Edukira joan

Ibarbengoako geltokia

Koordenatuak: 43°21′49″N 3°00′24″W / 43.363476°N 3.0068°W / 43.363476; -3.0068
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°21′49″N 3°00′24″W / 43.363476°N 3.0068°W / 43.363476; -3.0068
Ibarbengoa
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Berango  Bilboko metroaren 1. linea  Bidezabal »
Kokapena
HelbideaMartiturri estrata, 10-12; 48993
UdalerriaGetxo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaIBB
Gunea2. gunea
Irekiera2020ko Ekainaren 15
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakDisuasio-aparkalekua  Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Autobusa 
Nasak1
Trenbideak3
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL1Etxebarri - Plentzia

Ibarbengoa (lehen Ibarbengoa-Getxo) Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Getxoko Andra Mari auzoko Tosu landa eremuan kokatuta dagoena. 2020ko Ekainaren 15ean ireki zen.[1][2] 2. tarifa-gunean dago, eta tren batzuen geltoki-buru da.

2012an irekitzekoa zen arren,[3] hainbat atzerapen ondoren 8 urtez egon zen inauguratu gabe, nahiz eta geltokia guztiz amaituta egon. Zergatia geltoki ondoan eraikitzen ari den 304 plazadun disuasio-aparkalekuan dago. Eusko Jaurlaritzak beharrezkoa azaldu du aparkalekua eraikitzen amaitzea geltokia ireki ahal izateko.[4]

Eraiki zenetik 2017ko abendura arte geltokiaren izen ofiziala Ibarbengoa-Getxo izan zen. Hasiera batean Ibarbengoa deitzea pentsatzea zegoen arren, auzokoen arteko kontsulta gauzatuko zela iragarri zen, Ibarbengoa-Getxo eta Andra Mari izenen artean bat aukeratzeko. Azkenean, Ibarbengoa-Getxo izena eman zion Metro Bilbao eragileak, nahiz eta komunikazioetan izen hori aipatzen ez zen, horren ordez Andra Marin eraikitzen ari den geltokiari buruz hitz egiten zuela.

2017ko abenduaren 18an, Metro Bilbaok hala erabakita, lau geltokiren izenak aldatu ziren, horien artean Ibarbengoakoa. Ordutik aurrera, beraz, geltokiaren izen ofiziala Ibarbengoa da.[5]

Disuasio-aparkalekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren helburu nagusia Bizkaiko Garraio Partzuergoak eraiki behar duen 304 plaza estalidun disuasio-aparkalekuari zerbitzu ematea da. Autoa utzi eta garraio publikoa erabiliz, hobaridun tarifa eskaitzen zaio bezeroari, hurrengo baldintzapenen barruan: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon.

Aparkalekuaren kontrako mugimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibarbengoa aparkalekua.

2010eko abenduan Andra Mariko auzo elkarteak 2006an onartutako Lurralde Plan Partzialaren aurka azaldu zen lehen aldiz, zeinaren arabera Andra Mari auzoan, Getxo udalerriko azkeneko landa eremuan, 7.000 eta 8.000 etxebizitza inguru eraikitzeko proposamena agertzen den,[6] eta horri lotuta, geltokia eta aparkalekua zein aparkalekurako sarbide errepideak eraikitzeko proposamenak ere. Plana aurrera ez eramateko manifestazioak egiten hasi zituzten, planan bertan azaltzen zenez, metro geltoki berriari lotuta etxebizitza promozioak eraikiko baitziren. Hamarna elkartek babestu zituzten hasierako manifestazioak.[7] Bitartean, Eusko Jaurlaritzak geltokia irekitzeko nahitaezkoa erakutsi zuen disuasio-aparkalekua eraikitzea.[4]

2013ko uztailaren 22an, aparkalekuaren eraikuntza esleitu zela jakin ondoren, Getxoko Bildu koalizioak proiektuari buruzko txostenak eskatu zituen.

Urte bereko urriaren 3an Getxoko Alderdi Popularrak salatu zuen Udalak Lurralde Plan Partziala aurrera eraman nahi zuela, eta Ibarbengoako aparkalekua eraikitzeko justifikazioa gunea urbanizatzean zetzala.[8]

2014an Uribe Kostako Lurralde Plan Partzialaren Aurkako Asanbladak urte horretako irailaren 1.tik aurrera Ibarbengoako disuasio-aparkalekua eraiki behar den tokian lurra okupatzera deitu zuen, erresistentzia-akanpada baten bidez aparkalekuaren eraikuntza-lanak geldiarazteko.[9] Akanpadaz gain, lurra lantzen ere hasi ziren. Arrazoi nagusien artean hurrengoak azpimarratzen dituzte:[10]

  • Antiekologikoa izatea, URA agentziak aintzatetsita gunean dauden lurpeko akuiferoak suntsitu, kotxeen erabilera bultzatu eta Andra Mari auzoa urbanizatuko delakoan.
  • Faraonikoa izatea, 6 milioi euroko dirutza publikoa gastatuko litzatekelako, eraikuntza enpresa, banketxe eta etxebizitza promotorrek mozkinak irabaziz, eredu espekulatiboan oinarrituta dagoelakoan.
  • Ilegala izatea, derrigorrezkoa den Ingurumen Eragin Txostena (EIT) egin ez dutelakoan.
  • Parte hartze gabekoa izatea, Andra Mariko auzokoek proposatutako alegazio guztiak baztertu direlakoan.

Urte horretako irailaren 28an Getxoko Ahal Dugu ere aparkalekuaren eraikuntzaren kontra azaldu zen, akanpadan hasi ziren kideak babestuz. Ingurumen Eragin Txostena eta egindako lurren desjabetzeen inguruko informazioa eskatu zuen.[11] Era berean, bestelako alderdi politiko batzuk ere, hala nola Equo edota Ezker Anitza, babesa ematen diote Ibarbengoako aparkalekuaren kontrako plataformari,[12] Tosu betirako izeneko asanbladan antolatuta.

2017ko urtarrilean geoteknia enpresa batek estakak jartzen hasi zituen Tosu landan, eta lanen hasiera burutzea saihesteko Tosu estrata itxiarazi zuten Tosu betirako kideek. ekainaren 5ean Eusko Jaurlaritzak hustutze abisua helarazi zuen Tosu landara, 8 eguneko epean bete beharrekoa.[13] Hala ere, arrazoi burokratrikoak aitzaki, hustutzea irailaren 17ra atzeratu zen, Ertzaintzak bertan zeuden jendea desalojatuz.

Urte bereko Urriaren 21ean aparkalekua eraikitzeko lanen hasiera salatzeko manifestazioa egin zen Algortan, izan ere, desalojoaren hurrengo egunetan hondeamakinak sartu ziren landan. Manifestaziora 1.200 lagun hurbilaraziz, hurrengo egunean Tosu landa berriro okupatu zuten ehunka pertsonek.[14] Hilaren 26an Tosu landan zeuden hondeamakinak, hesiak, edukiontziak eta gainerako materiala ere bertatik eraman zutela iragarri zuen Tosu Betirako asanbladak.[15] Bitartean, azaroaren 11rako manifestazio deialdia luzatu zuten. Urte amaieran lanak hasiak ziren.

2018ko irailaren 7an El Correo egunkarian geltokia 2019ko udan irekiko dela iragarri zuen, aparkalekua eraikitzeko lanak orduan amaituko baitira, Bizkaiko Garraio Partzuergoak dioenez.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «El metro comenzará a parar en la estación de Ibarbengoa el próximo verano» El Correo 2018-09-07 (Noiz kontsultatua: 2018-09-11).
  2. www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  3. Correo, El. El parking disuasorio de Andra Mari se abrirá en 2012. El Correo. (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Vecinos de Getxo se manifiestan contra el parking de Ibarbengoa» Bizkaia - El Correo.com 2017-01-20 (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  5. (Gaztelaniaz) «San Mamés será Santimami en el metro» El Correo 2017-12-16 (Noiz kontsultatua: 2017-12-17).
  6. Correo, El. Vecinos de Andra Mari se echan a la calle contra el plan territorial parcial. El Correo. (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  7. Correo, El. Protestas vecinales contra el Plan Territorial de Getxo. El Correo. (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  8. (Gaztelaniaz) «Denuncian que Getxo sigue adelante con el PTP de Andra Mari “con gran ocultismo”» Diario digital de Getxo 2013-10-03 (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  9. «ERRESISTENTZIA AKANPADA IBARBENGOAREN PARKINGAREN AURKA» TOSU BETIRAKO - ERRESISTENTZIA AKANPADA 2014-08-28 (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  10. «4 arrazoi ibargengoako parkingaren kontra» TOSU BETIRAKO - ERRESISTENTZIA AKANPADA 2017-01-28 (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  11. (Gaztelaniaz) «El movimiento Podemos Getxo se suma al rechazo de la construcción del parking de Ibarbengoa» Diario digital de Getxo 2014-09-28 (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  12. (Ingelesez) CONCENTRACIÓN CONTRA EL PARKING DE IBARBENGOA - Guk Getxo. (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).[Betiko hautsitako esteka]
  13. «Desalojo notifikazioaren harira/Al hilo de la notificación del desalojo» TOSU BETIRAKO - ERRESISTENTZIA AKANPADA 2017-06-06 (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  14. «Tosuko landa berreskuratu dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  15. «Tosuko aparkalekuko lanak, bertan behera momentuz» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa