Soho
Soho Soho | |
---|---|
Londresko esparrua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Westminster Hiria |
Jatorrizko izena | Soho |
Posta kodea | W1 |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°30′47″N 0°07′52″W / 51.513°N 0.131°W |
Mugakideak | Mayfair |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 020 |
Soho Ingalaterrako Londres hiriburuko auzo bat da. Westminster Hiriaren hego-mendebaldea hartzen duena. Aspalditik ezaguna izan da aisialdi eremu gisa, XX mendean gau giroa eta sexu industriagatik zen ezaguna. 1980 hamarkadatik aurrera ordea gentrifikazio nabaria izan du eta modaren industria ere asko hazi da.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Milia karratu bateko azalera du gutxi gorabehera (2'5 km²), eta errektangulua mugatzen duten kaleak Oxford Street iparraldean, Regent Street mendebaldean, Shaftesbury Avenue hegoaldean eta Charing Cross Road ekialdean dira. Inguruan ditu Covent Garden barrutia eta Leicester Square eremua, besteak beste.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan Saint Giles Field izena zuen eta Abingdon komentuari zegokion nekazal eremua zen. 1536an Henrike VIII.ak monastegiak disolbatu zituenean lurrak beretzat hartu eta Whitehall jauregiarentzako parke bihurtu zuen[1]. 1660 hamarkadan koroak Henry Jermyn, St. Albanseko Earlari eman zion eremua. Honek lurraldeak zituen 22 akretatik 19 (89,000 m²) Joseph Girleri eman eta berehala etxeak eraikitzen hasi zen.
Ahaleginak egin zituzten arren, ez zuten lortu inguruko beste auzo batzuek egin bezala jende aberatsa erakartzerik eta inmigranteen auzoa bihurtu zen, bereziki Frantziatik etorritako hugonoteak ezarri ziren bertan, Londresko auzo frantziarra bihurtuz[2]. XIX mendean asko hazi zen eta Londresen dentsitate handiena zuen auzoa bihurtu zen. Honek gaixotasunak eta izurriteak sortarazi zituen eta 1854ko kolera izurriaren ondorioz klase ertaineko familiek auzoa utzi zuten. Taberna, putetxe eta klubek bete zuten eremua, Londresko auzo arriskutsuena bihurtu zen orduan. Era berean etxe merkeenak bertan egonda inmigrante berriak iritsi ziren, italiarrak eta greziarrak bereziki eta auzoak giro kosmopolita hartu zuen. XIX mendearen amaieran Soho mugatuko zuten kaleak eraiki ziren, aurrez aipaturiko Oxford Street, Regent Street, Shaftesbury Avenue eta Charing Cross Road.
XX mendean poeta, idazle eta musikariak ere bertan ezarri ziren eta kultur baliabideak aregaotu ziren, jazz klubak, rock musika sustatzeko pub-ak, bai eta antzoki eta zinema aretoak ere.
XX mendeko azken inmigrante uholdea txinatarrena izan zen. Sohoren hegoaldean dagoen Gerrard Street-en ezarri ziren eta kalea erabat aldatu zen, Chinatown auzoa eratuz.
Aisialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Londres erdiguneko auzo kulturanitza da, merkataritza, kultura eta aisialdian oinarritzen dena baina urbanizazio berri aberatsak ere badituena. Tabernak, jatetxeak eta nightclubak ugariak dira auzoan, "open-all-night" (gau guztian zabalik) itxura ematen duen auzoa bihurtu delarik. Sex-shopak asko gutxitru diren arren Londresko ezagunenak bertan daude.
Asteburutan giro itzela izaten denez kaleak ibilgailuentzako itxi eta oinezkoentzako bihurtzen dira. 1990tik aurrera kale ugari peatonalizatu ditu Westminsterko udaletxeak.
Zinema eta antzoki ugari ere baditu, aipagarriena Palace Theatre da, 1891 urtean eraikitakoa eta 1400 ikuslerentzako tokia duena.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960 hamarkadan musika giroa pil-pilean zegoen, The Rolling Stones taldeak Sohon eman zituen lehenengo kontzertuak, Brian Jones bertan bizi baitzen, Eric Clapton ere auzoan bizi izan zen. Trident Studios disketxeak Sohon zeukan egoitza eta 1968 eta 1981 artean mundu mailako musikari garrantzitsuen diskak bertan grabatu ziren, hala nola, The Beatles, Elton John, Queen eta David Bowie-ren lanak.
Sohori ez badagokio ere ipar-ekialdeko muturretik oso gertu dago Denmark Street. Kale hau musika intrumentuak saltzen dituzten dendaz josita dago. Sex Pistols taldeko kideak kale honetako 6 zenbakidun atarian bizi izan ziren.
Sexuaren industria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi mendetan zehar Londresko sexu industriaren erdigunea izan da Soho. XVIII mendean Soho Square enparantzan zegoen White House putetxeak abiatu zuen industria. 1960 hamarkadan ehun strip club inguru zeuden auzoan, kale bakoitzean argi gorridun tinbre ugari ikusten ziren. 1960an Compton Cinema Club sortu zen, Londrsko lehenengo film pornografikoen zinema aretoa eta 1970 hamarkadan sex shopak ireki ziren. 59 izatera ere iritsi ziren. 1980 hamarkadatik aurrera jarduera mugatzeko legeak ezarri ziren eta poliziaren jazarpenak izugarri gutxitu zuen sexuaren industria.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Soho Square
- Chinatown
- Carnaby Street: 1960ko hamarkadan Londresko modaren erdigunea izan zen.
- Denmark Street: Musika instrumentuen dendak dituen kale ezaguna da.
- Dean Street: Soho Theatre antzokia dago hemen. Karl Marx bertan bizi izan zen 1851 eta 1856 artean.
- Great Windmill Street: bertako Red Lion pubean plazaratu ziren Agiri Komunistaren printzipioak.
- Palace Theatre
- Golden Square
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
St Patrick eliza, Soho Squaren.
-
The Spirit of Soho hormairudia.
-
Chinatowneko atea.
-
Carnaby Street.
-
Dean Street eta Old Compton Street.
-
Karl Marx-en omenezko plaka, Dean Streeten.
-
Golden Square.
-
Liberty merkatal zentroa.
-
Shakespeare's Head puba.
-
Bath House puba.
-
Ronnie Scott's Jazz Club.
-
Comptons puba.
-
Kaleko eszena tipikoa.
Informazio praktikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Metro geltokiak:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Estate and Parish History | British History Online. (Noiz kontsultatua: 2017-02-25).
- ↑ (Ingelesez) Baker, Henry Barton. (1899-01-01). Stories of the streets of London. Chapman and Hall, limited (Noiz kontsultatua: 2017-02-25).