Azaroaren 8
data
Azaroaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamabigarren eguna da, 313.a bisurteetan. 53 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1661 – Bernard Goienetxe Matalaz erretore zuberotarra hil zuten. Zuberoako foruen deuseztatzearen aurka eta laborarien defentsan matxinada gidatu zuen. Armada frantziarrak burua moztu zion.
- 2003 – Baionako trenbideetan mus txapelketa antolatu zuten Demoek. SNFC tren konpainiak euskara erabil zezan galdatzeko ekintza honetan, hainbat orduz trenak gelditzea lortu zuten, poliziak trenbidetik kanporatu eta 63 kide atxilotu zituen arte.
- 2006 – Iñaki de Juana Chaos etakideak gose greba hasi zuen.
Mundua
aldatu- 1917 – Moskun, herriaren komisarioek agintea eman zieten Vladimir Lenini, Leon Trotskiri eta Iosif Stalini.
- 1939 – Adolf Hitler hiltzen saiatu zen Georg Elser Munichen. Jatetxe bateko zutabe batean lehergailuak jarri zituen. Hitler 11 minutugatik salbatu zen.
- 2006 –
- Eurite indartsuek emakume bat hil zuten Valentziako Alzira herrian, hazitako ibaia batek bere kotxea eraman eta gero.
- Donald Rumsfeldek dimisioa aurkeztu zuen Ameriketako Estatu Batuetako defentsa idazkari moduan.
- Israelgo ejerzitoak 24 palestinar hil zituen Gazan eta Zisjordanian.
- 2007 – Salbuespen egoera ezarri zuten Georgian, presidentearen dimisioa eskatzeko protestekin bukatzekotan.
- 2013 – Haiyan tifoiak ("Yolanda"), inoizko zikloi tropikalik suntsigarrienetakoa, Filipinak eta Vietnam gogor jo zituen, 6.000tik gora hildako utziz.
- 2016ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak: Alderdi Errepublikarraren hautagaia zen Donald Trump garaile.
- 2017 – Katalunian greba orokorra burutu zen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1959 – Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen edizioa ospatu zen Eibarren. Manuel Olaizola Uztapide izan zen txapelduna.
Mundua
aldatu- 1951 – Quo vadis? ("Nora Zoaz?") filma estreinatu zen, Mervyn LeRoyk zuzendu eta Robert Taylor, Deborah Kerr, Peter Ustinov, Leo Genn, Patricia Laffan, Finlay Currie, Felix Aylmer eta Abraham Sofaer aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1962 – Mutiny on the Bounty ("Bountyko Matxinada") filma estreinatu zen, Lewis Milestonek zuzendu eta Marlon Brando, Trevor Howard eta Richard Harris aktoreek antzeztu zuten.
- 1999 – The World Is Not Enough ("Mundua Ez Da Nahikoa") filma estreinatu zen, Michael Aptedek zuzendu eta Pierce Brosnan, Sophie Marceau, Robert Carlyle, Denise Richards eta Judi Dench aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2010 – Leire Olaberria euskaldun txirrindularia Poloniako Pruszkow hiriko belodromoan pistako omnium probako Europako txapelduna bilakatu zen.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1510 – Lope Agirre, Hego Amerikako esploratzaile eta konkistatzaile euskalduna (h. 1561).
- 1733 – Jose Maria Agirre Ortés de Belasko, Montehermosoko V. markesa, arabar aitoren seme eta militarra (h. 1798).
- 1783 – Martín de los Heros, bizkaitar militar eta idazle liberala (h. 1859).
- 1843 – Claudio Delgado, gipuzkoar zientzialaria (h. 1916).
- 1879 – Seber Altube, arrasatear idazlea, filologoa eta musikaria (h. 1963).
- 1906 –
- Klaudio Gallastegi, bizkaitar apaiz eta idazlea (h. 1988).
- Severiano Goiburu, euskal herritar futbolari eta pilotaria (h. 1982).
- 1909 – Jesús Prados Arrarte, bizkaitar ekonomialaria (h. 1983).
- 1913 – Anjel Kareaga, bizkaitar futbolaria (h. 1936).
- 1926 – José Luis Martínez de Ubago, gipuzkoar tiratzailea (h. 2014).
- 1947 – Jose Luis Etxegarai, EAJko politikaria, Lesakako alkatea.
- 1951 – Juan Carlos Irizar, gipuzkoar musikagile eta piano-jotzailea (h. 2021).
- 1952 –
- Joxe Aranzabal, gipuzkoar historialari, kazetari, irakasle eta blogari euskalduna.
- Joxe Arregi Olaizola, gipuzkoar frantziskotar ohi eta idazlea.
- 1953 – Edorta Jimenez, bizkaitar idazlea.
- 1956 – Cristina Iglesias, gipuzkoar eskultorea.
- 1966 – Maxux Aranzabe, gipuzkoar hizkuntzalaria, Ixa taldeko ikertzailea eta EHUko irakaslea.
- 1973 – Iñigo Idiakez, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1974 – Maider Egues, gipuzkoar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- 1979 – Ibon Idigoras, euskal snowboardlaria.
- 1983 – Maria Napal, nafar ikertzailea, biologoa eta Irakaslea.
- 1987 – Eduardo Gurbindo, nafar eskubaloi jokalaria.
- 1990 – Araia Peña, bizkaitar saskibaloi-jokalaria.
- 1994 – Darío Brizuela, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 2001 – Paula Arana, arabar futbolaria.
Mundua
aldatu- 30 – Nerva, Erromatar enperadorea.
- 1050 – Sviatopolk II.a Kievekoa, Kieveko printzerriko erregea (h. 1113).
- 1431 – Vlad Drakula, Valakia eskualdeko printzea edo vovoida (h. 1476).
- 1491 – Teofilo Folengo, italiar olerkaria (h. 1544).
- 1622 – Karlos X.a Gustavo Suediakoa, Suediako erregea (h. 1660).
- 1643 – Antonio Ubilla y Medina, espainiar politikaria.
- 1656 – Edmond Halley, ingeles astronomoa, geofisikaria, matematikaria, meteorologoa eta fisikaria (h. 1742).
- 1715 – Elixabete Kristina Brunswick-Lüneburg-Bevernekoa, Prusiako erregina ezkontidea (h. 1797).
- 1737 – Antoine Bruni d'Entrecasteaux, frantziar itsasgizona (h. 1793).
- 1749 – Anne Seymour Damer, ingeles eskultorea (h. 1828).
- 1765 – Martín Fernández de Navarrete, espainiar idazle, nabigatzaile eta bibliotekaria.
- 1777 – Désirée Clary, Suediako eta Norvegiako erregina ezkontidea (h. 1860).
- 1832 – Hyacinthe de Charencey, frantziar hizkuntzalaria (h. 1916).
- 1837 – Ilia Txavtxavadze, georgiar idazlea eta politikaria (h. 1907).
- 1846 – William Robertson Smith, eskoziar antropologoa (h. 1894).
- 1847 –
- Jean Casimir-Perier, Frantziako presidentea (h. 1907).
- Bram Stoker, irlandar nobelagile eta ipuin idazlea (h. 1912).
- 1848 – Gottlob Frege, alemaniar matematikaria (h. 1925).
- 1854 – Johannes Robert Rydberg, suediar fisikaria (h. 1919).
- 1863 – René Viviani, Frantziako lehen ministroa (h. 1925).
- 1866 – Felix Hausdorff, alemaniar matematikari judua, topologia modernoaren aitzindaria (h. 1942).
- 1873 – César Medina, gaztelar poeta, abokatu eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (h. 1959).
- 1874 – Felipe Carrillo Puerto, fusilatutako Yucatángo gobernadore sozialista (h. 1924)
- 1876 – Louis Bernacchi, belgikar-tasmaniar fisikaria eta astronomoa (h. 1942).
- 1883 – Charles Demuth, estatubatuar margolaria (h. 1935).
- 1884 – Hermann Rorschach, suitzar psikiatra eta psikoanalista (h. 1922).
- 1885 – Tomoyuki Yamashita, japoniar jenerala (h. 1946).
- 1892 – Erminio Blotta, argentinar eskultorea.
- 1893 – Prajadhipok, Siamgo erregea (h. 1941).
- 1900 – Margaret Mitchell, estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 1949).
- 1901 – Gheorghe Gheorghiu-Dej, errumaniar politikari komunista (h. 1965).
- 1902 – Lucila Palacios, venezuelar idazlea (h. 1994).
- 1906 – H. C. Hansen, Danimarkako lehen ministroa (h. 1960).
- 1908 –
- Agustí Bartra, kataluniar olerkaria (h. 1982).
- Martha Gellhorn, estatubatuar kazetaria eta eleberrigilea (h. 1998).
- 1909 – Katherine Hepburn, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- 1914 –
- George Dantzig, estatubatuar matematikaria (h. 2005).
- Eileen Kramer, australiar dantzaria eta koreografoa, ehun urtetik gorakoa eta 2021ean jardunean zegoena.
- 1916 – Peter Weiss, alemaniar-suediar idazlea, margolaria eta zinemagilea (h. 1982).
- 1918 – Hermann Zapf, alemaniar diseinatzailea (h. 2015).
- 1921 – Walter Mirisch, estatubatuar zinema ekoizlea (h. 2023).
- 1922 – Christiaan Barnard, hegoafrikar kirurgialaria, gizakien arteko arrakastadun lehenengo bihotz-transplantea egin zuena (h. 2001).
- 1923 – Jack Kilby, estatubatuar ingeniari eta fisikaria, mikrotxiparen asmatzaileetako bat eta 2000ko Fisikako Nobel Saria (h. 2005).
- 1924 –
- Dmitri Jazov, sobietar militar eta politikaria (h. 2020).
- Victorinus Youn Kong-hi, hegokorear elizgizon katolikoa.
- 1925 –
- Asunción Balaguer, kataluniar aktorea (h. 2019).
- Manuel Garrido Jiménez, espainiar filosofoa (h. 2015).
- 1927 – Patti Page, estatubatuar abeslari eta aktorea (h. 2013).
- 1931 –
- María Teresa Cervantes, espainiar olerkari eta saiakeragilea (h. 2024).
- George Maciunas, lituaniar-estatubatuar artista, galeria jabea eta publizitate-eragilea (h. 1978).
- Paolo Taviani , italiar zinema zuzendaria (h. 2024).
- 1932 –
- Stéphane Audran, frantziar aktorea (h. 2018).
- Ugo Mifsud Bonnici, Maltako 5. presidentea.
- 1935 – Alain Delon, frantziar aktorea (h. 2024).
- 1936 – Virna Lisi, italiar aktore ezagunenetakoa (h. 2014).
- 1938 – Murtala Mohammed, Nigeriako presidentea (h. 1976).
- 1940 – Charles T. Kowal, estatubatuar astronomoa (h. 2011).
- 1943 – Martin Peters, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2019).
- 1946 – Guus Hiddink, herbehereetar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1949 – Bonnie Raitt, estatubatuar gitarra-jotzaile, abeslari eta musikagilea.
- 1951 – Alfredo Astiz, Argentinako itsas-armadako fragata kapitain ohia, gizateriaren aurkako krimenak burutzeagatik zigortua.
- 1952 –
- Jan Raas, herbehereetar txirrindulari ohia.
- Maura Tombelli, italiar astronomo amateurra.
- 1954 –
- Natalka Bilotserkivets, ukrainar idazle, poeta eta itzultzailea.
- Kazuo Ishiguro, japoniar jatorriko britainiar idazlea, 2017ko Literaturako Nobel Saria.
- Natalia Kanem, panamar medikua, UNFPAko zuzendari exekutiboa.
- 1958 – Agustí Alcoberro, kataluniar historialari eta idazlea.
- 1960 – Michael Nyqvist, suediar aktorea (h. 2017).
- 1963 – Russell Malone, estatubatuar jazz genero barruko gitarra-jotzailea (h. 2024).
- 1966 – Gordon Ramsay, eskoziar sukaldari eta telebista aurkezlea, bere sukaldari ibilbidean 16 Michelin izar jasotakoa.
- 1971 – Joana Vasconcelos, portugaldar artista.
- 1972 – Gretchen Mol, estatubatuar aktore eta modelo ohia.
- 1974 – Matthew Rhys, galestar aktorea.
- 1975 – Ángel Corella, espainiar ballet dantzari eta koreografoa.
- 1979 – Ana Morgade, espainiar umorista, telebista aurkezle eta aktorea.
- 1980 –
- Laura Jane Grace, estatubatuar punk-rock musikaria, Against Me! taldearen sortzaile, abeslari, letragile eta gitarra-jotzailea.
- Ana Vidovic, kroaziar gitarra- jotzaile klasikoa.
- 1983 –
- Julia Ducournau, frantziar zinema zuzendaria eta gidoilaria.
- Blanka Vlašić, kroaziar atleta, altuera jauzian aditua.
- 1984 – Yon Goikoetxea, euskal jatorriko venezuelar abokatu eta politikaria.
- 1986 – Aaron Swartz, estatubatuar programatzaile, enpresa-sortzaile, idazle, ekintzaile politiko eta Interneteko hacktibista (h. 2013).
- 1990 – Alyson Eckmann, estatubatuar aurkezlea, erreportaria, aktorea, abeslaria eta irrati-esataria.
- 1994 – Federica Mingolla, italiar eskalatzaile eta mendigoizalea.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1825 – José Justo Salcedo, bizkaitar itsasgizona (j. 1753).
- 1870 – Josefa Cruz de Gassier, bilbotar sopranoa (j. 1821)
- 1895 – Miguel Astrain, nafar instrumentista, musikagile eta musika irakaslea (j. 1850).
- 1929 - Ramon Carmona Urrutia, nafar eskultore marmolista (j. 1871).
- 1957 – Pablo Barrera, Bilboko alkatea (j. 1899).
- 1972 – Josefina Markina, bizkaitar ongilea (j. 1889).
- 1982 – Higinio Ortuzar, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1915).
- 1984 – Ciriaco Errasti, euskal herritar futbolaria (j. 1904).
- 1985 – José María Ibarbia, gipuzkoar organo-jotzaile eta koru-zuzendaria, Santanderren (j. 1928).
- 2003 – Beñat Mendisko, Beñat Karrika, lapurtar idazlea (j. 1917).
- 2004 – Francisca Bartolozzi, nafar kartelgile, marrazkilari, margolari, idazle eta haur-ipuinen ilustratzailea, Iruñean (j. 1908).
- 2007 – Seberiano Aiastui, apaiz ibiltaria, gipuzkoar apaiz eta misiolaria, Madrilen (j. 1914).
Mundua
aldatu- 618 – Adeodato I.a, Aita santua.
- 955 – Agapeto II.a, Aita santua.
- 977 – Ibn al-Qutiyya, andalustar historialaria.
- 1226 – Luis VIII.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1187).
- 1246 – Berengaria Gaztelakoa, Gaztelako erregina eta Leongo Erresumaren erregina ezkontidea (j. 1180).
- 1308 – Joan Duns Eskoto, filosofo eta teologo eskolastikoa.
- 1517 – Francisco Jiménez de Cisneros, Cisneros kardinala, espainiar elizgizona eta politikaria (j. 1436).
- 1599 – Francisco Guerrero, espainiar musikagilea (j. 1528).
- 1627 – Jahangir, indiar enperadorea (j. 1569).
- 1633 – Xu Guangqi, txinatar burokrata, nekazaritzaren ikaslea, astronomoa eta matematikaria (j. 1562).
- 1674 – John Milton, ingeles poeta (j. 1608).
- 1675 – Allaert van Everdingen, Herbehereetako urrezko aroaren margolaria eta grabatzailea (j. 1621).
- 1793 – Madame Roland, Frantziako Iraultzaren aldeko frantziar politikaria (j. 1754).
- 1817 – Andrea Appiani, italiar margolaria (j. 1754).
- 1830 – Frantzisko I.a Bi Sizilietakoa, Bi Sizilietako erregea (j. 1777).
- 1832 – Marie-Jeanne de Lalande, frantziar matematikaria eta astronomoa (j. 1768).
- 1844 – Jacques Pinet, frantziar politikaria (j. 1754).
- 1859 – Pierre Claude François Delorme, Neoklasizismoko margolari eta irarle frantziarra (j. 1783).
- 1861 – Maria da Felicidade do Couto Browne, portugaldar poeta (j. 1797).
- 1873 – Manuel Bretón de los Herreros, espainiar idazlea (j. 1796).
- 1876 – Maria Vittoria dal Pozzo, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1847).
- 1887 – Doc Holliday, estatubatuar karta apustulari, pistolari eta dentista, Mendebaldeko Urruneko pertsonaia ezagunenetakoa (j. 1851).
- 1890 – César Franck, frantziar musikagilea (j. 1822).
- 1893 – Francis Parkman, estatubatuar historialaria (j. 1823).
- 1908 – Victorien Sardou, frantziar antzerkigilea (j. 1831).
- 1909 – Charles Bordes, frantziar musikagilea (j. 1863).
- 1920 – Abraham Kuyper, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1837).
- 1933 – Mohammed Nadir Shah, Afganistango erregea (j. 1883).
- 1935 – Paolo Orsi, italiar arkeologoa (j. 1859).
- 1937 – James Ramsay MacDonald, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1866).
- 1940 – Alfonso Hernández Catá, kubatar idazlea.
- 1944 – André Abegglen, suitzar futbolaria (j. 1909).
- 1945 – August von Mackensen, alemaniar landa mariskala (j. 1849).
- 1953 – Ivan Bunin, errusiar idazlea, 1933ko Literaturako Nobel Saria (j. 1870).
- 1961 – María Villén, espainiar pedagogoa eta irakaslea, Bigarren Errepublikako maistra (j. 1871).
- 1965 – Emma Gramatica, italiar aktorea (j. 1874).
- 1969 – Vesto Melvin Slipher, estatubatuar astronomoa (j. 1875).
- 1976 – Carlos Fonseca, nikaraguar irakaslea, politikaria eta iraultzailea, Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinistaren (FSLN) sortzailea (j. 1936).
- 1978 – Norman Rockwell, estatubatuar margolari eta ilustratzailea (j. 1894).
- 1985 –
- Lili Bleeker, holandar enpresaburua eta fisikaria, instrumentu optikoen diseinu eta fabrikazioengatik ezaguna (j. 1897).
- Nicolas Frantz, luxenburgotar txirrindularia (j. 1899).
- 1986 – Viatxeslav Molotov, sobietar politikaria (j. 1890).
- 1990 – Lawrence Durrell, britainiar idazlea (j. 1912).
- 1998 –
- Rumer Godden, britainiar idazlea (j. 1907).
- Jean Marais, frantziar aktorea (j. 1913).
- 2008 – Florence Wald, estatubatuar erizaina, AEBetako hospizio mugimenduaren amatzat hartua (j. 1917).
- 2009 –
- Maria Dolors Alibés i Riera, haurrentzako liburuen katalunierazko idazlea (j. 1941).
- Vitali Ginzburg, errusiar fisikaria, 2003ko Fisikako Nobel Saria (j. 1916).
- 2010 – Philip Carlo, estatubatuar idazlea (j. 1949).
- 2014 – Aurora Bernárdez, argentinar itzultzailea eta idazlea (j. 1920).
- 2018 – Bartolomé Benassar, frantziar historialari eta hispanista (j. 1929).
- 2020 – Alex Trebek, kanadiar-estatubatuar telebista aurkezlea eta aktorea (j. 1940).
- 2021 –
- Amalia Aguilar, kubatar dantzari, vedette, abeslari, aktore eta umorista (j. 1924).
- Medina Dixon, estatubatuar saskibaloi jokalaria (j. 1962).
- Desiet Kidane, eritrear txirrindularia (j. 2000).
- 2022 – Pierre Kartner, Aita Abraham, herbeheretar musikari, egile abeslari eta disko ekoizlea (j. 1935).
- 2023 – Valentina Ponomariova, errusiar astronauta, pilotua eta zientzialaria (j. 1933).
- 2024 – June Spencer, ingeles aktorea (j. 1919).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Matalaz eta Eneida.
Kanpo estekak
aldatu