Hyde Park, Londres erdialdeko parkerik handienetako bat da, eta Londresko Errege Parkeetako bat, bere Speaker's Corner edo hizlarien izkinagatik ezaguna.

Hyde Park
Hyde Park
Ondasun Ingelesa
Londresko Errege Parkeak
Hyde Park, hegoekialdetik ikusia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′31″N 0°09′49″W / 51.5086°N 0.1636°W / 51.5086; -0.1636
Map
Historia eta erabilera
Jabeathe Crown (en) Itzuli
KudeatzaileaThe Royal Parks The Royal Parks
Arkitektura
Azalera137,72 ha
Ondarea
Ondare Ingelesa1000814
Webgune ofiziala
Hyde Park: Rotten Row

Parkea, bitan banatua dago Serpentine aintziraren bidez. Parkea, Kensigton Lorategien mugakide da, batzuetan, hauek, Hyde Parken zatitzat hartzen diren arren, Kensigton Lorategiak, tekniko bananduak egon dira 1728tik, Karolina erreginak bien arteko banaketa egin zuenean. Hide Parkek, 350 akre edo 1,4 kilometro karratuko hedadura du, eta Kensington Lorategiek, 275 akre edo 1,10 kilometro karratukoa, orotara, bien artean, 625 akre edo 2,5 kilometro karratuko hedadura dutelarik, 1,96 kilometro karratuko hedadura duen Monakoko printzerria baino handiago bihurtuz. Egunean zehar, bi parkeak elkartu egiten direla dirudien arren, Kensington Lorategiek ilunabarrean itxi egiten dute, Hyde Park, arratsaldeko 5etatik gauerdirarte irekita geratzen den bitartean, iluntasuneko ordu asko barne.

Parkea, 1851ko Erakusketa Handiaren egoitza izan zen, erakusketa honetarako, Joseph Paxtonek diseinatutako Kristalezko Jauregia eraiki zelarik.

Parkea, jendetza bildu izan duten manifestaldientzako toki tradizionala izan da. Kartistak, Liga Erreformista, sufragistak eta Gerraren aurkako koalizioak, protestak protagonizatu dituzte parke honetan. Askatasuna eta Mantenuarentzako Martxako manifestari askok, euren mugimendua, Hyde Parketik hasi zuten.

1982ko uztailak 20an, Hyde Park eta Regents Parkeko atentatuetan, Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarrarekin lotutako bi bonbak, Household Cavalry eta Royal Green Jacketseko zortzi kide eta zazpi zaldi hil zituzten.

Historia

aldatu

1536an, Henrike VIII.a Ingalaterrakoak Hydeko mantsioa erosi zuen Westminsterreko Abadiaren kanonetatik, azken honen jabetzan egon zena, normandiarren inbasioaren aurretik. Orein parke bat bezala hesitua zegoen eta ehizarako erabiltzen zen. Ehiza zelai pribatu bezala mantendu zen Jaboko I.ak sarrera mugatua onartu zuen arte, kargura zegoen basozain batekin. Karlos I.a Ingalaterrakoak Uztaia sortu zuen (Serpentine aintzirako portutik iparraldera), eta 1637an, parkea, jende guztiarentzako ireki zuen.

 
Hyde Park, parkean ibilaldi

1689an, Gilen III.a Ingalaterrakoak bere gelak Nottingham Housera mugitu zituenean, Kensington herrian, Hyde Parken tokirik urrunenean, eta Kensington Jauregia bezala berrizendatu zuenean, bide bat marraztu zuen hegoaldeko zatian barrena, St James jauregira eramanez. Route du Roi edo "Erregearen Bide" hau, desegin egin zen eta Rotten Row bihurtu zen, oraindik, lerro zuzenean, mendebaldetik, Hyde Park Cornerretik Hyde Parken hegoaldeko mugan zehar daroan zalgurdientzako bide hartxintxartu bat bezala existitzen dena. Londresen mendebaldetik sartzen zen garraio publikoak, Erregearen Bide Pribatuarekiko paraleloan igarotzen zen, Kensington Goren zehar, parketik kanpo hain zuzen ere.

Paisaiaren lehen diseinu koherentea, Charles Bridgemanek egin zuen Karolina erreginarentzat, Charles Witherren gainbegiradapean, Basoen Gainbegirale Orokorra zena, kredituaren zati bat hartu zuena, 1733an amaitu zen 20.000 £ko kostuarekin. The Serpentine deituriko Bridgemanen ur eremua, parkea zeharkatzen zuen Westbourne ibai txikiaren goraldiaren ondorioz eratua, ez zegoen, benetan, William Hogarthek deskribatu zuen "edertasun lerro"an, soilik irregularra zen kurba xalo batean. Weymoutheko bigarren bizkondea izendatu zen Hyde Parkeko zaindari 1739an, eta, handik gutxira, suge erako aintzira haiek zulatzen hasi zen Longleat Housen. Serpentine aintzira, George Renniek 1826an diseinatutako Long Water zubitik banatua dago.

Parke honetan gertatu zen gertakaririk garrantzitsuenetako bat, 1851ko Erakusketa Handia izan zen. Kristalezko Jauregia, parkearen hegoaldeko zatian eraiki zen. Publikoak, ez zuen nahi eraikina parkean geratzerik erakusketa amaitu ondoren, eta eraikina eraiki zuen arkitektoak, Joseph Paxtonek, dirua bildu eta eraikina erosi zuen. Ondoren, Sydenham Hillera eramanarazi zuen, Londres hegoaldean.

Sarrera Handia

aldatu

Parkerako Sarrera Handia, Hyde Park Cornerren, Apsley Housen ondoan, Decimus Burtonen diseinuetatik abiatuta eraiki zen, 1824-1825ean. Zutabe joniko ederdun pantaila batean datza, hiru sarrera arkurekin zalgurdientzako, bi sarrera peatonal, goardiarentzako etxe bat, etab... Fronte osoaren luzera, 33 metro ingurukoa da. Erdiko sarrerak, proiekzio irmo bat du: taulamendua, lau zutabek eusten dute, eta sarreraren albo bakoitzeko kanpoko zutabeen kapitelak, norantza angeluarrean eratuak daude, horrela, bi aurpegi oso erakusteko. Sarrera guzti hauek, blokeaketa batek amaiarazten ditu, erdiko sarreraren alboak, fresko batekin apainduak daude, itsasoko garaipen prozesio militar bat irudikatzen duena. Fresko hau, Mr. Henning Jr.rek diseinatu zuen, Mr. Henningen semea, Elgineko haitzurdinen bere ereduengatik ezaguna zena.

Ateak, Messrs. Bramahk eskulandu zituen. Burdinazkoak, brontzezkoak ziren, eta errailetatik zintzilikatuak edo finkatuak metalezko eraztunen bidez. Diseinua, sasiama greziarrezko apainduren konponketa eder batean datza, zatiak, ondo definituak daude, eta hostoen xehetasunak, modurik bikainenean eginak daude.

Colvin & Moggeridgek diseinatutako arrosadi bat, 1994an gehitu zen.

Interesguneak

aldatu

Parkean aurkitzen diren interesguneen artean, Speaker's Corner delakoa (iparrekialdeko izkinan dagoena, Marble Archetik gertu), Tyburneko urkamendien antzinako tokitik gertu eta Rotten Row daude, azken hau, Kristalezko Jauregia egon zen tokiaren iparraldeko muga delarik. Hegoekialdean (baina parketik kanpora), Hyde Park Corner dago. Serpentine aintziratik hegoaldera, Galesko Printzesa Dianaren Memoriala dago, 2004ko uztailak 6an inauguratutako arrautza formako harrizko eraztun bat. Serpentineren ekialdean, presaren atzean, Holokaustoaren Memoriala dago. Bitxikeria botaniko bezala, Pago Negarti bat dago, modu maitekorrean, "zuhaitza alderantziz" bezala ezagutzen dena. Hyde Park Cornerren kontrako aldean, Londresko hotelik handienetako bat dago, The Lanesborough, bere suitik hoberena, gaueko 8.000£ ordainduta eskaintzen duena.

Stanhope Lodge (Decimus Burton, 1824-25) Stanhope Gaten, Park Lane handitzeko bota zena, Samuel Parkesen etxea izan zen, Brigada arinaren kargan Viktoria gurutzea lortu zuena. Parkes, beranduago, Parkeko Agenteen Inspektorea izan zen eta etxe horretan hil zen 1864ko azaroak 14an.

The Beatles taldearen Beatles for Sale kantu bildumaren portadako argazkia, Hyde Parken hartu zen, 1964ko udazkenean.

Kontzertuak

aldatu

Hyde Park, rock kontzertu ugariren eskenategi izan da. Bertan jo duten talde edo bakarlarietako batzuk, honako hauek dira:

2009ko irailean, Abba taldea omendua izango da, bere ibilbideagatik eta nazioarteko musikari egin dizkion ekarpenengatik.

Informazio praktikoa

aldatu
  • Metro geltokiak:
    •   Marble Arch
    •   Lancaster Gate
    •   Hyde Park Corner
    •   Knightsbridge

Izen bereko beste toki batzuk

aldatu

AEBetako Utah estatuan (Hyde Park) izeneko herri bat ere badago, eta, Leeds herri britainiarrean, ere, badago Hyde Park izeneko gune bat.

Kanpo estekak

aldatu