Edukira joan

Corinna zu Sayn-Wittgenstein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Corinna zu Sayn-Wittgenstein
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCorinna Larsen
JaiotzaFrankfurt am Main1964ko urtarrilaren 28a (60 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
AitaFinn Bönning Larsen
Ezkontidea(k)Philip Adkins (en) Itzuli  (1990 -  1993)
Casimir Prinz zu Sayn-Wittgenstein-Sayn (en) Itzuli  (2000ko urriaren 26a -  2005)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Corinna Larsen edo, bere bigarren ezkontzatik hartutako deitura aristokrarikoarekin berak erabili ohi duen bezala, Corinna zu Sayn-Wittgenstein, alemaniar enpresaburu eta aristokrata bat da, Espainiako errege Juan Carlos I.aren adiskide hurkoa eta maitalea izateagatik ezaguna. Juan Carlos I.aren legez kanpoko negozioetan partaide edo onuradun izan dela ere argitaratu izan da[1][2].

2000. urtean ezkondu zen Casimir zu Sayn-Wittgenstein Berleburg izeneko printze tituludun batekin, eta orduan hartu zuen deitura. 2005ean banatu zen, baina izen horri eutsi zion. 2006an Juan Carlos I.a Espainiakoarekin harremana hasi zuen[3].

Lau urtez Zarzuela jauregiarekin konexio pribatua zuen etxalde batean (La Angorrilla izenekoa) bizi izan zen Madrilen, jabetza publikoko ondare batean[4]. Juan Carlos I.aren izenean Saudi Arabian negozioak egin izan dituela argitaratu izan da[5]. Halaber, bere ahotsa ageri den grabaketak agertu dira, zeinean onartzen zuen Juan Carlosentzat dirua Suitzan legez kanpo gordetzen lagundu zuela[5].

2012an, Juan Carlos I.aren Suitzako kontu batetik 65 milioi euro ordaindu zitzaizkion Corinnari, eta beste milioi bat ustezko beste maitale bati[2]. Urte berean, Botswanan zegoen safari batean, Juan Carlosi elefanteak ehizatzen laguntzen, non eta Juan Carlosek istripua izan zuen. Eskandalua piztu zen harekin, eta handik hilabete batzuetara Juan Carlosek abdikazioa aurkeztu zuen. Corinnak kasu hauen inguruan informazio gehiago eman ez zezan, presioak jasan omen zituen 2012tik aurrera, zeinetan CNI erakunde espainiarreko kideek parte hartu zuten[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Calleja, Alejandro Requeijo, Liliana Ochoa, Tono. (2020-03-07). «Los 100 millones saudíes que unen al rey emérito, Corinna, Villarejo y el CNI» Vozpópuli (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  2. a b (Frantsesez) Zumbach, Caroline. (2020-03-03). «Une enquête dévoile l’argent secret de l'ex-roi d'Espagne à Genève» TDG ISSN 1010-2248. (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  3. (Gaztelaniaz) «¿Quién es Corinna zu Sayn-Wittgenstein? – El rincón del protestón» blogs.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-23).
  4. (Gaztelaniaz) «Diez curiosidades de la casa de Corinna en El Pardo. Noticias de Casas Reales» El Confidencial (Noiz kontsultatua: 2018-08-23).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Corinna afirma que el rey Juan Carlos la usó como testaferro para ocultar patrimonio y propiedades en el extranjero. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-08-23).
  6. (Gaztelaniaz) «El relato de Corinna Larsen: "El rey emérito me dijo que el general Roldán coordinaba la operación. Utilizaron mercenarios"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).