Paddy Rekalde
Paddy Rekalde (Bilbo, 1964ko irailaren 5a) euskal idazlea eta poeta da. 1997an argitaratutako Aizu, Paddy! ipuin-liburuarekin hasi zuen bere ibilbide literarioa. Geroztik, narrazio laburrak (Whiskey koloreko gauak, 1999, Txalaparta), eleberriak (Rebel Mayo Colorao, 2002, Txalaparta; Ragga-ragga dator gaua, 2006, Susa) eta poema-liburuak (Sex abaroa, 2000, Txalaparta; Bilbo dub kronikak, 2004, Susa; Spray, 2011, Susa) idatzi ditu. 2005ean, The Clash: punk, rock'n'roll & reggae matxinada, The Clash taldearen biografia liburua, argitaratu zuen Gaztelupeko Hotsak-en.
Paddy Rekalde | |
---|---|
(2006) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1964ko irailaren 5a (60 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna eta idazlea |
Azken urteotan haur eta gazteei zuzendutako literatura jorratu du, Sagarraren misterioa (2016, Elkar), Kartoizko kaja (2016, Elkar) Eta sagarrondoa banintz? (2017, Elkar), Lapatza (Elkar) eta Itsasadarreko kontuak (Elkar) lanekin.
2011. urtean poesiara itzuli zen Spray (Susa) poema-liburuarekin. Argitalpen horretan bildutako poemak baliatuz, Jukebox EkaHitza ikuskizuna prestatu zuen, hainbat DJ eta grafiti-egilerekin elkarlanean. Poesia, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen ditu emanaldiak.[1][2]
Idazlanak
aldatuNarrazioak
aldatu- Aizu, Paddy! (1997, AEK)
- Whiskey koloreko gauak (1999, Txalaparta)
Poemak
aldatuSpray | |
---|---|
Azaleko argazkia: Lander Garro | |
Audioa | |
Paddy Rekalde, Spray liburuko Zelan disekzionatu musu luze bat ezpainetan poema irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2011 |
Generoa | Poesia |
Orrialdeak | 84 |
ISBN | 978-84-92468-27-0 |
- Sex abaroa (2000, Txalaparta)
- Bilbo dub kronikak (2004, Susa)
- Spray (2011, Susa)
Eleberriak
aldatuBiografia liburuak
aldatu- The Clash: punk, rock'n'roll & reggae matxinada (2005, Gaztelupeko Hotsak)
Haur eta gazte literatura
aldatuSagarraren misterioa | |
---|---|
Marrazkiak: Mikel Santos "Belatz" | |
Audioa | |
Paddy Rekalde, Sagarraren misterioa liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2016 |
Ilustratzailea | Mikel Santos "Belatz" |
Bilduma | Kuku saila |
Orrialdeak | 45 |
ISBN | 978-84-9027-550-4 |
Kartoizko kaja | |
---|---|
Marrazkiak: Eider Eibar | |
Audioa | |
Paddy Rekalde, Kartoizko kaja liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2016 |
Ilustratzailea | Eider Eibar |
Bilduma | Kuku saila |
Orrialdeak | 41 |
ISBN | 978-84-9027-614-3 |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Azurmendi, Nerea. (2017-08-30). «Paddy Rekalde eta Beatriz Chiviteren poemetan mamituko dira 'Poesia Orduak'» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
- ↑ Unanue, Maialen. (2017-08-31). «Poesia, musikaz eta irudiz josia» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
- ↑ Gorrotxategi, Aritz. (2012-12-13). «Rebel Mayo Colorao» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
- ↑ Mercero, Imanol. (2016-04-24). «Bihotza eta zirrara» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
- ↑ «Iruzkinak Sagarraren misterioa. Paddy Rekalde» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 35.zkia (2017ko ekaina) 51 orr..
- ↑ Gaztelumendi, Patxi. (2017-07-15). «Nagusientzako testu eta lanak ondo bereizten ditut publiko gazteagoarentzat diren ipuinetatik» Gara (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
Kanpo estekak
aldatu- «Paddy Rekalde», Literaturaren Zubitegian