzen zituzten eta gerrilla estiloko borroka eraman zuten aurrera, basoetan ezkutatuz ustekabean erasotzeko eta berriro ere ezkutatzeko. Piamonteko soldaduek, aldiz, ez zuten ezagutza hori. Kontutan izan behar da Croccok, idazten eta irakurtzen apenas jakin arren, gaitasun militar handia zuela, baita indar fisiko handia ere. Gerra honek zenbait urte iraun zuen eta milaka hilketa eta deportazio eragin zituen Hegoaldean.

Giuseppe Caruso lagun ohiak traizio egin zion Croccori, haren ohiko ezkutalekuak agerian utziz. Orduan, Erromara ihes egin zuen Pio IX.a aita santuaren aurrean aurkezteko asmoz baina Verolin (Frosinone inguruan) harrapatu zuten eta gero Potenzara eraman zuten. Ondorengo epaiketan Croccori 62 hilketa, 13 atentatu, 1.200.000 kilo gerrako kaltea eta estortsioa eta tratu txarrak bezalako beste delitu batzuk egotzi zitzaizkion. Brigantea heriotza zigorrera kondenatu zuten 1872ko irailaren 11n, baina, ondoren, zigorra betirako espetxera aldatu zuten. Portoferraioko espetxean bete zuen zigorra, bertan eman baitzuen bere bizitza osoa; bertan ere biografia ere idatzi zuen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]