College
College (ingelesez ˈkɒlɪdʒ ahoskatua eta, berez, latinezko collegium- euskaraz: «ikastetxe»- hitzetik ekarria) hezkuntza-erakunde bat da, edo erakunde handiago bat osatzen duen zati bat. Unibertsitate-tituluak ematen dituen hezkuntza-erakunde bat izan daiteke, unibertsitate kolegiatu edo federal baten zati bat edo bigarren mailako eskola bat.
Munduko herrialde gehienetan, college bigarren hezkuntzako edo prestakuntzarako eskola bat, goi-mailako hezkuntza-zentro bat, unibertsitate-estatusik ez duen goi-mailako hezkuntza-erakunde bat (askotan bere tituluak eman gabe) izan daiteke. Estatu Batuetan, berriz, college batek graduaurreko programak eskain ditzake, erakunde independente gisa edo unibertsitate baten graduaurreko programa gisa, edo unibertsitate bateko ikastetxe nagusi bat edo community college bat izan daiteke. Hitza, oro har, unibertsitateen sinonimo gisa ere erabiltzen dute Estatu Batuetan.[1] Zenbait herrialdetan, Frantzian, Belgikan eta Suitzan, esaterako, collège batek bigarren hezkuntza eskaintzen du. Hala ere, Collège de France goi mailako ikerketa-institutu ospetsua da Parisen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Oxford English Dictionary, 1891, s.v., definition 4c
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |