Sex abaroa

Poesia erotikoaren liburua

Sex abaroa Paddy Rekalde idazle deustuarrak idatzitako poesia erotikoaren liburua da, 2000ean Txalaparta bidez argitaratutakoa. Liburuak zuri-beltzezko argazki erotiko ugari biltzen ditu. Poema narratiboak dira.[1]

Sex abaroa
Datuak
IdazleaPaddy Rekalde (2000)
Argitaratze-data2000ko azaroan
GeneroaPoesia
Jatorrizko izenburuaSex abaroa
HerrialdeaEuskal Herria
BildumaLiterotura
Orrialdeak99
Formatua135x215
ISBN84-8136-184-4

Egitura

aldatu

Liburuak 45 poema biltzen ditu. Hauek bi multzotan datoz:

  • Lehenengo 40ek "Sex" izenburua eta dagokion zenbakia dakarte
  • Azken 5 poema "eta whiskey koloreko sexkupekoak" izenburupean elkarturik daude eta bakoitzak zenbakia eta "sexkupekoa" izenburua dauka.

Estiloa

aldatu

Orokorrean, oso estilo zuzena eta erraza erakusten du Rekaldek. Garbi dago bere asmoa poetikoa baino gehiago, probokatzailea dela. Egileak egoera erotikoak edo bizi izandako egoerak gogoratzen ditu, baita ere oroimenak. Liburuak izaera jostati erakusten du, umoretsua sarritan, esaterako "Sex35" poeman zinemetan egiten ziren masturbazio ekintzak Tarzanen oihuekin nahastuta.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu