Grenadako estatubatuar inbasioa - Urgent Fury ("premiazko amorru bizia") kodea zuen operazioa - 1983ko urriaren 25etik 29ra Estatu Batuen eta Grenada nahiz Kubaren artean izandako gatazkari ematen zaion izena da.[2] Estatubatuarrek estatu-kolpe bat babestu zuten Hudson Austin boteretik kentzeko.
1974an Grenadak independentzia lortu zuen Commonwealthen baitan jarraituz, eta 1979an, ezegonkortasun politikoaren ondorioz, Maurice Bishop buruzagi ezkertiarrak lortu zuen boterea. Barbadosek, Dominikak eta Estatu Batuek ez zuten begi onez ikusi Bishopen sozialismoa eta Kubarekin zuen kooperazioa eta aldarrikaturiko Herri Gobernu Iraultzailea. New Jewel boterean zegoen alderdi politikoaren fakzio komunistak, Bernard Coardrekin leiala zenak, estatu kolpea eman zuen, eta Bishop hilarazi zuten 1983ko urriaren 19an. Sei egun geroago, Estatu Batuetako eta Karibe itsasoko beste sei herrialdeetako armadek Grenada inbaditu zuten, "Premiazko amorru bizia" zeritzon operazioan. Han, iraultzaren liderrak eta Kubako aholkulariak preso hartu zituzten. Gatazkak bost egun baino ez zuen iraun.