Edukira joan

Van Diemenen Lurraldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
1663ko Van Diemenen Lurraldearen mapa, Abel Tasmanek aurkitutako zatiak erakutsiz, besteak beste Storm badia, Maria uhartea eta Schouten uhartea.

Van Diemenen Lurraldea europarrek Tasmania uharteari eman zioten lehen deitura zen, gaur egun Australiako zati bat dena. Herbeheretar esploratzaile Abel Tasman lehen europarra izan zen Tasmania esploratzen, eta Anthoonij van Diemenslandt izena eman zion, Anthony van Diemenen omenez, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiako gobernadore nagusia, eskualdeko espedizioa (1642-1643) sustatu zuena .

1803an, uhartea britainiarrek kolonizatu zuten kolonia penal bezala, Van Diemenen Lurrandea izenarekin. Hegoaldeko Gales Berriko kolonia bihurtu zen. 1825eko abenduaz geroztik, aparteko kolonia zen, eta 1856an gobernu autonomoa. Orduan, Tasmania bezala berrizendatu zuten.

Erreferentziak herri-kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandako U2 rock taldeak Van Diemen's Land izena eman zion abesti bati, John Boyle O'Reilly irlandar buruzagiaren uharterako erbesteratzea gogora ekartzeko, kolonia penala izan zenean, 1845 eta 1849 artean gertatu zen Irlandako Gosete Handia eragin zuten britainiarren aurkako matxinada antolatzeagatik. [1]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]