Edukira joan

We wish you a scary Halloween

Wikipedia, Entziklopedia askea

We wish you a scary Halloween (euskaraz: Halloween beldurgarria opa dizuegu) Pepsi Belgika enpresaren Halloween kanpainerako egindako iragarkia da. Buzz in a Box publizitate agentziak sortu zuen, 2013an. Iragarki honetan Pepsi lata baten irudia agertzen da, latak kapa bat darama Coca-Colaren logoarekin eta titular bezala agertzen da “We wish you a scary Halloween”. Ordura arte, Pepsi eta Coca-Colaren arteko lehia kanpaina publizitarioetan nabaria izan da.

Buzz in a Box agentziak 2013an egin zuen pieza hau Pepsi Belgikarentzat. Belgikako agentzia honek Yves Rocher, Florette, M & M eta, jakina, Pepsi bezalako markentzat lan egin du.

Buzz in a Box komunikazio-agentzia bat da, eta sormen-kanpainak sortzea du helburu. Horretarako, merkatuaren eskaera berriei adi egoten jarraitzen du, baita sortze-prozesuari ekiteko abian jarritako tresna, teknologia eta komunikazio-metodo berriei ere.

Pepsi eta Coca-Colaren arteko publizitate-gerra beti nabarmendu izan da, Coca-Cola (1886) Pepsi (1898) baino lehenago jaio bazen ere, publizitate lehia bi enpresa horien artean hasieratik izan da, kontsumitzaileen artean lehen postuan mantentzeko borrokatu baitute.

Zergatik den berezia eta ospetsua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pepsi eta Coca-Colaren arteko borroka beti nabarmendu izan da eta askotan bestearen irudia erabili dute publizitatea egiteko.

Kasu honetan, iragarkian honako hau ikus daiteke: Coca-Cola kapa batez mozorrotutako Pepsi lata bat. Kapa kendu egiten da, eta mozorroa kentzean lataren benetako forma agertzen da, jatorrizko lata. Honekin Pepsik konparazio bat egin zuen, eta kartel honen bidez adierazten du Pepsi Coca Cola baino hobea dela.

Iragarkiaren forma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halloween garaiaren ateratako iragarkia izan arren, oso argitsua da. Pepsi lata mendi antzeko batean kokatzen da, eta horrexegatik fondoaren koloreak nahiko neutroak dira (grisa). Horri esker Coca-Cola-ko kolore gorria eta Pepsi lataren kolore urdina asko nabarmentzen dira grafikan. Gainera Pepsi lataren goiko aldean distira bat ikusten da lata gehiago ere nabarmentzen duena.

Tipografiari dagokionez hizkien trazua nahiko fina da. Testua ikusteko arreta jarri behar da, fondoarekin desegiten baita. Testua bigarren plano batean dagoela ikusi daiteke, latak lehen planoa hartzeko. Hala ere, testua oso garrantzitsua da grafikaren intentzioa ulertzeko.

Iragarkiaren edukiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

We wish you a scary Halloween”- “Halloween beldurgarria opa dizuegu”, hala dio testuak. Iragarkian Pepsi lata bat ikusten da Coca-Cola kapa batekin jantzita. Irudia testuarekin elkar osagarriak dira, eta konposizio osoa ikusterakoan Pepsi Coca-Cola markari kritika bat egiten ari dela ikusi daiteke. Transmititu nahi den mezua Coca-Cola edatea Pepsi edatea baino okerragoa dela da.

Denek ezagutzen dute Pepsi eta Coca-Colaren etsaitasuna. Pepsik iragarki hau bota zuen Coca-Colari desafio egiteko asmoz, baina hauek, ofiziala ez den arren, kartel berarekin baina copy ezberdinarekin erantzun zuten: "Everybody wants to be a hero". Kritiken arabera, Pepsik borroka hori galdu zuen, Coca-Colak oso modu dotorean erantzun baitzion, baina hala ere oso burutsua eta umoretsua iruditzen zaie.

Iragarki horrek 300.000 bistaratze baino gehiago lortu zituen 2 ordutan eta egun batean 1.000.000 bisita baino gehiago. Bigarren argitalpen egunean, grafikoak 12 milioi pertsona baino gehiagorengana iristea lortu zuen, orain arteko plataforma digitaletako iragarkirik arrakartatsuena irabaziz. Facebooken 8.500 aldiz baino gehiago partekatu zen, 15.000 like eta txio kontaezin izan zituen.

Iragarkiak 9 urte besterik ez ditu (2022), beraz, kartela ikusteko modua ez da aldatu urte hauetan. Hala ere, gaur egun publizitate sortzaile eta lehiakorraren eredu izaten jarraitzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. BUZZ IN A BOX (2022). Buzz in a Box about, eskuragarri hemen: https://www.buzzinabox.be/about
  2. BUZZ IN A BOX (2013). Buzz in a Box Pepsi, eskuragarri hemen: https://www.buzzinabox.be/project/pepsi
  3. Coca-Cola responde a Pepsi de una forma muy elegante. (2013). Periódico PublicidAD - Periódico de Publicidad, Comunicación Comercial y Marketing. https://lapublicidad.net/coca-cola-responde-a-pepsi-de-una-forma-muy-elegante/
  4. Mi pequeña investigación sobre el anuncio de Halloween de Pepsi y la respuesta de Coca-Cola. (2013). La Criatura Creativa. https://lacriaturacreativa.com/2013/11/03/mi-pequena-investigacion-sobre-el-anuncio-de-halloween-de-pepsi-y-la-respuesta-de-coca-cola/
  5. Sayago, V. (2012). La guerra hecha publicidad (parte I) : Pepsi vs. Coca – Cola. Vía Pública. https://viapublica2012.wordpress.com/2012/06/04/la-guerra-hecha-publicidad-parte-i-pepsi-vs-coca-cola/