Heinrich Hertz
Heinrich Rudolf Hertz (Hanburgo, 1857ko otsailaren 22a - Bonn, 1894ko urtarrilaren 1a) fisikari alemaniarra izan zen. Bere abizenetik dator Frekuentzia neurtzeko hertz unitatearen izena. 1887. urtean Maxwell-en argiaren teoria elektromagnetikoa egiaztatu zuen.
Berlingo Unibertsitateko irakaslea (1889). Berak sorturiko osziladorearen bitartez, Maxwellen argiaren teoria elektromagnetikoa berretsi zuen (1887), eta haren izena daramaten uhin elektromagnetikoek argiaren ezaugarri berak dituztela frogatu. Ikerketa horien ondorio zuzena haririk gabeko telegrafia izan zen. Efektu fotoelektrikoa agerian jarri zuen, eta era horretan optikaren eta elektrizitatearen artean lotura berri bat ezarri (1887). Elektroiek materia zeharka zezaketela ikusi zuen, izpi katodikoak urrezko eta aluminiozko xafla mehetan zehar pasaraziz.
Lanak
aldatu- Ueber die Induction in rotirenden Kugeln (1880)
- Die Prinzipien der Mechanik in neuem Zusammenhange dargestellt (1894)
- Schriften vermischten Inhalts (1895)
-
Ueber die Induction in rotirenden Kugeln, 1880
-
Schriften vermischten Inhalts, 1895
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Hertz |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.