Edukira joan

Anatoliako hipotesia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neolitoaren hedapena K.a. VII. milurtekotik K.a. V. milurtekoa arte.

Anatoliako hipotesia Neolito garaian aitzinindoeuroparren jatorrizko bizilekua Anatolia zela dioen teoria da. Horretarako, arkeologia, hizkuntzalaritza eta Cavalli-Sforza genetistaren lanak uztartzen saiatu zen Colin Renfrew ikerlaria 1987an. Haren ustez, Anatoliatik abiatuta, Neolito Iraultzarekin batera, hau da, nekazaritza- eta abetzaintza-tekniken garpenarekin batera (K.a. VII. eta VI. milurtekoetan), hedatu ziren indoeuropar hizkuntzak Europa aldera, baita Iran eta India aldera ere. Hedapena ez zen bortitza izan, nekazaritzak motel, uhinen moduan, aurrera egiten baitzuen. Hori zela eta, Neolitoko Europan jende gehienak indoeuropar hizkuntzez mintzatu behar izaten zuen, nahiz eta geroagoko migrazioek indoeuropar hizkuntza batzuk besteen gainean nagusitu edo ordezkatu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A. C. Renfrew: Arkeologia eta mintzaira: Indoeuroparren enigma, Gaiak, Donostia, 2002.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]