Edukira joan

Aurea Etxaniz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aurea Etxaniz

Bizitza
JaiotzaSoraluze1922ko urriaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaCaracas2019ko apirilaren 17a (96 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria

Aurea Etxaniz Beitia (Soraluze, Gipuzkoa, 1922ko urriaren 4aCaracas, Venezuela, 2019ko apirilaren 17a) erraketista profesionala izan zen

Lehen urratsak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurea Etxaniz Beitia osabaren eskutik hasi zen frontoian, esku-pilotan hasi ere. Jose Etxaniz zen Aurea Etxanizen osaba eta Azkoitiko frontoiko arduraduna zen hura. Alabari eta lobari, biei erakutsi zien pilotan jokatzen, Azkoitian; hain ondo eze Fernando Alberdik, Aurea Etxanizen lobak, etxean askotan entzunda duen moduan, “12 urte ingurura arte, ez zegoen Soraluzen inor, ezta mutilik ere, esku-pilotan Aureari irabaziko zionik”.

Pilotari primerakoa izanda, Aurea Etxaniz Beitiari parean tokatu zitzaion joan den mendeko hasiera hartan bizi izan zen testuinguru berezia: erraketisten sorrera, haien gorakada eta kirol-mota horren profesionalizazioa.[1]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 urtekin hasi zen Aurea erraketista profesional gisa. 1.942 urtean Cusco izeneko enpresari batek egin zion lehenengo kontratoa Sabadellgo frontoian jokatzen hasteko. Zazpi urteko ibilbide profesionala egin zuen Etxanizek, Espainiako hainbat frontoitan jokatuz atzelari moduan: Sabadellen, Logroñon, Las Palmas Kanaria Handikoan eta Santa Cruz Tenerifekoan.

Orduko prentsak ondo goraipatu zuen:

"Ikuspuntu guztietatik pelotari ona... oso zehatza... badaki noiz eutsi pilota eta noiz indarrez eman... den ezkertirik onenetarikoa..."

Aurea Etxaniz, Sabadellgo frontoian. 1942. urtean

Santa Cruz Tenerifeko frontoian jokatzen ari zela José Acosta ezagutu zuen, bere gizona izan zena. Azken partidua Las Palmas Kanaria Handikoan jokatu zuen, 1.948ko abuztuaren 18an. Bertan ondo irabazitako omenaldia egin zioten.

Ezkondu eta gero Caracasera joan ziren senar-emazteak, bertan bizi izatera, 1.949ko urtarrilaren 7an. Bi seme eta alaba izan zituzten.

Azken urteak Caracasen bertan eman zituen, alabarekin.

2019ko apilaren 17an hil zen Caracasen eta errautsak Soraluzera ekarri zituzten, berak oso maitatua zuen toki batean lurperatzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Aurea Etxaniz Beitia, Soraluzeko raketista - Soraluze» Plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]