Paolo Orsi
Paolo Orsi (Rovereto, 1859ko urriaren 17a – ib., 1935eko azaroaren 8a) italiar arkeologoa izan zen.
Paolo Orsi | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Rovereto, 1859ko urriaren 18a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1935eko azaroaren 8a) | ||
Heriotza | Rovereto, 1935eko azaroaren 8a (76 urte) | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Paduako Unibertsitatea Vienako Unibertsitatea Erromako La Sapienza Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antropologoa, arte-historialaria, historiaurrelaria, politikaria eta Ikasketa klasikoetan aditua | ||
Lantokia(k) | Erroma | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Linzeen Akademia Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Accademia Roveretana degli Agiati (en) Accademia delle Scienze di Torino |
Biografia
aldatuFormakuntza
aldatuRovereton jaiotzeak, garai hartan Austria-Hungariako inperioko hirian, erraztu zizkion kultura-loturak Erdialdeko Europarekin. 1869 eta 1877 artean, Roveretoko Imperial Regio Gymnasiumean ikasi zuen eta 1875ean, oraindik 16 urte zituela, arkeologia eta entomologiako laguntzailea bilakatu zen, baita Recoveroko museoko kide bat ere. 1880an, arkeologia eta numismatika sailaren kontserbatzaile kargua hartu zuen, hil arte mantendu zuena.
1877an, giza-ikasketak egin zituen Paduako Unibertsitatean. 1878 eta 1879 bitartean, Vienara joan zen antzinako historiaz eta arkeologiazko ikasketak egiteko. 1881ean, Paleontologiako ikastaro bat egin zuen La Sapienza Erromako Unibertsitatean, non Luigi Pigorini izan zuen irakasle. 1882an, Paduan graduatu zen.
Lehenengo ikerketak
aldatuLehenengo ikerketak egin zituen, 1881 eta 1883 bitartean haren jaioterrian, aurretiaz landutako leku batean, zeinen toki interesgarrienak koaderno batean idatzi baitzituen. Ikerketak egin zituen Grotta del Colomboren inguruan, Morinen, Busa dell'Adamon eta Castel Tiernon (Trentino). Horien emaitzak 1878an argitaratu zituen.
Tarte batez, Alatriko lizeoan (Erromako probintzia) irakasle aritu ondoren, Erromako Antigoaleko eta Arte Ederren zuzendaritza orokorrean sartu zen, eta 1885 eta 1888 urteen artean, Florenziako Liburutegi Nazional Zentralean.
Sirakusara helduera
aldatuArkeologiako katedra La Sapienza Erromako Unibertsitatean ez lortzean, administrazio publikoan sartu zen, non izendatu baitzioten III. klaseko ikuskatzailea Sirakusako indusketetan eta museoetan. Hartara bidali zuten Francesco Saverio Cavallariren gidaritza pean. Horko eremuak esploratu gabekoak ziren, eta Orsiren eskarmentuaz baliatuz, 1889an ikerketa arkeologikoak hasi zituen.
Behin Sizilian, sikano, sikulo eta italo herriak ikasi zituen, baita Brontze Aroko kokalekuak eta greziar koloniak ere, hala nola, Naxos eta Megara Hiblea. Horiei buruzko monografia Accademia Nazionale dei Lincei erakundeak argitaratu zuen 1890ean. Urte berean, Calabrian indusketak egin zituen Eugen Petersen Erromako Alemaniar Institutuko zuzendariari laguntzeko, Locriko joniar tenpluan.
1891ean, Cavallari ordezkatu zuen Sirakusako Eskualdeko Museoan, non haren karrera osoan zehar materialen inbentarioa egin baitzuen. Honetaz gain, gelak eta museoren bildumak prestatu eta handitu zituen.
Iblei mendien lanetan, itsasora zabalik dagoen haranean material eta gune arkeologiko asko aurkitu zituen, hala nola, tenpluak, nekropoliak, harresiak, jauregiak, txanponak, Pantalica, Melilli, Stentinello, Castelluccio di Noto, Maddalenako penintsulako Plemmirio, Cozzo pantano, Thapsos eta Cassibile. Era berean, 1893an, Megara Hiblea eta Naxosko hasitako ikerketak jarraitu zituen.
Katakonbak eta bizantziar elizak ikertu zituen, interpretazio berezi bat emanez San Foca basilikako arkitekturari, Priolo hirian. 1896an, Camarinako indusketak hasi zituen, eta1889tik aurrera, Akrai, Heloro eta Kasmenako aztarnategiak ikasi zituen. Terravecchia de Grammichelez arduratu zen 1890ean eta Iblaz 1892an.
1900 eta 1901ean artean, Napoliko Museo Arkeologiko Nazionalaren komisario izan zenean, oroipen ahaztezina utzi zuen. Izatez, oinarriak jarri zituen berrantolaketa orokor baterako, hamar bilduma handiak identifikatuz. Lan horretaz hurrengo zuzendaria, Ettore Pais, baliatu zen.
Camarina eta Gelari buruzko ikerketen emaitzak Monumenti Antichi dei Licei institutuan argitaratu ziren 1904 eta 1906an artean. Caltagironeko Monte San Mauro, Mazzarinoko Monte Bubbonia eta Licodia Eubeako aztarnategiak identifikatu zituen.
1907an, Calabriako Superintendentziaren arduraduna izendatua izatean, Magna Greziako Museoaren sortzeko lagundu zuen eta Magna Greziako ikasketekin jarraitzeko, lan egin zuen hurrengo toki hauetan: Reggio, Locri, Krotone, Sibaris, San Giorgio Morgeto eta Rosarno.
Zenbait hiri aurkitu zuen, tenplu joniar bat eta Medma, Krimisa eta Kaulon tokiak. Hainbat urtetan, indusketak egin zituen Calabriako Monteleonen (gaurko Vibo Valentia). 1908an, Locriko Perseforiona identifikatu zuen eta inguruetan, beste ikerketa gehiago egin zuen. Bestalde, lagundu zuen hiri-museo bat inauguratzeko 1914an.
1909an, Italiako Arkeologiako Elkartearen sortzaileren bat izan zen. 1917 eta 1921 artean, Megara Hiblean lan egin zuen eta urte haietan ere, Morgantina identifikatu zuen.
1920an, Umberto Zanotti Biancorekin Magna Grezia Elkartea fundatu zuen. Asmoa zen indusketarako dirua biltzea. Honek eriden zuen Hipponiongo tenplu joniarra eta nekropoli bat Torre Gallin. 1931ean, Calabria eta Lukaniako Artxibategi Historikoaren aldizkaria argitaratu zuten.
1923an, Errege Dekretu baten bitartez, Sirakusako Antigoalekoen Superintendentziaren arduraduna izendatu zioten eta Calabriako erantzunkizunari eutsi zion beste inspektore bat izendatu arte, 1924an. Sizilian jardun zuenez, unibertsitateko katedrari muzin egin zion. 1924an, Italiako Erresumaren senatari izendatu zioten, eta karguan zegoela, arkeologiarako diru funtsak bilatu zituen.
300 liburu baino gehiago idaztean, Linceen Akademiaren sari nagusia lortu zuen. Haren bibliografiako gaiak Historiaurretik Erdi Aroa artekoak ziren, arreta berezia jarriz ekialdeko Sizilian eta Calabrian, baita Rovereto eskualdea, Alpeetan eta Alto Adigean ere.
Nahiz eta jubilatua izan, Sirakusako Museoko antolamenduan jardun zuen. 1932an, Giuseppe Cultrera izendatu zuten superintendentziarako. 1934Ko udazkenean, utzita Sirakusa, Roveretora itzuli zen, non 1935eko azaroarren 8an hil zen.
Haren omenez
aldatuLinceen Akademia Nazionalaren kide bat izan zen[1]. Berari eskainita dago urteko Zinema arkeologikoaren berraztertzea, 1990tik Roveretoko hiri-museoan antolatzen dena.
Paolo Orsiren Sirakusako Museo Arkeologikoan eta Magna Greziako Museo Arkeologikoan lan asko gordetzen dituzte historiaurretik greziar aldia arte. Material guztia Sizilian eta Calabrian aurkitu zen.
Indusketa eta aurkikuntzen zerrenda
aldatu- 1881-1883 - Colombo Morin, la Busa dell'Adamo eta Castel Tierno nel Trentino;
- 1889 - Akrai eta Heloro
- 1890 - Terravecchia di Grammichele
- 1892 - Ibla
- 1893 - Naxos
- 1896 - Camarina
- 1899-1903 - Camarina
- 1900-1905 - Gela
- 1902 - Licodia Eubea
- 1903-1905 - Monte San Mauro (Caltagirone)
- 1904-1906 - Monte Bubbonia (Mazzarino)
- 1906-1908 - Camarina (necropoli di Passo Marinaro)
- 1908 - Locri (Persephoreion)
- 1910 - Crotone
- 1910-1915 - Messina
- 1912 - Identificazione di Hipponion e Medma (Calabria)
- 1913-1915 - Kaulonia
- 1916-1917 - Catania
- 1917-1921 - Megara Hyblaea
- 1928 - Lipari, Dianako nekropolia
- 1928-1930 - Monte Casale (Casmene)
- 1929 - Piazza Armerina
- 1930 - Lentini
- 1931-1932 - Sant'Angelo Muxaro
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu- Atti del Convegno "Paolo Orsi e l'archeologia del '900", Rovereto, 12-13 maggio 1990, Supplemento agli Annali del Museo Civico di Rovereto, vol.6,1990.
- ORSI, Paolo, in Enciclopedia Italiana, I appendice, Roma, Istituto dell'Enciclopedia Italiana, 1938. 2019.04.03an kontsultatuta.
- Irene Calloud, ORSI, Paolo (Pietro Paolo Giorgio), in Dizionario biografico degli italiani, LXXIX volume, Roma, Istituto dell'Enciclopedia
- Maurina B., Sorge E. (a cura di), Orsi, Halbherr, Gerola. L’archeologia italiana nel Mediterraneo, Catalogo della mostra (Rovereto, Palazzo Alberti, 2 ottobre 2009 – 30 giugno 2010), Rovereto 2010.
- La Rosa V., 1978, Paolo Orsi: una storia accademica, Catania.
- Zanotti Bianco U., 1950, Paolo Orsi, Rovereto.
Kanpo estekak
aldatu- Paolo Orsi, Treccani.it, Istituto dell'Enciclopedia Italiana.
- (EN) Paolo Orsi, Open Library, Internet Archive. Modifica su Wikidata
- (EN) Paolo Orsi, Enciclopedia Britannica, Encyclopædia Britannica, Inc.
- Paolo Orsi, Dizionario biografico degli italiani, Istituto dell'Enciclopedia Italiana.
- Il popolo della Valle della Signora, su archeosiracusa.wordpress.com.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paolo Orsi |