Beverly Hills Cop II
Beverly Hills Cop II (euskaraz Beverly Hillseko Polizia II) 1987ko Tony Scott estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko komedia filma bat da. Eddie Murphy, Judge Reinhold, Jürgen Prochnow, Ronny Cox, John Ashton, Brigitte Nielsen, Allen Garfield, Dean Stockwell, Gil Hill, Gilbert Gottfried, Paul Reise, Hugh Hefner eta Tom Bower aktoreek antzeztu zuten.
1984ko Beverly Hills Cop filma arrakastatsuaren jarraipena da, era berean, 1994an Beverly Hills Cop III izeneko jarraipena izan zuen. Hiruak ere Los Angeles hirira lekualdatua izan den Detroit hiriko Axel Foley (Eddie Murphy) detektibe lotsagabearen ikerketa eta gorabeheretan oinarrituak.
Aski ezaguna den doinua eta Beverly Hills Cop film saileko ikurra den "Shakedown" Bob Segerren abestiari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria eta Abesti onenaren Urrezko globo Sariaren izendapenak jaso zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Detroit hiriko Axel Foley (Eddie Murphy) detektibea telebista bidez bere laguna den Beverly Hillseko polizia departamenduko Andrew Bogomil kapitaina emakume batek tirokatu duela jakingo du. Andrew ospitalera bisitatzera doanean, haren alaba Jan ezagutuko du. Bere lagunak diren Billy Rosewood (Judge Reinhold) detektibea eta John Taggart (John Ashton) sarjentuaren bidez tiroketa horren erruduna topatzen saiatuko da, nahiz eta departamenduko buruzagi nagusia den Harold Lutz aluak (Allen Garfield) bi agente horiek kaleratzeko aitzaki baten bila etengabe jardun izan. Axel eta bere bi lagunek eremu guztian jazo diren "abedearen banku lapurretak" Maxwell Dent (Jürgen Prochnow) arma-trafikatzaileak gauzatuak direla jakingo dute, hark Karla Fry (Brigitte Nielsen) neskalaguna Bogomil kapitaina hiltzera bidali zuelarik, bere arrastoaren atzetik baitzebilen.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eddie Murphy: Axel Foley detektibea
- Judge Reinhold:Billy Rosewood detektibea
- John Ashton: John Taggart detektibe sarjentua
- Jürgen Prochnow: Maxwell Dent
- Ronny Cox: Andrew Bogomil kapitaina
- Brigitte Nielsen: Karla Fry
- Allen Garfield: Harold Lutz buruzagia
- Brian O'Connor: Biddle
- Dean Stockwell: Charles "Chip" Cain
- Paul Reiser: Jeffrey Friedman detektibea
- Gilbert Hill: G. Douglas Todd inspektorea
- Tom Bower: Russell Fielding
- Paul Guilfoyle: Nikos "Nik" Thomopolis
- Robert Ridgely: Ted Egan alkate
- Tommy 'Tiny' Lister: Orvis
- Chris Rock: Playboy etxaldeko morroia
- Hugh Hefner: bere burua antzeztuz
- Ola Ray: Playmate modeloa
- Gilbert Gottfried: Sidney Bernstein
- Robert Pastorelli: Vinnie
- Glenn Withrow: Willie
- Larry Fox: Connor
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987ko filmak
- Tony Scottek zuzendutako filmak
- Warren Skaarenek idatzitako filmak
- David Gilerrek idatzitako filmak
- Dennis Kleinek idatzitako filmak
- Eddie Murphyk antzeztutako filmak
- Judge Reinholdek antzeztutako filmak
- John Ashtonek antzeztutako filmak
- Jürgen Prochnowek antzeztutako filmak
- Ronny Coxek antzeztutako filmak
- Brigitte Nielsenek antzeztutako filmak
- Allen Garfieldek antzeztutako filmak
- Chris Rockek antzeztutako filmak
- Dean Stockwellek antzeztutako filmak
- Gilbert Gottfriedek antzeztutako filmak
- Gil Hillek antzeztutako filmak
- Hugh Hefnerrek antzeztutako filmak
- Paul Guilfoylek antzeztutako filmak
- Paul Reiserrek antzeztutako filmak
- Tom Lister, Jr.ek antzeztutako filmak
- Tom Bowerrek antzeztutako filmak
- Rebecca Ferrattik antzeztutako filmak
- Valerie Wildmanek antzeztutako filmak
- Brian O'Connorrek antzeztutako filmak
- Robert Ridgelyk antzeztutako filmak
- Glenn Withrowek antzeztutako filmak
- John Hostetterrek antzeztutako filmak
- Don Simpsonek ekoitzitako filmak
- Jerry Bruckheimerrek ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Beverly Hills Cop
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Ekintza filmak
- Umorezko filmak
- Polizia filmak
- Jarraipen filmak
- Los Angelesen girotutako filmak