Edukira joan

Enrike Renteria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrike Renteria
Bizitza
JaiotzaZornotza1900eko otsailaren 9a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1982 (81/82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Enrike Renteria Mardaraz (Zornotza, Bizkaia, 1900eko otsailaren 9a - 1982) euskal herritar margolaria zen.

Bizitza eta lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larrea auzoan jaio zen, Zornotzan. Bere aita Ignazio Renteria, arotza zen, eta ama Placida Mardaraz jostuna, biak zornotzarrak ere. Zortzi neba-arreben artean nagusia zen. Bere aitita Larreako jauntxoen gurdi gidaria zenez, handik ibiltzen zen Enrike umea, jauregiko gelaz gela jolasten eta zaldi gurdiaren atzeko aldean jarrita Larreatik Ategorriraino pasiatzen.

Txikitatik erakutsi zuen bere gogoa "beste gauzetarako" berak esaten zuen moduan. "Hau eskultorea izango da" esaten zuen aititak, eta Enrikek "Nik ez nekien hori zer zan bez". Baita haserretu ere bere aita ikusterakoan lanean ekin gabe, marrazkiak egiten ziharduela aroztegiko lurrean zegoen zerrakinean, edo bestela, zerua eta inguruko mendiei begira. Eta bere ezaugarria izan da beti eguraldia, bere alaba, Begoñak gogoratzen du nola "Bere bizitza osoa egon paisaiari begira, beti eguraldiari begira, euria egingo zuen ala ez, kolore urdin, okre eta grisak ikusteko, edo euria eta hostoak zuhaitzetatik jausten ikusi ahal izateko".

Bere kabuz ikasitakoa, Kaitanako eskolan bertan hasi zen margozten. Sei urte zituela, bere amamak, umearen zaletasuna ikusirik, Bilbotik ekarri zion bere lehen akuareletako kutxa.

Autodidakta izan zen eta margolaritza-zaletasuna berez sortu zitzaion, nerabezaroan. Horrela behar zuen Enrike Renteria bezalako bokaziozko margolari batengan. Hala ere, berak esan bezala, “guztiz naturala zen zerbait” bezala hasi zena, denborak aurrera egin ahala, benetako “bizio” bihurtu zen. Beste lan batzuekin batera egiten zuen bokazio bilakatu zen margolaritza. Izan ere, beste lan horiek ez zuten margolaritzarekiko zuen pasioa gutxitu.

Bere bizitza osoan izan zuen jarrera hori, eta ahalegin handia egin zuen margotzen jarraitzeko. Horrela, Renteriak, bere margolari-jardunean, oso adi jarraitu zituen ingurune naturalaren ñabardurak. Horrela, bere margolanetan, ingurune naturalarekin lotutako hainbat motibo jaso zituen, hala nola: distira edo isla bat, euriaren hezetasuna, egunsentiko lainoa edo sartzen ari den eguzkiaren berotasuna. Aire zabalean margotzen zuen, naturaren ñabardura eta dardara bakoitza jasoz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]