Stockholmgo uhartedia
Stockholmgo uhartedia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Uhartedi eta skerry coast (en) |
Azalera | 530 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 59°23′N 18°44′E / 59.38°N 18.73°E |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Stockholmgo konderria |
Ur-gorputza | Northern Baltic Sea (en) |
Stockholmgo uhartedia (suedieraz: Stockholms skärgård) Suediako uhartedi zabalena da, eta Itsaso Baltikoan daudenen artean bigarrena. Ramsarko hitzarmenak babesturiko eremua da.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena ematen dion Stockholm hiriburutik ekialderantz 60 kilometro luzatzen da, Södermanland eta Uppland probintzietako kostaldea jarraituz. Hegoaldeko Kvarken itsasarteak banatzen du Åland uhartetik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Glazioazioen ondorengo isostasia efektuaren eraginez uharteak urtero 3 mm goratzen dira itsasoaren mailatik, Bikingoen Arorarte uhartediak ez zuen gaur egun duen itxura hartu.
1719an 2.900 biztanle ingur zituen, arrantzaleak gehienak, gaur egun ordea estokolmotarren oporlekua bihurtu da eta 50.000 txabola turistiko eraiki dira. Stockholm uhartediko fundazioa sortu zen uhartearen natur baliabidea babesteko eta azaleraren %15aren jabea da.
Uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira 24.000 uharte inguruk osatzen dute, asko oso txikiak eta biztanlegabeak dira. Hona hemen handienak:
# | Uhartea | Azalera | Biztanleria |
---|---|---|---|
1 | Värmdö | 181 km² | 48.000 bizt. |
2 | Väddö | 128 km² | 3.000 bizt. |
3 | Gräsö | 93 km² | 800 bizt. |
4 | Ingarö | 63 km² | 9.000 bizt. |
5 | Ljusterö | 62 km² | 1.541 bizt. |
Hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartedian dauden hiri handienak honako hauek dira:
# | Hiria | Biztanleria |
---|---|---|
1 | Stockholm | 909.976 bizt. |
2 | Norrtälje | 17.275 bizt. |
3 | Nynäshamn | 13.510 bizt. |
4 | Vaxholm | 4.857 bizt. |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Suedieraz)(Ingelesez) Stockholmgo uhartediko fundazioaren webgune ofiziala