Edukira joan

Brokoli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brokoli
Brokolia eta ebaketa
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica oleracea
Barietatea Brassica oleracea var. italica
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbroccoli sprouts (en) Itzuli eta brokoli

Brokolia (Brassica oleracea italica) aza landaretik eratorritako barazkietako bat da, zurtoin sendo eta adarkatua duena. Jatorrizko aza landarea (Brassica oleracea) bezala, landare belarkara hau biurtekoa da, baina urteroko gisa landatzen da, hazi bidez. Barazki estimatuak izanik, batez ere egosia jaten da. Multzo berekoak dira aza, bruselaza eta azalorea.

Jatorria Italia hegoaldean du. Izena italierazko broccolo hitzaren pluraletik dator, eta berau brocco (latinezko bracchium, beso) hitzaren txikigarritik.

K.a. VI mendean hasi zen brokoliaren ekoizpena Mediterraneoko iparraldeko itsasertzean. Sizilian eta Italiako penintsularen hegoaldean hautespen artifizialaren bidez asko garatu zen landarea[1].

XVIII. mendean hedatu zen Europan eta italiar emigranteek XIX. mendean Ipar Amerikara eraman zuten[2].

Landare hau, oraindik garatuta ez dagoenean, edozein aza baten antza du. Heldutasun komertzialaren unean berde edo purpura da.

Berde koloreko lore-buru mamitsu jangarri ugari ditu, zuhaitz eran jarriak, zurtoin lodi batetik jaiotzen diren adarren gainean. Buruxka-masa handia hostoz inguratuta dago. Bere ahaide hurbila den azalorearen antza handia du, baina berde kolorekoa da.

Loreak horiak dira eta fruituak silikuan dauzka hazi arrosa biribilekin.

Klima freskotako laborantza da eta, beraz, uda beroetan ez da hain oparoa izaten.

Txina eta India dira gaur egun brokoli ekoizle nagusiak[3].

2019ko brokoli ekoizpena
# Herrialdea Milioka tonak
1  Txina 10.6
2  India 9.1
3 Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak 1.2
4  Espainia 0.7
5  Mexiko 0.7

Barazki hau sukaldaritzan estimatua da, batez ere jatorriko Italian. Egosita edo lurrunetan prestatu ohi da, baina gordinik jan daiteke, eta barazki gordin oso ezaguna bihurtu da, aperitibo gisa.

Plater bat brokolia zati batzuetan moztutako patatekin egostean datza, eta ondoren piperrautsez, baratxuriz eta oliba olioz ontzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Nonnecke, Ib Libner. (1989). Vegetable production. Van Nostrand Reinhold ISBN 0-442-26721-5. PMC 18106105. (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  2. academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  3. «FAOSTAT» www.fao.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]