Miserableak (musikala)
- Artikulu hau musikalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Les Misérables (argipena)».
Miserableak (musikala) | |
---|---|
Jatorria | |
Estreinaldi-data | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "[" |
Izenburua | Les Misérables |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | frantsesa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Miserableak |
Hitzak | Alain Boublil eta Jean-Claude Lucchetti |
Libretista | Alain Boublil |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Claude-Michel Schönberg (mul) |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | |
lesmis.com | |
| |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
Miserableak (frantsesezko eta ingelesezko ekoizpenetan Les Misérables) antzerki musikaleko pieza ezaguna da, 1862ko Victor Hugo idazlearen izen bereko eleberrian oinarritua. Musikala Parisen estreinatu zuen 1980an, Claude-Michel Schönberg-en musikarekin eta frantsesezko hitzekin (libretoaren idazleak Alain Boublil eta Jean-Marc Natel dira).
Lana batez ere ingelesezko libretoagatik egin izan da ezaguna nazioartean. Herbert Kretzmerrek idatzi zuen bertsio hori, eta New York hiriko Broadwayko antzokietan zein Londresen arrakasta luzea izan du. Londresko ekoizpena 1985etik jarraian ematen ari dira etenik gabe West End antzokian.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musikala itzuli izan den dozena bat inguru hizkuntzen artean euskara ere bada.
Bergarako Musika Eskolako lagun batzuk Broadwaytik etorri ziren ideiarekin 1993an, eta Bergaran estreinatu zen euskaraturik 1994ko urtarrilaren 4an. Euskarazko itzulpena idatzi zuten Miguel Moñux, Pello Txintxurreta eta Rafa Sánchezek[1].
Bergarako Musika Eskolaren 10. urteurrena ospatu zuten ekoizpen harekin, eta 25. urteurrenean ere bigarren ekoizpen bat egin zuten, 2009an[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «'Miserableak', 15 años después» El Diario Vasco 2009-03-13 (Noiz kontsultatua: 2019-06-21).
- ↑ «Bueltan da Bergaran mundua hunkitu zuen 'Miserableak' musikala - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-21).