Edukira joan

Veracruz (Mexiko)

Koordenatuak: 19°31′38″N 96°55′21″W / 19.5272°N 96.9225°W / 19.5272; -96.9225
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Mexikoko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Veracruz (argipena)».
Veracruz
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaXalapa
GobernadoreaMiguel Ángel Yunes Linares (PAN)
LaburduraVer.
Diputatuak30
Geografia
Koordenatuak19°31′38″N 96°55′21″W / 19.5272°N 96.9225°W / 19.5272; -96.9225
Azalera71.820 km²
Demografia
Biztanleria7.643.194 biztanle (2010[1])
Dentsitatea106.42 bizt/km²
www.veracruz.gob.mx

Veracruz, ofizialki Veracruz de Ignacio de la Llave, Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen erdi-ekialdean dagoena. Iparraldean Tamaulipasekin du muga, hegoaldean Oaxaca eta Chiapasekin, ekialdean Mexikoko golkoarekin, hego-ekialdean Tabascorekin eta mendebaldean San Luis Potosí, Hidalgo eta Pueblarekin. 71.820 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 7.643.194 biztanle zituen.[1] Mexikoko estaturik jendetsuena da. Hiriburua Xalapa da, nahiz eta hiri handiena Veracruz izan.

Mexikoko golkoko kostaldeko ordokiak hartzen du lurralde gehiena, baina oso mendi garaiak ditu erdialdeko mendebaldean. Bertan dago Orizaba sumendia (5.700 metro), Mexikoko mendirik garaiena. Klima tropikal hezea du (20-25 °C).

Espainiar konkistatzaileak iritsi zirenean lurraldeko jatorrizko biztanleak —totonekak eta huastekakazteken mendean bizi ziren. Independentziako gerraren ondoren, 1824an, estatu bihurtu zen.

Nekazaritza (azukre kanabera, arroza, artoa, fruitu arbolak, lekadunak, tabakoa, kafea, kotoia), abere hazkuntza, arrantza eta, batez ere, industria (petrolio findegiak, arrain kontserba, basogintza, kimika industria, altzairugintza, metalurgia, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
El Tajín hiri prehispanikoa

Arkeologia aztarnategi garrantzitsuak daude. El Tajin[2] eta Tlacotalpan[3] Gizateriaren ondare izendaturik daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
  2. El Tajin, Pre-Hispanic City. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
  3. Historic Monuments Zone of Tlacotalpan. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]