Edukira joan

Pierre Aubert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Aubert

Suitzako Konfederazioko presidente

1987ko urtarrilaren 1a - 1987ko abenduaren 31
Alphons Egli - Otto Stich
Suitzako Konfederazioko presidente

1983ko urtarrilaren 1a - 1983ko abenduaren 31
Fritz Honegger - Leon Schlumpf
Member of the Swiss Federal Council (en) Itzuli

1977ko abenduaren 7a - 1987ko abenduaren 31

Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

1974ko maiatzaren 6a - 1978ko apirilaren 1a
Member of the Swiss Council of States (en) Itzuli

1971ko azaroaren 29a - 1977ko abenduaren 7a
Bizitza
JaiotzaLa Chaux-de-Fonds1927ko martxoaren 3a
Herrialdea Suitza
HeriotzaNeuchâtel2016ko ekainaren 8a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Neuchâtel (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, gidoilaria eta abokatua
Lantokia(k)Berna
Jasotako sariak
KidetzaZofingia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Suitzako Alderdi Sozialista

Pierre Aubert (La Chaux de Fonds, 1927ko martxoaren 3aNeuchâtel, 2016ko ekainaren 8a) suitzar abokatu eta politikaria izan zen.

Zuzenbidean graduatu zen eta abokatu gisa lan egin zuen. Alderdi Sozialdemokratako kide izan zen eta bere lehen kargu politikoa bere jaioterrian izan zen (1960-68) eta handik gutxira Neuchâtel kantonamenduko parlamentuan (1961-1975). 1974tik 1977ra Europako Kontseiluko biltzar-parlamentarioko kide izan zen eta Portugal onartzeaz arduratu zen. 1971tik 1977ra Neuchâtelgo Unibertsitateko kantzilerra izan zen.

1977an, Suitzako Kontseilu Federaleko kide hautatu zuten, eta hamar urte eman zituen han, Kanpo Arazoetako Departamentuko zuzendari. Suitzako lehen atzerri ministroa izan zen, Palestina Askatzeko Erakundearekin harremanetan jarri zena. Suitza NBEn sartzearen aldeko kanpaina egin zuen, baina proposamena ez zen erreferendumean onartu.

1983 eta 1987 urteetan Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Suitza
Artikulu hau Suitzako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.