The Grapes of Wrath (filma)
The Grapes of Wrath (euskaraz Suminaren Mahatsak) 1940ko John Ford estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. John Steinbeck idazlearen The Grapes of Wrath eleberrian oinarritua dago. Bertan, Henry Fonda, Jane Darwell, John Carradine, Shirley Mills, John Qualen eta Eddie Quillan aktoreek antzeztu zuten.
Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, bi irabaziz: Zuzendari onenaren Oscar Saria (John Ford eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Jane Darwell).
Argumentua
aldatu1930eko hamarkada, AEBtako Oklahoma estatua. 1929ko kraxaren ondoren Tom (Henry Fonda) eta Ma Joad (Jane Darwell) senar-emazte nekazariak eta beren familia osoa euren lursailetatik kanporatuak izan direnez Kaliforniara emigratzera derrigortuak daude. Hara iristeko, Ford auto zahar batean herrialdea alde batetik bestera zeharkatuz bidai deserosoa burutuko dute, modu okerrean paradisutzat jotzen zuten euren helmugan gorabehera ugari izango dituztelarik.
Aktoreak
aldatu- Henry Fonda: Tom Joad
- Jane Darwell: Ma Joad, "Ama" Joad
- John Carradine: Jim Casey erreberendoa
- Charley Grapewin: Granpa Joad, "Atautxi" Joas
- Dorris Bowdon: Rosasharn Joad Rivers
- Russell Simpson: Old Tom 'Pa' Joad, "Aita" Tom Zaharra Joad
- O.Z. Whitehead: Al
- John Qualen: Muley Graves
- Eddie Quillan: Connie
- Zeffie Tilbury: Joaden amatxia
- Frank Sully: Noah
- Frank Darien: Oncle John, Osaba John
- Darryl Hickman: Winfield
- Ward Bond: polizia
- Grant Mitchell: zaindaria
- Irving Bacon: auto gidaria
- Shirley Mills: Ruth Joad
- Roger Imhof: Thomas
Kanpo estekak
aldatu- The Grapes of Wrath filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Grapes of Wrath filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)