Edukira joan

Captains Courageous

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Captains Courageous (argipena)».
Captains Courageous
Jatorria
Egilea(k)Rudyard Kipling
Argitaratze-data1897
IzenburuaCaptains Courageous
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaShimon Tzabar (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTernuako Banku Handiak

Captains Courageous, euskaraz Kapitain Kuraiatsuak, Rudyard Kipling angloindiar idazlearen eleberri bat da. 1897an idatzi zuen eta McClure's sldizkarian atalka argitaratu.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Harvey Cheyne Jr. mutikoa Kaliforniako trenbide enpresaburu aberats baten seme mainontzia eta handiustea da, inorrek kontrolatu gabe berak nahi duen guztia egitera ohitua dagoena.

Behinola, aitarekin batera Atlantikoan itsasontzi batean doazela, Harvey itsasora erori eta Manuel portugaldar arrantzale xumeak uretan itotzetik erreskatatuko du, hark gainontzeko eskifaiarekin Ternuako Banku Handietan arrantzatzen ari diren We’re Here (Hemen Gaude) belaontzira eramango du.

Belaontzian Harveyk itsasoan urte luzez zaildu eta haren gutiziak inolaz ere onartzeko batere asmorik ez duten gizasemeekin nahi ta nahiez elkarbizitu beharko du. Mutikoarentzat hasieran sekulako ametstxarra dena piskanaka haiei arrantza ta ontzi lanetan lagunduz apaltasun lezioa bilakatuz joan eta gizon zentzudun ta langile batean bilakatuko da, gainera Manuelen lagunmina egin ta hark bizitzaren oztopo eta nahigabeei aurre egiteko ahaleginaren beharra irakatsiko dio.