Ali Khamenei
Ali Khamenei Aiatola Handia (persieraz: سید علی حسینی خامنهای ʔæˈliː hoseiˈniː xɒːmeneˈʔiː ⓘ Āyatollāh Sayyid `Alī Ḥoseynī Khāmene'ī, (Maxhad, Iran, 1939ko uztailaren 17a - ) Irango Agintari Gorena da. Irango presidente izan zen 1981tik 1989a.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia islamiar xiita batean jaio zen, eta ikasketa politiko eta erlijiosoak egin zituen; Ruhola Khomeini izan zuen, besteren artean, irakasle. 1963an Mugimendu Islamiar Xiitaren kide egin zen. 1968-1978 bitartean, Mohammad Reza Pahlaviren diktadura erorarazteko lan egin izanagatik askotan atxilotu eta torturatu zuten. Alderdi Errepublikano Islamiarraren sortzaileetako bat izan zen (1978). 1977an hayatoleslam maila iritsirik bere ikasketa erlijiosoak amaitu zituen, eta Khomeinik Iraultza Batzordearen kide izateko aukeratu zuen. Batzorde horrek zuzendu zuen monarkia desagertu eta iraultzaren ondoren sortu zen erregimenera bitarteko prozesua. Teherango Unibertsitateko iman gisa ostiraletako otoitza zuzenduz egin zen ospetsu, eta populismo islamiar xiitaren teorialari nagusia izan da.
Khameneiren ikasle eta jarraitzaileek hartu zuten 1979an Estatu Batuetako enbaxada Teheranen eta esku-hartze zuzena izan zuen Abolhassan Banisadr lehen presidente errepublikanoa bere kargutik eraisteko. 1981eko hauteskundeetan Irango Errepublika Islamiarraren lehendakari aukeratu zuten, eta 1989an, Ruhola Khomeini hil eta ordu gutxitara haren kargu politiko-erlijiosoa betetzeko izendatu zuten, Irango iraultza islamiarraren gidaritzapean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ali Khamenei |
- (Ingelesez) The office of the Supreme Leader
- (Ingelesez) The office of Ayatollah Khamenei
- (Ingelesez) News site of the Institute for Preserving and Publishing Works by Ayatollah Khamenei
- (Ingelesez) BBC News' profile on Ayatollah Ali Khamenei
- (Ingelesez) Ali Khamenei: The real power in Iran