Sarrera
Itxura
Sarrera bat espazio jakin baterako sarbide eraikia da, alboetara eraikin, horma edo hesiak dituena, espazio horren sartu-irteerarako puntua.
Sarrera itxia denean, ateak dituzte, altzari edo egitura ohikoak, alde batean finkatzen direnak ardatz batekin.[1]
Sarrera-mota espezifikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hiri bateko ate edo sarrera harresitua, portalea.
- Langa edo hesi mugikorra.
- Japoniako torii eta mon direlakoak, funtzio erlijiosoa dutenak. Eta horiek bezalatsu, Indiako torana ateak eta gopuram dorreak, Indonesiako paduraksak, Txinako paifangak eta Koreako hongsalmun direlakoak.
- Atari arkitektoniko edo portale apaindua.
- Atrioa, sarreraren jarraipena eraikin baten barruan.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ishtarren atea, Babilonia zaharrekoa, antzinako portale bat.
-
Columbiako Unibertsitateko sarrera, burdin-hesi batek itxia.
-
Finlayson-en fabrikako sarrera Tamperen (Finlandia)
-
Paifang txinatarra Foshanen, Txina.
-
Torii multzoa Inarin, Japonia.
-
Chidambaram tenpluko gopurama, Indian.
-
Varsoviako Unibertsitateko sarrera nagusia, Polonia.
-
Etxalde baterako sarrera Namibian (2017)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «GATE | meaning in the Cambridge English Dictionary» dictionary.cambridge.org.