Lamia Ziadé
Lamia Ziadé | |

Bizitza | |
Jaiotza | Beirut, 1968ko abuztuaren 11 (56 urte) |
Herrialdea | Libano Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | ESAG Penninghen (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea eta haur literaturaren idazlea |
Lamia Ziadé (Beirut, 1968ko abuztuaren 11) ilustratzaile eta artista franko-libanoarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lamia Ziadék zazpi urte zituen 1975ean, Libanoko gerra zibila hasi zenean. Beiruten 18 urte bete arte bizi izan zen. Urte haietan guztietan gerrak jarraitu arren, batxilergoa gainditzea lortu zuen. Gero Parisera joan zen. Han arte grafikoak ikasi zituen École supérieure d 'arts graphiques Penninghen ikastetxean. Aldizka, Libanora itzultzen zen, nahiz eta bere herrialdea gerran murgilduta egon eta hango bizimodua zaila izan.[1][2]
Jean-Paul Gaultier jostun handiarekin izan zuen bere lehen lana: "Han, estanpatu, bufanda, gorbata, kamiseta eta arropa egiteko oihal guztiak diseinatzen nituen. Agian gazteegia nintzen lanari probetxu osoa ateratzeko, baina esperientzia erokeria hutsa izan zen, batez ere Jean-Paul Gaultierrekin ".[1]
Gero, hainbat arlotan hasi zen lanean freelance gisa: publizitatean, zineman, modan eta prentsan, eta baita literaturan ere, haurrentzako liburuen ilustrazioak eginez. Vincent Ravalec idazlea ezagutu zuen, eta harekin liburu erotiko bat argitaratu zuen 2001ean: L'Utilisation maximum de la douceur.
«Esperientzia horrek mundu erabat desberdinean sartu ninduen. Ilustratzeari utzi nion, eta arte garaikidean murgildu nintzen erabat. Kamel Mennour galerista harremanetan jarri zen nirekin, eta hainbatetan jarri zuen nire obra ikusgai. Formatu handiko pintura erotikoak egin nituen oihala bezalako materialak erabiliz.»[1]
2006an, Libanoko gerrak eta bere herrialdearen inbasioak ikaragarri izutu zuten, eta Bye bye Babylone: Beyrouth 1975-1979 eleberri ilustratua idaztera eraman zuten. Bertan, bere haurtzaroa eta libanoarren, kontserbadore kristauen eta palestinar-aurrerakoi musulmanen arteko gerra zibila kontatu zituen. [3][4] Horrela, Lamia Ziadék gerra zibilaren lehen urteak kontatzen ditu, neskato baten pertzepzio xalotik ikusita. Egileak objektu eta leku arruntak deskribatzen ditu — zinemak, janari tipikoak, hotelak —, Libanoko «krisiarekin» galtzen joango direnak, pixkanaka-pixkanaka eguneroko bizimoduan gero eta ohikoagoak diren indarkeria-eszenen artean. Horrela, azaldu ezin dena azaltzen saiatzen da: gerra desmitifikatzea, haren jatorria eta izaera suntsitzailea ulertzeko.[5]
2015. urtean beste liburu bat argitaratu zuen, Ô nuit, ô mes yeux. Aurrekoan bezala, liburu horretan ere testuak eta irudiak nahastu zituen: baina kontakizunaren eszenatokia Kairon zegoen kokaturik, gerren arteko garaitik 1970eko hamarkadara.[6] Eleberri grafikoan honako pertsonaia hauek omentzen ditu, besteak beste, beren patu zirraragarriak kontatuz: Oum Kalthoum abeslari egiptoarra, bere musika ibilbidea mutilez jantzita hasi eta ondoren Ekialdeko abeslari handiena bihurtu zen familia apaleko gaztea; Asmahan printzesa drusa eta abeslari egiptoar-libanoarra; Garouz, abeslari libanoarra, eta baita Samia Gamal, sabeleko dantzari egiptoarra ere.[7]
2016. urtean, Musique de France-ren, Acid Arab musika taldearen lehen albumaren, azala egin zuen.[8]
2020ko abuztuaren 4an, biltegi batzuetan izandako leherketa itzelak Beiruteko portua eta inguruko barrutiak suntsitu zituen. Ehunka pertsona hil ziren eta 4.000 baino gehiago zauritu ziren. Lamia Ziadék Paristik bizi izan zuen hondamendi hau, beste bat Beirutentzat, baina bere familiarekin eta bertan bizi ziren lagunekin etengabeko harremanean. Berehala, hondamendiaren eguneroko intimoa sortu nahi izan zuen, eta ikusten eta entzuten zuena bere marrazkietan islatu. Baina bere egunerokoa ere idatzi zuen, non bere herrikideekin partekatzen zituen hunkidura eta amorruaren testigantza ematen zuen. Hori guztia 2021eko apirilean argitaratu zuen Mon port de Beyrouth eleberri grafikoan islatu zen.[9]
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lola cartable, Patrick Glouxen testua, Rodez, Frantzia, Éditions du Rouergue, Jeunesse bilduma, 1995, 42 or. (ISBN 2-84156-009-0)
- Souliax, Olivier Douzouren testua, Rodez, Frantzia, Éditions du Rouergue, Jeunesse bilduma, 1997, 33 or. (ISBN 2-84156-058-9)
- Strip tease[10], Rodez, Frantzia, Éditions du Rouergue, « 12 x 12 » bilduma, 1998, 20 or. (ISBN 2-84156-126-7)
- Rayon beauté, Rodez, Frantzia, Éditions du Rouergue, 1999, 34 or. (ISBN 2-84156-163-1)
- L’Utilisation maximum de la douceur, Vincent Ravalec-ekin batera, Paris, Éditions du Seuil, 2001, 104 or. (ISBN 2-02-051120-7)
- Dix doigts pour une voix, Patricia Huet-ekin batera, Paris, Éditions du Seuil, 2002, 22 or. (ISBN 2-02-041971-8)
- Bye bye Babilonia: Beyrouth 1975-1979, Paris, Éditions Denoël, «Denoël graphic» bilduma, 2010, 304 or.,ISBN 978-2-207-10930-4[3][4][11]
- Ô nuit, ô mes yeux, Paris, Éditions P.O.L., «Fiction» bilduma, 2015, 576 or.,ISBN 978-2-8180-2067-8.[6][12][13]
- Lettres à mon fils, Fouad Elkouryrekin batera, Paris, Éditions Actes Sud Junior, 2016, 144 or. (ISBN 978-2-330-06922-3)
- Ma très grande mélancolie arabe, Paris, Éditions P.O.L, 2017, 420 or. (ISBN 978-2-8180-4062-1)
- Mon port de Beyrouth, Paris, Éditions P.O.L, 2021, 256 or. (ISBN 978-2-8180-5244-0)
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lola Cartable, Galerie de l’Entretemps, Paris, 1996
- Je veux que personne ne le sache, Galerie Kamel Mennour, Paris, 2003
- I’m so glad you found me, Galerie Kamel Mennour, Paris, 2006[14]
- Hotels' War, Galerie Tanit, Munich, 2008
- Time for a Kent, Galerie Benjamin Trigano, Los Angeles, 2008
- Chamade Paris, Galerie Alfa, Paris, 2009
- Smoke, Espace Kettaneh Kunigk, Beyrouth, 2009
- Samia et le roi de carreau, Art Paris, Grand Palais, 2013
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Lamia Ziadé» artikulutik itzulia izan da, 2023-07-21 data duen 206224679 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-07-21 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ a b c (Frantsesez) Constantin, Sarah. (2010). «L'univers pop de Lamia Ziadé» Glamour (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Frantsesez) Rabbaa, Nadia. (2016-03-05). «Lamia Ziadé, identités nues d’une Franco-Libanaise» Jeune Afrique (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ a b (Frantsesez) Douaihy, Jabbour. (2010eko iraila). «Beyrouth, années de guerre et souvenirs d'enfance» L'Orient littéraire (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ a b (Frantsesez) Levisalles, Natalie. (2010eko abenduaren 16a). «Sous les obus, l'enfance» Libération (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lara Merchán, Eduardo. (2023-04-17). «Breve aproximación a la novela gráfica libanesa» La reina de los mares - biblioaecidmadrid (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ a b (Frantsesez) Levisalles, Natalie. (2015eko urriaren 2a). «Le Caire enchanteur Un récit dessiné de Lamia Ziadé» Libération (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) «Oh Night, Oh my Eyes ("Ô nuit, ô mes yeux”), by Lamia Ziadé | Institut français» www.institutfrancais.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) «Lamia Ziadé» Discogs (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Frantsesez) «Mon port de Beyrouth - Lamia Ziadé (aipamena)» www.pol-editeur.com (Editions P.O.L) (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Frantsesez) «Avalanche de Noël - Strip tease» Le Monde 1998ko abenduaren 18a (Noiz kontsultatua: 2023-11-08)..
- ↑ (Frantsesez) Arrouet, Joseph. (2010-11-08). «Bye bye Babylone» planetebd.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Frantsesez) Philippe, Elisabeth. (2015-10-09). «“O nuit, ô mes yeux” de Lamia Ziadé : mille et une étoiles» Les Inrockuptibles (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Frantsesez) Ayad, Christophe. (2015-12-20). «Les stars adulées du monde arabe ressuscitées» Le Monde (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Frantsesez) Grigorieva, Natalia. (2008-01-12). «Lamia Ziadé - I’m So Glad You Found Me» Paris Art (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lamia Ziadé Radio France-n
- Lamia Zidadé. Ô nuit, `ô mes yeux (Aurkezpena YouTuben)
- (Frantsesez) Ziadé, Lamia (2015-10-04) Lamia Ziadé Ô nuit, Ô mes yeux Le Caire/Beyrouth/Damas/Jérusalem (Aurkezpena YouTuben)
- (Gaztelaniaz) Luque, Alejandro. (2012-07-05). «Lamia Ziadé: «La guerra y el sexo son dos caras de la misma moneda»» m'sur (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- (Gaztelaniaz) BR, Javier. (2012-07-18). «Bye bye Babilonia, de Lamia Ziadé» Libros y literatura (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- (Frantsesez) AM; LB. (2022-12-16). Chronique culturelle du Sud (2) Le port de Lamia Ziadé. Nouvelle union populaire écologique et sociale (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).[Betiko hautsitako esteka]