Edukira joan

Campo de' Fiori

Koordenatuak: 41°53′44″N 12°28′19″E / 41.89566378°N 12.47204654°E / 41.89566378; 12.47204654
Wikipedia, Entziklopedia askea
Campo de' Fiori
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′44″N 12°28′19″E / 41.89566378°N 12.47204654°E / 41.89566378; 12.47204654
Map

Campo de' Fiori (Lore-eremua euskaraz) Erromako plaza bat da, Via dei Giubbonari eta Piazza della Cancelleria artean kokatua, Parione eta Regola Rionien arteko mugan. Bere giroa ospetsua da.[1]

XV. mendera arte, plaza ez zen berez existitzen, eta haren ordez, soro landu batzuk zituen zelai loretsu bat zegoen; hortik datorkio izena. Tradizioaren arabera, plazaren izena Florarengandik dator; Flora Ponpeiok maitatutako emakumea zen eta bere antzokia gertu eraiki zuen. Plazak bere izena eman zion XV. mendean ere Via Florea izenaz ezaguna zen bide-ardatz luzeari, Sant'Angelo in Pescheria eliza eta Sant'Angelo zubia zubia lotzen zituena. Ibilbide horrek berak Via Mercatoria izena ere hartu zuen XV. mendean.[2] Plaza 1456. urtean eraiki zen, Kalisto III.a Aita Santuak horrela eskatuta.[3]

Heriotza zigorren lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

'Campo de' Fiori-n exekuzio handiak eta sokaz egindako zigorrak burutzen ziren. Esaterako, 1600ko otsailaren 17an, osteguna, heresia leporatu, bizirik erre zuten Giordano Bruno filosofo eta fraile dominikoa. 1876an unibertsitateko ikasleen batzorde bat eratu zen, filosofoaren oroigarri gisa, hil zen hesola zegoen tokian brontzezko monumentu bat egitea sustatzeko. Mundu osoko intelektual ugari atxiki zitzaizkion batzordeari, hala nola Walt Whitman, Ernest Renan, Victor Hugo, Silvio Spaventa eta Henrik Ibsen. Eliz munduaren etsaitasuna gorabehera, Giordano Brunoren monumentua, Ettore Ferrari eskultoreak egina, 1889ko ekainaren 9an inauguratu zen.[4]

1869tik merkatu bizia dago plazan. Azoka horren giro ezaguna 1943ko Campo de' fiori film ezagunean ageri zen, Anna Magnani eta Aldo Fabrizirekin aktore nagusiekin. Campo de' Fiori eliza ez dagoen Erromako plaza historiko bakarra da. Arratsalde eta gauetan, gazteek, bai italiarrek bai atzerritarrek, gustukoen duten tokietako bat bihurtu da, lokal eta pub asko baitaude bertan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.turismoroma.it/es/places/el-campo-de-las-flores-y-plaza-farnese
  2. Ridolfini, Cecilia Pericoli (1980). Guide rionali di Roma. Parione (II) (3. edizioa). Erroma: Fratelli Palombi Editori.
  3. https://www.disfrutaroma.com/campo-dei-fiori
  4. Bucciantini, Massimo (2015). Campo dei fiori. Storia di un monumento maledetto. Turin: Einaudi. ISBN 978-8806217808.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]