John Steinbeck

Idazle estatubatuarra

John Ernst Steinbeck, Jr. (Salinas Valley, Kalifornia, 1902ko otsailaren 27New York, 1968ko abenduaren 20) AEBetako idazle emankorra eta ospetsua izan zen.

John Steinbeck

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJeffery Ernest Steinbeck
JaiotzaSalinas1902ko otsailaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaHarlem eta New York1968ko abenduaren 20a (66 urte)
Hobiratze lekuaSalinas
Kalifornia
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
gaixotasun kardiobaskularra
Familia
AitaJohn Steinbeck
AmaOlive Hamilton
Ezkontidea(k)Carol Henning  (1930 -  1943)
Gwyn Conger  (1943 -  1948)
Elaine Anderson Steinbeck  (1950 -  1968)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Salinas High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, gerra-berriemailea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
PEN America (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

IMDB: nm0825705 TV.com: people/john-steinbeck-1 IBDB: 6898
iTunes: 299088305 Last fm: John+Steinbeck Musicbrainz: 3306ba20-06ab-4af8-96f2-e8aeb39461ee Discogs: 685166 Allmusic: mn0001218239 Find a Grave: 1257 Edit the value on Wikidata

1962an Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen. Bere lanik ezagunenak "East of Eden" ("Edengo ekialdean"), "Of Mice and Men" ("Saguak eta gizonak") eta "The Grapes of Wrath" ("Suminaren mahatsak") dira. Liburu bietan 1929ko krisialdi ekonomikoaz aritzen da, "Beheraldi Handia" izena hartu zuen garai latz hartaz hain zuzen ere.

Bere lanetatik 17 film zinemaratu dute, nagusiki AEBetako ekoizpenak izanda, baina baita beste herrialde batzuetan egindako bertsioak ere (Mexiko, Turkia eta Iran).

Biografia eta ibilbide literarioa

aldatu

1902ko otsailaren 27an jaio zen Salinas, Kalifornian. Jatorri Alemaniar, Irlandar eta Ingelesa dauka. Bere aitonak, Johann Adolf Großsteinbeck (1828-1913), abizena laburtu zuen Steinbeck-era Estatu Batuetara migratu zuenean.

1920an Standfordeko Unibertsitatean hasi zituen goi mailako ikasketak amaitu gabe utzi ondoren (1926), arazo sozialek sortzen zioten kezkak bultzatuta, sartalderantz lan bila zihoan nekazari talde batekin elkartu zen. Idatzi zituen lehenengo liburuek arrakasta izaten hasi aurretik, denboraldi luzea eman zuen besalari gisa lanean, eta aisialdietan idazten. Bizimodu horrek egiatasun-handiagoa eman zion bere kontakizunetan deskribatzen zituen langileen bizitzari.

Esperientzia horretatik sortu ziren obren artean aipagarriena In dubious battle da (1936) : fruta biltzaile batzuek marxismoaren jarraitzaile batzuek bultzatuta antolatzen duten greba bati buruzko historia, krisi handiaren garaian sortu zen samintasuna azaltzen duena eta besalarien lan baldintzak salatzen. Antzeko gai bati buruz idatzi zuen bere eleberri famatuenean, The Grapes of Wrath[1] (1939, Suminaren mahatsak), Oklahomatik Kaliforniara lan bila doan nekazari talde baten gertaera dramatikoak kontatzen dituena, orduko ekonomia sistema esplotatzailearen gogortasuna salatzearekin batera. Liburu horren eragin politikoa XIX. mendean Tom osabaren etxolak izan zuenarekin parekatu izan da. Liburuak Pulitzer saria irabazi zuen eta hura oinarri hartuta film bikaina egin zen hurrengo urtean John Ford filmegileak.

Baina arazo sozialak salatzen dituzten eleberriak ez ezik beste erdi pikaresko erdi erromantiko batzuk ere idatzi zituen : Tortilla Flat[2] da horietako bat (1935, Koro Navarrok euskaratua), Montereyko lagun talde baten gorabeherei buruzko kontakizun samurra, haren lehenengo liburu arrakastatsua izan zena. Of mice and men (1937, Saguak eta gizonak[3]) eleberria emigratutako bi besalariren arteko harreman konplexu bitxiari buruzko kontakizun berezia eta patetikoa da (besalarietako batek bestea babesten du, izugarri indartsua baina inozoa) ; argitaratu zen urte berean antzerkirako moldatu zen eta film bat egin zen hura oinarri hartuta.

Bigarren Mundu gerran Estatu Batuetako gudarostearen zerbitzura jarri zuen bere idazle ospea, eta berriemaile gisa eta propagandako liburuak idazten aritu zen. Liburu horien artean aipagarria da, oso oihartzun zabala izan baitzuen, The moon is down (1942, Ilargia sartu da), nazien mendean egondako norvegiar batzuei buruzko eleberria. Bigarren Mundu Gerraren ondorengo lehen urteetan hiru liburu idatzi zituen erreskadan ; bere lanetan ohi zuen bezala, kritika sozialaren elementuak badituzte ere, liburuok aurrekoak baino ingurune lasaiagoetan girotuta daude eta sentiberatasun handiagoa darie : Cannery row (1945), behartsuen alaitasunari, arduragabetasunari eta ontasunari egindako kantu bat, The Pearl (1947, Perla[4]), eta The Wayward Bus (1947).

Azken urteetan denbora-pasako eta kazetaritzako lan arinagoak idatzi zituen, eta ez zuen sekula lortu gerra aurrekoetan adinako maila, baina idatzi zituen oso lan onak ere, eleberrigilearen bikaintasuna erakusten dutenak : Burning Bright (1950), East of Eden (1952), The Winter of Our Discontent (1961, Nahigabea hartu genuen negua). East of Eden, Kaliforniako nekazari baten eta bere bi semeen arteko harremanei buruzko kontakizun epikoa, oinarri hartuta film bikaina egin zuen handik urte gutxira, 1955ean, Elia Kazan filmegileak.

Steinbeckek zenbait filmetako gidoiak ere idatzi zituen, Forgotten Village (1941, Herri ahaztua) eta Viva Zapata! (1952, Gora Zapata), besteak beste. The Pearl (1948, Perla[5], Ruper Ordorikak itzulia) eta The Red Pony (1949, Poni gorria) kontakizunen zinemarako bertsioen gidoiak ere berak idatzi zituen.

1962an Literaturako Nobel Saria eman zioten. Handik urte gutxira hil zen, 1968ko abenduaren 20an, New Yorken. Baina 1976an haren beste lan bat argitaratu zen, 1956 eta 1959 bitartean landutakoa, Thomas Maloryren Artur erregearen heriotzaren interpretazio modernoa emateko asmoz : The acts of King Arthur and his noble Knights (1968, Arturo erregearen eta haren zaldun nobleen ekintzak). Liburu horrek haren alderdi ezezagunena azalarazi zuen: alegia, haren erudizioa eta adimen zorrotza, sarritan ezkutuan igaroa, eta kontakizun teknikaren erabilera argia.

 
Steinbeck Etxea, 132 Central Avenue, Salinas, Kalifornia

Lanen zerrenda

aldatu
  • Cup of Gold: A Life of Sir Henry Morgan, Buccaneer, With Occasional Reference to History 1929
  • The Pastures of Heaven 1932 (Zeruko belardiak)
  • The Red Pony eta To a God Unknown 1933
  • Tortilla Flat 1935 (Tortilla flat)
  • The Harvest Gypsies: On the Road to the Grapes of Wrath 1936
  • Of Mice and Men 1937 (Saguak eta gizonak, Alberdania, 2012 ISBN 978-84-9868-358-5)
  • The Long Valley eta The Chrysanthemums 1938
  • The Grapes of Wrath 1939 (Suminaren mahatsak)
  • Forgotten Village eta Sea of Cortez: A Leisurely Journal of Travel and Research 1941
  • The Moon Is Down eta Bombs Away: The Story of a Bomber Team1942
  • Cannery Row 1945
  • The Pearl (Perla) eta The Wayward Bus 1947
  • A Russian Journal 1948
  • Burning Bright: A Play in Story Form 1950
  • Log from the Sea of Cortez 1951
  • East of Eden 1952 (Edengo ekialdean).
  • Sweet Thursday 1954
  • The Short Reign of Pippin IV 1957
  • Once There Was A War 1958
  • The Winter of Our Discontent 1961
  • Travels With Charley: In Search of America 1962
  • America and Americans 1966

Hilondokoak

aldatu
  • Journal of a Novel: The East of Eden Letters 1969[6]
  • Viva Zapata! the Original Screenplay 1975
  • The Acts of King Arthur and His Noble Knights 1976[7] ("Arthur erregearen egintzak")
  • Working Days: The Journals of the Grapes of Wrath 1938–1941 1989

Oharra: Euskarazko izena parentesi artean

Zinemaratutako lanak

aldatu
  • 1939Of Mice and Men
  • 1940The Grapes of Wrath
  • 1941The Forgotten Village
  • 1942Tortilla Flat
  • 1943The Moon is Down
  • 1944Lifeboat eta A Medal for Benny
  • 1947La Perla (The Pearl). Mexiko.
  • 1949The Red Pony
  • 1952Viva Zapata!
  • 1955East of Eden
  • 1956The Wayward Bus
  • 1961Flight – featuring Efrain Ramírez and Arnelia Cortez
  • 1962Ikimize bir dünya (Of Mice and Men). Turkia.
  • 1972Topoli (Of Mice and Men). Iran.
  • 1982Cannery Row
  • 1992Of Mice and Men

Euskaratutako lanak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. author., Steinbeck, John, 1902-1968,. The grapes of wrath. ISBN 978-1-78780-832-4. PMC 1227524316. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. 1902-1968., Steinbeck, John,. (2013). Tortilla Flat. Prószyński i S-ka ISBN 978-83-7839-470-9. PMC 870309077. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. 1902-1968, Steinbeck, John. (2012). Saguak eta gizonak. Alberdania ISBN 978-84-9868-358-5. PMC 828311351. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. Steinbeck, John. (1947). The pearl. ISBN 0-670-54575-9. PMC 743812. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. Steinbeck, John. (D.L. 1988). Perla. Elkar ISBN 84-7529-539-8. PMC 433987719. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  6. «Journal of a Novel: The East of Eden Letters (1969)» John Steinbeck (Cambridge University Press): 507–522. 1996-06-13 ISBN 978-0-521-41038-0. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  7. 1902-1968., Steinbeck, John,. (2008). The acts of King Arthur and his noble knights. Penguin Books ISBN 978-0-14-310545-9. PMC 233548565. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  8. Steinbeck, John. (1985). Itsas izar bat zen. Susa ISBN 84-398-6303-9. PMC 35158440. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu