Antigua eta Barbuda[1] (ingelesez: Antigua and Barbuda) Karibeko estatu burujabea da, Commonwealtheko kidea, Karibe itsasoaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dagoena, Guadalupe uhartearen iparraldean. Antilla Txikietako Antigua, Barbuda eta Redonda uharteek osatzen dute. 1981 arte Erresuma Batuaren mende egon zen. 440 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 100.963 biztanle zituen.[2] Hiriburua Saint John's da.

Antigua eta Barbuda
Antigua and Barbuda
Ereserkia: Fair Antigua, We Salute Thee (en) Itzuli

flag of Antigua and Barbuda (en) Itzuli

coat of arms of Antigua and Barbuda (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaSaint John's
17°7′16″N 61°50′41″W
Azalera440,29 km²
Punturik altuenaMount Obama (en) Itzuli
Punturik sakonenaKaribe itsasoa (0 m)
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakErresuma Batua
Administrazioa
Antigua eta Barbudako monarka eta Governor-General of Antigua and Barbuda (en) ItzuliCharles III.a Erresuma Batukoa
Antigua eta Barbudako Lehen MinistroaGaston Browne (en) Itzuli
LegebiltzarraParliament of Antigua and Barbuda (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria101.489
Dentsitatea230,5 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa2,075 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak2.011 (2015)
Alfabetizazioa% 99 (2015)
Bizi-itxaropena76,364 (2016)
Giza garapen indizea0,788 (2021)
Ekonomia
BPG nominala1.532.397.555,5556 $ (2017)
BPG per capita14.803 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa2.399.538.304 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn23.522,118 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala3,7 % (2016)
Erreserbak313.645.370 $ (2017)
Inflazioa−0,6 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1981eko azaroaren 1a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+1268
ISO 3166-1 alpha-2AG
ISO 3166-1 alpha-3ATG
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) Itzuli eta NEMA 5-15 (en) Itzuli
Internet domeinua.ag
ab.gov.ag

Geografia

aldatu

Hiru dira uharte nagusiak: Antigua (280 kilomtetro koadro), Barbuda (161 kilometro koadro) eta Redonda (1,5 kilometro koadro). Antigua altuera txikikoa da, Obama da mendirik garaiena (405 metro). Wadadli izen indigena zuen uharte honek, eta Kristobal Kolonek berak 1493an bisitatu zuelarik, Santa María la Antigua izena jarri zion, hortik izena.

Barbuda, berriz, uharriz osatutako uharte laua da; harea fineko hondartza ugari ditu. Klima tropikala du estatuak; sasoi lehorra izaten da. Izena datorkio espainoletik, bertako palmondoetan likenek osatzen dituzten bizar moduko luzapenengatik (bizarra, barba espainolez).

Historia

aldatu

Antigua eta Barbudako lehenengo biztanleak amerindiarrak izan ziren. K.a. 2400 urteko okupazioaren aztarnak daude, zeramikarik ez zuten herrienak; geroago arawak eta karibe herriak ezarri ziren bertan.

Kolono espainar eta frantsesen ondoren, ingelesak iritsi ziren uhartera; Irlandatik eramandako katolikoekin osatu zuten kolonia. 1960an, konstituzioa onartu eta autogobernua ezarri zen, baina Londresek botere handia izaten jarraitu zuen. 1967an, britainiar koroari atxikitako estatu bihurtu zen. 1981ean lortu zuten Antigua eta Barbudak erabateko independentzia. Indenpendentziarako prozesua ALP (Antigua Labour Party) alderdi laboristak bideratu zuen, Vere Bird buru zela. Alderdi hori izan zen nagusia, harik eta 1991n ustelkeria salaketa batez baliaturik oposizioko alderdi guztiak UPP (United Progressive Party) alderdian bildu ziren arte. 2004an, alderdi horretako hautagai Baldwin Spencer bilakatu zen lehen ministro.

Gobernua eta administrazioa

aldatu

Politika

aldatu

1981eko konstituzioaren arabera[3], Antigua eta Barbuda monarkia demokratikoa eta parlamentarioa da. Elisabet II.a da egungo erregina, eta gobernadore nagusia da haren ordezkaria. Lehen ministroa da gobernuburua, eta honen aholkua harturik izendatzen du gobernua gobernadore nagusiak. Legebiltzarra ganbera bikoa da; Senatuak 17 kide ditu, gobernadore nagusiak izendatzen dituenak, eta Ordezkarien Ganberak beste 17 kide, ororen bozkatzez aukeratzen direnak bost urtetik behin.[4]

Banaketa administratiboa

aldatu

Herrialdea sei parrokia eta bi dependentziatan banaturik dago:

 
Antiguako parrokiak

Demografia

aldatu

Biztanleria

aldatu
 
English Harbour, Antigua.

2016an 100.963 biztanle zituen.[2] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %23,1 dira, 15-24 urte bitartekoak %16,8, 25-54 urte bitartekoak %42,1, 55-64 urte bitartekoak %9,8 eta 65 urtetik gorakoak %8,1. Bizi itxaropena 76,7 urtekoa da, 74,6 urtekoa gizonezkoena eta 79 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[4]

Banaketa etnikoa

aldatu

Herrialdeko biztanle gehienak, %87,3 2011n, Afrikako esklabo beltzen ondorengoak dira. Mulatoak %4,7 dira, eta hispanikoak %2,7.[4]

Hizkuntzak

aldatu

Ingelesa da hizkuntza ofiziala. Ingeles kreolera ere mintzatzen da.

Erlijioa

aldatu

%68,3 protestanteak dira, %8,2 katolikoak eta %5,9 erlijio gabeak (2011ko datuak).[4]

Hiri nagusiak

aldatu
 
Saint John's.
Hiria Biztanleak
1991ko errolda 2001eko errolda 2010eko errolda
1. Saint John's 22.342 22.634 22.215
2. All Saints 2.230 3.412 4.771
3. Liberta 1.473 2.067 3.250
4. Potters village 1.265 2.067 3.061
5. Bolands 1.447 1.785 2.088
6. Swetes ? 1.573 1.800
7. Cedar Grove 697 814 906
8. Parham 1.171 1.276 800
9. Carlisle ? 990 750

Ekonomia

aldatu
 
Antiguako hondartza.

Antigua eta Barbudako ekonomia, britainiarren kolonia zenean, esklabismoak sustengatutako plantazioek osatzen zuten. Esklabuak askatzearekin, jabeen landetan berdintsu lan egin zuten askatutako beltz askok halabeharrez, baina pixkanaka jabetza propioarekin edo partzela txikietan, nekazaritza propioa ere garatu zuten,

1950eko hamarkada arte uharteetako uzta nagusiak kotoia, azukrea, zerealak, bertako fruituak eta barazkiak izan ziren. Haragia ere ateratzen zen abeltzaintzatik.

20. mendearen azken urteetatik, jarduera nagusia turismoa da, eta neurri handi abtean luxuzko turismoa. Garrantzi handia dute, halaber, finantza eta inbertsioen arloak. Nekazaritza barne premiak asetzeko egiten da oraindik, batez ere; kotoia, fruituak eta azukre kanabera lantzen dira. Barbudan arrantza garrantzi handiko jarduera ere bada. Industriari dagokionez, aipatzekoak dira petrolioa, rona, ehunak, altzariak eta tresna elektrikoak. 2016an barne produktu gordina 2.288 milioi dolarrekoa izan zen, eta per capita errenta 25.400 dolarrekoa.[4]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
 
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
 
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)