Edukira joan

Team Jayco–AlUla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Team Jayco AlUla» orritik birbideratua)
Team Jayco–AlUla
Datuak
Izen ofiziala
GreenEDGE, Orica-GreenEDGE, Orica-BikeExchange, Orica-Scott, Mitchelton-Scott, BikeExchange, BikeExchange-Jayco eta Team Jayco AlUla
Izen laburraGEC, OGE, OBE, ORS, MTS, BEX eta JAY
MotaProTeama eta WorldTeama
HerrialdeaAustralia
Agintea
KudeatzaileaNew Global Cycling Services (en) Itzuli
EntrenatzaileaMatt White (en) Itzuli, Vittorio Algeri, Julian Dean, Laurenzo Lapage, David McPartland, Neil Stephens eta Matthew Wilson
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera2012
webgune ofiziala
Twitter: ORICA_GreenEDGE Instagram: greenedgecycling Edit the value on Wikidata

Team Jayco–AlUla (UCI kodea: JAY) australiar txirrindularitza talde profesionala da, UCI WorldTeam lizentzia duena (lehen talde australiarra kategoria horretan). 2012. urtean debutatu zuen.

2011. urtean zehar hasi ziren australiar taldea sortzen Shane Bannan, Australiako hainbat txirrindularitza egituraren buru izandakoa, eta Gerry Ryan enpresagizon australiarra. Berehala jo zuten Neil Stephens txirrindulari-ohi eta zenbait taldetako zuzendari izandakoarengana, proiektuaren kirol-atalaren buru izan zedin. Espreski taldea martxan jartzeko Gerry Ryanek sortu zuen GreenEDGE elkartea izan zen babeslea hasiera batean, beste enpresekin akordioak lortu artean.

Helburua WorldTour lizentzia lortu eta Frantziako Tourra lehiatzea zen, nahiz eta nagusia lehiatzeko aukerarik ez izan. Horrez gain, denboraldian zehar emaitza onak lortzeko moduko taldea osatu nahi izan zuten, nukleo australiarrarekin baina mundu osoko txirrindulariz osatua.

Santini arropa-marka eta SCOTT bizikleta-etxea izango ziren babesleetako bi. Subaru autoak erabiltzen zituzten, eta beste zenbait akordio txiki ere itxi zituzten.

2012ko maiatzean Orica Limited enpresa izendatu zen lehen babesle gisa, izena GreenEDGE Cycling izatetik Orica-GreenEDGE izatera pasatuz.

2012: lehen denboraldia arrakastatsua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simon Gerrans australiarra izan zen lehen denboraldian zehar taldeburua. WorldTourreko hainbat garaipen lortu zituen: Tour Down Under australiarreko sailkapen nagusia, Milan-San Remo monumentua eta Quebeceko Sari Nagusia. Horrez gain, Amstel Gold Race klasikoan hirugarren sailkatu zen, Donostia Klasikoan bigarren, eta Australiako Txapelketa irabazi zuen errepideko modalitatean.

Michael Albasini suitzarrak ere denboraldi bikaina osatu zuen, Kataluniako Itzulia irabazteaz gain bertan etapa bat eta Suitzako Itzulian beste bat irabazi baitzituen. La Flèche Wallonnen podiumera igotzea ere lortu zuen.

WorldTourreko astebeteko itzulietan hainbat etapa ere eskuratu zituen taldeak: Daryl Impeyk Euskal Herriko Itzulian, Luke Durdbridgek Dauphiné Libérén, Svein Tuftek Eneco Tour-ean eta Aidis Kruopisek Poloniako Itzulian. Tirreno-Adriatikoko eta Eneco Toureko taldekako erlojupekoak ere irabazi zituzten.

Itzuli handietan bi etapa garaipen lortu zituzten (Matthew Goss esprinterrak Italiako Giroan eta Simon Clarkek Espainiako Vueltan (mendiko sailkapena irabazteaz gain). Matthew Gossek Frantziako Tourreko hainbat etapa podiumean amaitu zituen, eta Allan Davisek ere aukera onak izan zituen Espainiako Vueltan.

2024ko taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pertsonala 2024
TxirrindulariaJaiotza-dataHerrialdeaAurreko taldea
Hagos Welay Berhe2001.eko urriak 22ETH Etiopia
Lawson Craddock1992.eko otsailak 20USA Ameriketako Estatu BatuakEF Education-Nippo (2021)
Alessandro De Marchi1986.eko maiatzak 19ITA ItaliaIsrael-Premier Tech (2022)
Davide De Pretto2002.eko apirilak 19ITA ItaliaZalf Euromobil Fior (2023)
Edward Dunbar1996.eko irailak 1IRL Irlandako ErrepublikaIneos Grenadiers (2022)
Luke Durbridge1991.eko apirilak 9AUS AustraliaJayco-AIS (2011)
Felix Engelhardt2000.eko abuztuak 19GER AlemaniaTirol KTM Cycling Team (2022)
Caleb Ewan1994.eko uztailak 11AUS AustraliaLotto Dstny (2023)
Anders Foldager2001.eko uztailak 27(Wikidata:Q756617) DanimarkaBiesse-Carrera (2023)
Dylan Groenewegen1993.eko ekainak 21NED HerbehereakJumbo-Visma (2021)
Lucas Hamilton1996.eko otsailak 12AUS AustraliaUniSA-Australia (2017)
Chris Harper1994.eko azaroak 23AUS AustraliaJumbo-Visma (2022)
Michael Hepburn1991.eko abuztuak 17AUS AustraliaJayco-AIS (2011)
Amund Grøndahl Jansen1994.eko otsailak 11NOR NorvegiaJumbo-Visma (2020)
Christopher Juul-Jensen1989.eko uztailak 6(Wikidata:Q756617) DanimarkaTinkoff-Saxo (2015)
Jan Maas1996.eko otsailak 19NED HerbehereakLeopard Pro Cycling (2021)
Michael Matthews1990.eko irailak 26AUS AustraliaTeam Sunweb (2020)
Luka Mezgec1988.eko ekainak 27SLO EsloveniaGiant-Alpecin (2015)
Kelland O'Brien1998.eko maiatzak 22AUS AustraliaSt Kilda Cycling Club (2020)
Jesús David Peña2000.eko maiatzak 8COL KolonbiaColombia Tierra de Atletas-GW Bicicletas (2021)
Luke Plapp2000.eko abenduak 25AUS AustraliaIneos Grenadiers (2023)
Rudy Porter2000.eko abenduak 15AUS AustraliaTrinity Racing (2022)
Blake Quick2000.eko otsailak 26AUS AustraliaTrinity Racing (2022)
Elmar Reinders1992.eko martxoak 14NED HerbehereakRiwal Cycling Team (2022)
Mauro Schmid1999.eko abenduak 4SUI SuitzaSoudal Quick-Step (2023)
Callum Scotson1996.eko abuztuak 10AUS AustraliaMitchelton-BikeExchange (2018)
Campbell Stewart1998.eko maiatzak 12NZL Zeelanda BerriaBlack Spoke Pro Cycling (2021)
Max Walscheid1993.eko ekainak 13GER AlemaniaCofidis (2023)
Simon Yates1992.eko abuztuak 7GBR Erresuma Batua100% me (2013)
Filippo Zana1999.eko martxoak 18ITA ItaliaBardiani CSF Faizanè (2022)
Iturria : UCI

oharra: Hagos Welay Berhe

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]