Berneray
Berneray uhartea | |
---|---|
| |
Bertako izena | Berneray / Beàrnaraidh |
Geografia | |
Kokapena | |
Uhartedia | Kanpoko Hebridak |
Azalera | 10,10 km2 |
Punturik garaiena | Beinn Shleibhe (Moor Hill) |
Politika | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lurraldea | Eskozia Kanpoko Hebridak |
Hiri populatuena | Borve eta Rushgarry |
Gizartea | |
Biztanleria | 136 |
Talde etnikoak | Eskoziarrak: gaeldarrak eta anglosaxoiak. |
Info gehiago | Webgunea: http://www.isleofberneray.com/ |
Berneray (Eskoziako gaeleraz Beàrnaraidh) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen Kanpoko Hebridak uhartediko uharte bat da. 10,10 km2-ko azalera du eta bertan 136 pertsona bizi dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartearen izenaren jatorria Antzinako Norvegierazko "Bjorn-en uhartea" izendapenean datza. Usadioz gaelera mintzalariek Beàrnaraigh na Hearadh ("Berneray Harriskoa") deitu izan dute, gehienbat inguruan dagoen Beàrnaraigh Cheann Bharraigh ("Berneray Barra Lurmuturrekoa") uhartetik ezberdindu asmoz, azken honi ingelesez Barra Head deitzen zaiolarik. Gaur egun gaelera hiztunek iparraldeko Berneray uhartea izendatzeko Beàrnaraigh Uibhist ("Berneray Uistekoa") gisa ere deitzen dute.
Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharte honetako biztanle askok ama hizkuntza gisa gaelera mintzatzen dute.
Bitxikeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angus MacAskill (1825-1863) erraldoiaren jaiolekua ere bada, ezizenez Angus Mòr MacAskill ("Angus Handia MacAskill"), Giant MacAskill ("Angus Erraldoia") eta Black Angus ("Angus Beltza"). Gizon hau bere garaian munduko gizon indartsuena bezala ezaguna zen, 23 urterekin bere garaiera handienera iritsi zen: 2,36 metro, bere pisua aldiz 190 kg-takoa zelarik. Zaldi bat, 1270 kg-tako aingura bat edota 135 kg-tako kupelak hainbat metrotan gora altzateko gai zen, bi hatzez 50 kg-ko pisua igo eta hantxe goian hamar minutuz eskegita edukitzeko gaitasuna ere bazuen. 1863an 38 urte zituela hil zen.
Hondartzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartearen mendebaldeko hondartzak 3 milatako zabalera eta hainbat milatako luzera du, oso garbi eta bakartia denez, jendartean ospe handia du.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arrantzontzia, Berneray uhartearen mendebaldea eta Pabbay uhartea igaroz
-
Bay's Loch
-
Irrati estazioa
-
Berneray Harbour
-
Berneray uhartearen kokapen mapa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Berneray uharteko webgunea (Ingelesez)
Hebridak | ||
---|---|---|
Barruko Hebridak: Ascrib · Canna · Cara uhartea · Coll · Colonsay · Crowlin uharteak · Eigg · Gigha · Iona · Isay · Islay · Jura · Kerrera · Lismore · Oronsay · Muck · Mull uhartea · Raasay · Rùm · Scalpay · Skye · Slate uharteak · Soay · Staffa · Summer uharteak · Tiree · Treshnish uharteak · Ulva
|