Chocolates Elgorriaga
Itxura
Chocolates Elgorriaga | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa |
Jarduera sektorea | Elikagaien industria |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | XIX. mendea |
webgune ofiziala |
Chocolates Elgorriaga Irungo enpresa da, txokolate egiten duena. 2012tik aurrera, Urbasa Global Brands taldearen parte da.
Frankismoak egungo Ekuatore Ginean zuen koloniatik ekartzen zuten kakaoa eta bertako langileak esklabotza moduko sisteman aritzen ziren.[1][2][3] Enpresak bubien kanpai tradizionala hartu zuen logotzat.[1]
XIX. mendean Berako artzain baten emazteak Confitería Elgorriaga ireki zuen Irunen. Laster ospetsu bilakatu eta Espainiako erregea bera bezeroetako bat izan zen. XX. mendearen hasieran Francisco Elgorriaga lantegi bat eraiki zuen Mendibilen eta, harrezkero, hainbat produktu ezberdin egin ditu. 1965ean espainiar estatuan txokolate zuria ekoiztu zuten lehenak izan ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b De Castro Rodríguez, Mayca. (2021). Empatía y violencia. Perspectivas transdisciplinares para leer el pasado colonial español en Guinea Ecuatorial durante el siglo XX. Universidad de Granada ISBN 978-84-1117-156-4. (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Acaso» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ «Bizigarriak, kolonialismoa eta bidegurutzeak Ekuatore Ginearen eta Euskal Herriaren artean | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |