Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Muxar

Muxar grisa txikitxo samarra da.

Muxarra sagu itxurako animalia bat da, sagua bezala karraskaria (etengabe hazten zaizkion ebakortzak dituena).

Muxarra basoan bizi da eta gauean ibiltzen da. Tamaina eta pisu txikiko animalia da. Bere bi begi handi eta biziak iluntasunean nabarmentzen dira. Animalia hau oso ezaguna da oso lotia delako. Urtearen erdia lo igarotzen du, abendutik maiatzera: izaera loti horrek oso famatua egin du animalia txiki hau.

   Ba al dakizu   
Badago euskal esaera zahar bat muxarra aipatzen duena:
«Neguan lo, udan piztu: gure agure xarrak, muxarrak bezalakoak dituk».