Edukira joan

Ave Satani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ave Satani
Jatorria
Argitaratze-data1976
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daThe Omen
Bestelako lanak
MusikagileaJerrald Goldsmith
Historia
Nominazioak

Ave Satani (euskaraz Agur Satan) The Omen film saileko soinu bandaren doinu nagusia da. Latinez abestua dago. 1976an Jerry Goldsmith musikagileak The Omen beldurrezko filmaren doinua izugarria izateko konposatu zuen, filma ikusten ari ziren ikusleak giro desatseginean barneratu eta doinu beldurgarri hau entzutean deseroso senti zitezen. Beldurrezko zinemazaleen artean oso ezaguna eta ospetsua den doinua da. Filmak Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi eta doinuak Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.

Izenburua Ave Christi (Agur Kristo) izenburuari kontrajarria dago, Goldsmithek doinua konposatzean meza beltz baten doinuaren hitzak gehitzeko ideia bururatu baizitzaion, alegia, Kristoren apaimen guztiak Satanera igarotzea. Gainera, horri, mezetako kantu gregorianoaren estiloa gehitu zion.

Latinez (soinu banda) Latin egokian Euskaraz
sanguis bebimus sanguinem bibimus odola edaten dugu
corpus edimus corpus edimus gorputza jaten dugu
tolle corpus Satani tolle corpus Satanae altxa bedi Satanen gorpua
ave, ave Versus Christus! avē, avē Antichriste! agur, agur Antikristoa!
ave Satani! avē Satana! agur Satan!

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]