Compton Gamma Izpien Behategia
Erakundea | NASA |
---|---|
Enpresa nagusiak | TRW |
Misio mota | Espazio-behategia |
Jaurtiketa data | 1991ko apirilaren 5a |
Jaurtiketa ibilgailua | Atlantis anezka STS-37 |
Misio iraupena | 9 urte eta 2 hilabete |
Gainbehera | 2000ko ekainaren 4 |
NSSDC ID | 1991-027B |
Webgunea | NASA Compton Gamma Ray Observatory |
Masa | 17000 kg |
Compton Gamma izpien behategia (ingelesez Compton Gamma Ray Observatory, CGRO) NASAren bigarren behategi garrantzitsuena izan zen, Hubble espazio teleskopioaren ondorengoa. Behategia 1991ko apirilaren 5ean bidali zen Atlantis anezkan. Behategi honen izena Arthur Holly Compton fisikari estatubatuarraren omenez jarrita dago, zientzialari honek Nobel saria irabazi baitzuen Gamma izpien alorrean eginiko ikerketen ondorioz. Hau izan zen espaziora bidalitako ordurainoko tresna astrofisikorik astunena, 17000 kg baitzeuzkan.
Helburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]GCROren helburua, unibertsoan gamma izpien energia bilatzea zen, eta bere aurkikuntzarik garrantzitsuenetarikoa Lurrean sortutako Gamma izpien jatorria izan zen, ekaitz-hodeiekin zerikusia dutenak. Honekin batera aurkikuntza asko bideratu ditu, esate baterako, 3C277 quasarea, zeina nahiz eta lurretik 5000 milioi argi urtetara egon, GeV energi mailako energi-iturri handienetarikoa eta garrantzitsuenetarikoa den.
Behategiaren helburuetariko beste bat espektro elektromagnetikoaren erradiazio energetikoenak aztertzea izan zen (20 eta 30 GeV artean) eta horretarako honako instrumentu hauek erabili zituen:
- Burst And Transient Source Experiment (BATSE)
Zeruan bilatu zuen iraupen motzezko gamma izpiak. Honek 8 detektagailu zituen, bat satelitearen izkina bakoitzean (goi eta behealdean). Hauek guztiak Eremu Zabaleko Detektagailuak eta Espektroskopia detektagailuak zituzten.
- Oriented Scintillation Spectrometer Experiment (OSSE)
4 detektagailu zituen, binaka jarrita zeudenak. Gamma izpien ekaitz batean detektagailu bat iturriaren behaketak egiten zuen, beste batek oinarriaren mailak neurtzen zuen bitartean.
- Imaging Compton Telescope (COMPTEL)
Honek fotoien irispen angelua neurtzen zuen. Estereorradian baten zabalera zuen.
- Energetic Gamma Ray Experiment Telescope (EGRET):
Gamma izpien energi iturri altuen kokapena aztertzen zuen.
Gainbehera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behategiaren bizitza lau urtetakoa izan zen (espero zena baino luzeagoa). Denbora horren buruan, behategiaren giroskopio bat apurtu zenean, NASAk Ozeano Barera modu kontrolatu batean jaurti behar izan zuen 2000ko ekainaren 4an.