Carl Zuckmayer
Carl Zuckmayer (Nackenheim, 1896ko abenduaren 27a - Visp, 1977ko urtarrilaren 18a) alemaniar antzerkigileaa izan zen.
Mendebaldeko Frontea borrokatu zuen Lehen Mundu Gerran. 1917an olerkiak argitaratu zituen Die Aktion aldizkari bakezalean eta Alemaniako Azaroko Iraultzaren ondoren Alderdi Sozialista Antinazionalak argitaratutako deialdia sinatu zuen.
Gerra ostean, humanitateak, soziologia eta botanika ikasi zituen Frankfurteko Unibertsitatean.
1921ean argitaratu zuen lehen antzezlana, eta 1924an Deutsches Theaterko antzerkigile izendatu zuten Bertold Brechtekin batera.
Boterera iristean, naziek Zucmayerren lanak debekatu zituzten, eta bera emaztearekin joan zen Austriara. Anschlussaren ondoren Estatu Batuetara ihes egin zuten. 1946an estatubatuar hiritartasuna jaso zuen eta Alemaniara itzuli zen. Ondoren, Suitzan jarri zen bizitzen eta Suitzako herritartasuna jaso zuen.
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Der fröhliche Weinberg (1925)
- Schinderhannes (1927)
- Katharina Knie (1928)
- Der Hauptmann von Köpenick (1931)
- Des Teufels General (1946)
- Barbara Blomberg. Ein Stück in drei Akten 1949 Konstanz
- Der Gesang im Feuerofen. Drama in drei Akten 1950 Göttingen
- Das kalte Licht. Drama in drei Akten 1955 Hamburg
- Die Uhr schlägt eins. Ein historisches Drama aus der Gegenwart 1961
- Kranichtanz. Ein Akt 1967 Zürich
- Das Leben des Horace A. W. Tabor. Ein Stück aus den Tagen der letzten Könige, 1964 Zürich
- Der Rattenfänger. Eine Fabel 1975 Zürich