Bortziriak
- Artikulu hau Nafarroako ipar-mendebaldeko eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bostiriak».
Bortziriak edo Bortzerriak, Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko eskualde bat da, Euskal Herrian kokatzen dena. Gipuzkoa eta Lapurdirekin mugan dago eta bost herriek osatzen dute: Bera, Arantza, Igantzi, Etxalar eta Lesaka; guztira 8.500 biztanle inguru ditu, herririk handiena Bera izanik. Bidasoa ibaiaren alboetan kokatzen da eskualdea eta bere azalera 262,1 km2-koa da. Bestalde, Nafarroa iparraldean dagoen zonalderik industrializatuena da.
Bortziriak | |||
---|---|---|---|
Euskal Herria | |||
| |||
Lesaka | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Nafarroa Garaia | ||
Udalerriak | Bera, Arantza, Etxalar, Igantzi, Lesaka | ||
Herri handiena | Bera | ||
Izen ofiziala | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°14′12″N 1°41′22″W / 43.2366°N 1.6895°W | ||
Azalera | 262,1 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 8.537 (2023: −166) | ||
Dentsitatea | 32,57 biztanle/km² |
Izena
aldatuEskualde honek duen izena, osatzen duten bost herriek ematen diete: “bortz” “hiriak”. Florentzio Idoate Iragik dio 1366ko dokumentuetan jada azaltzen dela “Las Cinco Villas” izenean. 1989ra arte herrien izen ofizialak Vera de Bidasoa, Lesaka, Etxalar, Aranaz, eta Yanci izan ziren.
Geografia
aldatuBost herriak Bidasoa ibaiaren bi aldeetan daude, eta paisaia berde bizia dute. Baserriz josita dago, larreen, iralekuen, pinu, haritz, pago eta gaztainondoen artean. Eskualde hegoaldetik iparraldera bidasoa ibaiak zeharkatzen du, horrela hau ibar bilakatuz.
Mugakideak
aldatuNafarroako Foru Komunitateko ipar-mendebaldean dago eskualdea, Nafarroako Mendialdea izeneko eskualde geografikoaren barrenean. Eskualdeak 262,1 m2-ko azalera du eta Kantauriko haranetako parte da. Bortziriak, hainbat eskualdeekin egiten du muga: mendebaldean Bidasoaldea eta Oiartzualdea eskualde gipuzkoarrak aurkitzen dira; iparraldean Ezpeletako kantonamendua; hegoaldean berriz Malerreka eskualdea eta ekialdean, Baztanaldea.
Mapa
aldatuKlima eta biodibertsitatea
aldatuKlima atlantiko-hezea du Bortziriak, negu garaian tenperatura antzekoak izaten dira eta euria maiz egiten du eskualde osoan. Batez besteko tenperaturak 12º-14ºkoak dira eta prezipitazioak 1600-2000mm artean ibiltzen dira. Prezipitazioengan eragiten duen faktore garrantzitsuena itsasoarekiko eskualdeak duen hurbiltasuna litzateke, prezipitazio gehienak inguru horretan deskargatuz. Hala ere, prezipitazioek urtean maiztasun handia izaten duten arren, nahiko berdinak diren euriak izaten dira.
Itsasoaren hurbiltasunak eta altitude baxuko haranak izateak ere badu tenperaturan eragina, apalagoak bilakatzen baititu.
Klima zehatz honek, zuzenean eragiten bertako biodibertsitatean. Pagoa eta haritza izan dira bertako landareak, baina, azken hamarkadetan gizakiak hauek bota eta pinu sailak landatu ditu. Orain pagoak eskualdeko leku altuetan aurkitu daitezke eta haritzak herri alturetan gutxi gorabehera.
Lur sailen erabilerari erreparatuz, herri inguruetan erabilera herritar zein industrialak nabarmentzen dira, zehazki Lesaka eta Bera inguruetan, horiek baitira gune industrializatuenak. Beste guztia, landa lurrak dira eta mendian gora eginez gero, baso eta belardiak aurki ditzakegu.
Datu klimatikoak (Lesaka, 1991-2022) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.5 | 28.0 | 29.5 | 32.0 | 37.0 | 44.0 | 43.0 | 42.0 | 39.0 | 34.0 | 29.0 | 28.0 | 44.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.8 | 13.3 | 16.0 | 17.8 | 21.2 | 24.0 | 25.9 | 26.5 | 24.5 | 20.7 | 15.2 | 12.7 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 7.7 | 8.6 | 10.8 | 12.5 | 15.8 | 18.7 | 20.6 | 21.0 | 18.8 | 15.7 | 10.9 | 8.6 | 14.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.5 | 4.0 | 5.6 | 7.3 | 10.4 | 13.3 | 15.3 | 15.6 | 13.1 | 10.7 | 6.7 | 4.5 | 9.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -8.0 | -8.0 | -3.0 | 2.0 | 4.0 | 8.0 | 7.0 | 5.0 | 0.0 | -6.0 | -9.0 | -12.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 208.3 | 174.5 | 163.5 | 158.1 | 140.8 | 96.2 | 71.6 | 92.6 | 117.9 | 146.7 | 235.5 | 203.1 | 1808.7 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 131.3 | 129.2 | 108.3 | 80.6 | 119.3 | 102.4 | 59.3 | 201.3 | 82.6 | 95.1 | 119.5 | 176.2 | 201.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.9 | 13.5 | 13.9 | 15.2 | 14.9 | 12.6 | 11.9 | 12.2 | 11.8 | 13.1 | 15.2 | 14.2 | 163.3 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.8 | 0.7 | 0.4 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 0.2 | 2.6 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[1] |
Udalerriak eta Demografia
aldatuUdalerriak
aldatuEskualdeari bortz herri hauek ematen diote izena, alfabetikoki ordenaturik:
Udalerria | Biztanleak (2013) | Biztanleak (2023) | Azalera (km2) | Dentsitatea (bizt/km2) | Argazkia |
---|---|---|---|---|---|
Arantza | 634 | 609 | 31,71 | 19,65 | |
Bera | 3.829 | 3.792 | 35,33 | 106,51 | |
Etxalar | 829 | 833 | 47,05 | 17,7 | |
Igantzi | 627 | 572 | 16,634 | 37,63 | |
Lesaka | 2.784 | 2.731 | 54,70 | 50,04 | |
Guztira | 8.703 | 8.537 | 262,1 |
Biztanleriari dagokionez, Bera eta Lesaka dira herri jendetsuenak, hurrenez hurren 3.792 eta 2.731 biztanle izanik. Etxalar, Igantzi eta Arantzak aldiz, 833, 572 eta 609 biztanle dituzte. Hala ere, nahiz eta biztanleriaz oso jendetsua ez den eskualdea izan, deigarria da azken 10 urteetan, zer-nolako bilakaera izan duten zifra horiek. Izan ere, Etxalar ez beste herri guztietan, biztanleriak behera egin baitu.
Biztanleria udalerrika | Bilakaera azken 10 urteetan |
---|---|
|
|
Historia
aldatuAntzinaroa
aldatuEtxalar herriko kondaira batek dionaren arabera, Ponpeiok sortutako herria dela esaten da, Pirineoak zeharkatuz, Erromatik zetorrela eta Pompaelo izena jarri ziotela eta herria defenditu zutela esaten da, horrela bere zereginen gunea bihurtuz.[2]
Orain dela 4.000 urte ingurukoak dira Arantzako lehen aztarnak. Lehen biztanleen aztarnak ere badira. Hauen heriotza eta lurperatze errituen aztarnak: trikuharriak, harlauzez osaturiko hilobiak, hildakoaren gorpu osoa lurperatzeko tokiak; eta harrespilak, zutarri txikiez osaturiko zirkuluak, erdian hildakoaren errautsak ontzi batean lurperatzeko tokiak. Hildakoaren gorpuaren edo errautsen ondoan gezi puntak eta zintzilikariak agertu dira, ustez hurrengo bizian lagungarriak izan ahal zirenak.
Erdi Aroa
aldatuEtxalarri Orreagako batailan 778. urtean porrot egin ondoren, Eblo eta Azeari Garindoitz I.ak Karlomagnoren aginduz Etxalar indarrez hartzen saiatu zirela diote, baina ez zutela bereganatu esaten da.Gartzia V.a Ramiritz, Iruñeko lehen erregeak, "Abarka" ezizena zuen, frankoen kontrako borrokaldia eduki zuen Etxalar inguruetan eta, herriaren zerbitzu leiala eskertzeko, pribilegioak eta armarri bat eman zizkion abarken irudiarekin (996). Santxo Gartziak biziki estimatzen zuen herria eta horren seinale Sobrarbe gurutzea oparitu zion.
Antso V.a Ramiritz, Aragoiko erregea, Iruñeko errege izendatu zutenean (1076), Etxalartarrek izendapena ukatu zuten. Gartzia V.a Ramiritzek, berriz, Etxalartarrak lagundu zituen errege izendatu zutenean.
Beste aldetik, Lesakako lehen gizaki arrastoak Erdi Arokoak dira Agina inguruko trikuharri eta Mairubaratzetan aurkituak. Herriaren lehen aipamenak berriz, 1203. urtekoak dira Alfontso VIII.ak Hondarribiari emandako gutun batean azaldutakoak. Hala eta guztiz, 1266. eta 1280. urteetako kontu-erregistroetan, ez da Lesakak ordaindutako zergarik agertzen, ondorioz, XIV. mendearen lehen erdialdean Lesakako udalerria sortu zela esaten da.[3]
Igantziko udalerria Foruen liburuan agertzen da lehen aldiz aipatua 1366an, Bortzirien barruan sartuta.
1402. Nafarroako errege Nafarroako Karlos III.ak Lesakako eta Berako herritarrei hainbat pribilegio eman zizkien, bere lurra gipuzkoarren eta lapurtarren izenean defenda zezaten.
Azkenik, historiaren zati honetan, XII. mendean sortu zen Arantza Nafarroako Erregearen menpean. Erdi Aroan eraiki ziren lehenengo burdinolak, herrigunetik kanpo eta
erreka ondoan, eta hauek dira Arantzako etxe zaharrenetarikoei izena eman diotenak: Aranibar, Ola eta Ibarrola.
Aro Modernoa
aldatu1499. urtean hamabost egunean behin azoka egiteko baimena eman zen Lesakan eta urtean bi feria egitekoa. Honen ondorioz biztanleriara nabarmen igo zen garai horretan. Hori dela eta, 1486an, 500 biztanle zituen Lesakak; 1553an, aldiz, 264 ziren bertan bizi ziren familiak eta 1646an, 293. Azpimarragarria da 1786. urtean 2.035 biztanle bizi zirela Lesakan.
1562an bi burdinola zeuden Igantzin. Bi mende ondoren, burdinola bat zegoen eta herritarrek alokatzen zuten. 1818an Juan Bautista eta Juan Francisco Belarra anaiek memoriala gortetara eraman zuten Frantziarako esportazio tasak jaisteko eskatzen. Memorialak inguruko 22 burdinolen izenean hitz egiten zuen, bertako biztanleen gehiengoaren bizi bitartekoa metalaren lanketa zela esanez.
1610eko Logroñoko Fede Autoarekin amaitu ziren gertaera tragikoetan, 40 pertsonari ustezko sorginkeria-praktiken lekukotza egin zitzaien, eta horietatik 20k bertan akelarre bat zegoela aitortu zuten. 15 urte arteko neskato batzuek aitortu zuten harreman sexualak izan zituztela deabruarekin, baina Gorlarte Jesuitak 1611n egin zuen txostenean agertzen denez, "aztertu ondoren, osorik aurkitu dira".
Bera, Arantza eta orokorrean Bortzirietara 1610 inguruan artoa ekarri zen Ameriketatik, ondoren Baionatik behera eta hortik aurrera nekazarien oinarrizko laborea izan zen. Horrela, artoa, talo edo opila izan dira bertako oinarrizko janariak.
1638. urtean Louis de Rouvroy, Saint-Simongo dukearen tropek, Altzate eta Urtubiko jaunaren gidaritzapean, Berari su eman eta goitik behera erre zuten.
Aro Garaikidea
aldatu1795eko ekainaren 24tik abuztuaren 1era, frantsesek Igantzi okupatu zuten, Konbentzio gerraren harira.
Igantzi ez zen izan Konbentzio Gerrak zapaldu zuen bakarra, Bera ere 1794ko uztailera arte, Espainiako tropek okupatu zuten. Hurrengoan, 1794ko uztaila bukaeratik aurrera, frantsesek hartu zuten herria, eta bertan izan ziren, 1795eko ekainean guda bukatu zen arte.[4]
1813-1814. urteetan Napoleondar Gerrak zirela eta, 1813ko abuztuaren hasieran, tropa aliatuak, Wellingtongo dukea, Arthur Wellesley, agintean zutela Bortzirietan, Urdazubin eta Donezteben finkatu ziren, Nicolas Jean de Dieu Soult frantsesarenei jarraikiz. 1813ko azarora arte izan ziren bertan, eta heriotza--krisi nabarmena eragin zuten. Egoera horretan, 1813ko irailaren 1an, Berako San Migel zubiko gudaldia izan zen.
1830ko urriaren 20an, Francisco Espoz Mina jenerala Berara igaro zen, konstituzio liberala absolutismoaren izenean aldarrikatzeko intentzioarekin. [5]
1838.urteko Lehen Karlistaldian, zehazki, apirilaren 4an, liberalek herria utzi zutenean Berako eliza erre zuten, eta kalte nabarmenak eragin zituzten.
1855eko maiatzaren 1eko Desamortizazioari buruzko Legea betez, herri horretan, 1864an, errota bat saldu zen baratzearekin, burdinola bat etxearekin, teileria bat eta etxe bat kotxea gordetzeko lekuarekin.
1872an Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa Beratik sartu zen, Amadeo I.a Savoiakoa aurkako gerra aldarrikatzeko. Hirugarren Karlistaldian, Manuel Ignazio Santa Kruz Loidi apaizak zenbait borrokaldi eragin zituen Beran.
XX. mendean, industriaren barnean zeuden hainbat zentral elektriko eta zenbait zerrategi Arantzan ,1913. urtean, “Electra Aranaz” zentral elektrikoa sortu zen, eta gutxienez 1800 zaldi produzitzen zituen Errenteriako papertegirako edo mugako trenentzat.
Arantzako populazioa pixkanaka igotzen joan da nahiz eta gora-behera batzuk eduki 1950. urtera arte, orduan 1200 biztanletara iritsi zen. Ordutik biztanle kopuruak behera egin du. Asko izan dira herritik kanpo lana bilatu behar izan zuten arantzarrak, gehienak herrian ikasitakoa egiteko: Amerikara artzainak joan ziren, Pirinioetara eta Alpeetara mendiko mutilak, eta kostaldeko hoteletara neskak eta zerbitzariak. [6]
Armarria
aldatuBortziriak osatzen duten 5 herriek armarri bera dute.
Armarri osoa apaingarriz inguratua ageri da eta gainean koro batekin. Lau laukitan zatitutako armarria da eta bakoitzak bere berezitasun eta esanahiak ditu.
Lehendabiziko laukia lau zatitan banatuta dago: lehendabizikoak eta laugarrenak, zilarrezko fondoa dute eta burdinezko bi aizta makil edo gezi urdin; bigarren eta hirugarrenean, urrezko fondoan, dituzten bi otso ibiltari ageri dira.
Bigarren laukian, zilarrezko fondoan, zeruko lainoen gainean ihes egiten duen gurutze urdina ageri da, 724. urte inguruan herrian azaldu zenaren oroimenez.
Hirugarren laukian, gorrian, Nafarroako banderan agertzen diren urrezko kateak agertzen dira, erdian esmeralda berdea duela, Nafarroako erregek Navas de Tolosan Miramolin el Verde-ren kontra irabazitako gudaz geroztik erabiltzen dena honi erreferentzia egiteko.
Laugarren karratuan, zilarrean, zuhaitz berde bat agertzen da eta bere alboetan lokarri gorriekin lotutako urrezko bi abarka daude, Antso Abarka-ren armak.[3]
Ekonomia
aldatuHistorikoki
aldatu1499.urtean, Juan III.a Albret erregeak eta Nafarroako Catalina I erreginak 15 egunean behin merkatu bat egiteko baimena eman zuten, eta baita urtean bi azoka egiteko baimena ere. Horrek, burdinolak jartzearekin batera, eskualdearen garapen ekonomikoa bultzatu zuen. [7]
1950ean, biztanleriaren % 6,8 baino ez zegoen industrian lanean. Enpresa berriak sortu arren, nekazaritza-giroa zen nagusi. 1964an, Nafarroako Diputazioak industria sustatzeko plan bat egin zuen, kanpoko inbertsioa erakartzeko. Egungo industriaren pisua burdinola eta metalen fabrikazioarena izan zen.
1958ko ekainaren 6an, José Luis Várez Fisa buru zuen industrialari talde bat notarioaren aurrean aurkeztu zen, altzairua ijezteko enpresa bat eratzeko asmoz: Laminaciones de Lesaca, SA. Industrializazioak, 1958. urtetik aurrera enpresa ezartzearekin batera, aldaketa sakona eragin zuen herriaren ezaugarrietan, eta biztanleriaren hazkunde handia eragin zuen.
Enpresa horrek hazkunde ikaragarria izan zuen 60ko hamarkadan (200 langileko fabrika bat eta 70.000 tonako ekoizpena). Herrian eta eskualdean ere aldaketa soziologiko handia eragin zuen. 1970eko eta 1980ko hamarkada zailetan mobilizazio eta greba asko egon zirenez, 1973an, industria siderurgikoaren egoera zailean, Várezek Laminaciones de Lesaca Bizkaiko Labe Garaiei saltzea erabaki zuen. Hortik aurrera, siderurgiak egindako fase guztietatik igaro zen, eta munduko talde siderurgiko garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. [8][1]
Gaur egun
aldatuHistorikoki eskualdearen diru-iturri nagusia lurren laborantza izan den arren, 50eko hamarkadatik gaur egunera, Lesaka eta Beran batez ere, industria guneak gailendu dira, batez ere burdinola eta metalen fabrikazioaren inustria nagusituz. Indar ekonomiko handia duten enpresen ingurune bilakatu dira. Hala ere, arto, indaba edota sagarren ekoizpenak ere jarraitzen du.[9]
Hemen, eskualdean kokatzen diren egungo industriarik ezagunenak:[10][11]
- Martiko kontserbak
- Berako Fundizioak
- Alko Manufakturak
- Savera
- Arcelormittal
- Zalain transformados
- Bidasoa gasolindegiak
Politika
aldatu1988an Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea sortu zen Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako herritarrei arreta emateko eta baita Gizarte Zerbitzuak herritarrengana hurbiltzeko ere. Unibertsaltasuna, berdintasuna, hurbiltasuna, herritarren parte-hartzea eta kalitatea bezalako printzipioetan oinarritzen da. Gainera, erabiltzaileek zerbitzuetara berdintasunez iristeko eta parte hartzean erabakiak hartzeko eskubidea dute[erreferentzia behar].
Momentuz lau programa ditu abian: harrera eta orientazioa; mendekotasuna; haurrak, gazteak eta familia, eta gizarteratzea. Horrez gain, beste hiru proiektu prozesuan daude: berdintasunaren arloa, boluntariotza-taldearekiko lankidetza eta enplegu sozial babestua.[12]
Udal-hauteskundeak
aldatuHau da 2019ko eta 2023ko udal-hauteskundeetan erregistratutako datuen konparazioa [13]:
Bortziriak eskualdeko 2019 eta 2023ko udal-hauteskundeakko udalbatza | |||||
Alderdia |
2019 |
2023 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
EH Bildu | 15 / 36 |
19 / 36 |
|||
GBAI | 5 / 36 |
4 / 36 |
|||
Herrirako (Bera) | 4 / 36 |
2 / 36 |
|||
Herri Taldea (Etxalar) | 5 / 36 |
4 / 36 |
|||
Herri Taldea (Igantzi) | 7 / 36 |
7 / 36 |
|||
UPN | 0 / 36 |
0 / 36 |
|||
PP | 0 / 36 |
0 / 36 |
|||
NA+ | 0 / 36 |
0 / 36 |
|||
Datuen iturria: [2] |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuNafarroa Garaiko ingurunerik euskaldunenen artean dugu Bortziriak, euskal hiztunak biztanleen % 70etik gora izanik. Eskualdea osatzen duten herri guztiak UEMAko kide dira. Euskalkiari dagokionez, eskualdeko berezko hizkera goi-nafarrera da, zehazki, iparraldeko goi-nafarrera.
Ehuneko hirurogeita hamar horrek, euskararen erabilera gailentzen dela adierazten digu. Hori horrela izateko lan egiten duten hainbat proiektu aurki daiztezke eskualdean bertan, hala nola: Ttipi-Ttapa komunikazio taldeak euskarazko aldizkaria (paperez eta interneten) eta telebista katea eskaintzen ditu. Bestalde, bertsolaritza moduko jarduerak bizi-bizi daude gaur egun Bortzirietan. [17]
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea ere bertan kokatzen da, xedetzat bizitzako arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzea duena. Nahiz eta euskara izan gailentzen den hizkuntza, bertako gazte askok gipuzkeraz hitz egiten zutela nabari zuten eta beraz, bertako euskalkia berriro erabiltze aldera, lanean jarduten du Euskara Mankomunitateak, Ahotsak proiektuarekin batera. Hauek hainbat ikerketa egin dituzte, bai euskararen erabileraren inguruan eta baita bertako euskalkiaren inguruan ere. Badaude bertan soilik erabiltzen diren hainbat hitz:
Ondarea
aldatuInguru naturala
aldatuAiako harria (837 m) Bortzirietako ipar-mendebaleko muturrean dago, Gipuzkoako Oiartzualdea eta Bidasoaldea eskualdeekin mugakide, Lesaka, Irun eta Oiartzun artean. Halaber, hainbaten ustez Mendebaldeko Pirinioetako lehen tontorra da, itsasotik begiratuta. Hortik gertu, Bianditz (844 m) eta Larhun (905 m) mendiak ere aipatzekoak dira, azken hau Bera, Sara eta Azkaine artean dagoena. Mendaur (1.1.31 m) eta Izu (829 m) Arantza aldean daude kokatuta. [19]
Bidasoa da Bortzirietako ibai nagusia, Igantzitik eta Beratik igarotzen da, hegoaldetik Sunbillatik etorrita. Gipuzkoan sartzen da Endarlatsa auzotik pasatuta. Bidasoko bide berdea Doneztebetik Beraraino luzatzen da gaur egun, ibaiaren ibilbidetik paraleloa doana eta garai bateko Bidasoko trenaren bidearen zati bat hartzen duena. [20]
Bestela, Lesakan Endara urtegia aipatzekoa da, izen bereko auzoan dagoena eta San Anton izena ere hartzen duena. Aritxulegi inguruan kokatuta dago, lehen aipatutako Aiako Harriaren azpian. Endara ibaiaren urak jasotzen ditu. Paisaiari dagokionez, zelaiak, iratzeak eta pinudi, harizti, pagadi eta gaztainondo basoak dira nagusi, klima ozeanikoarekin lotuta. [21][22]
Paisaiari dagokionez, zelaiak, iratzeak eta pinudi, harizti, pagadi eta gaztainondo basoak dira nagusi, klima ozeanikoarekin lotuta. [21]
Horrez gain badira hainbat naturgune eskualde honetan:
- Domiko urtegia [23]
- Larhun [24]
- Etxalarko Usategiak [25]
- Fraingo begiratokia [26]
- San Juan Xar Natur erreserba [27]
-
San Juan Xar
-
Larhun
-
Etxalarko usategiak
INTERES KULTURALEKO ONDASUN ARKEOLOGIKOAK
aldatuBera
aldatu- Larrakaizko tunela, Sunbilla udalerrien lursailetan kokatzen da eta hortik dator bere izena. Bertatik N-121-A errepidea igarotzen da. [30]
- Arregi trikuharria, Larrungo eremu megalitikoan dagoen trikuharri megalito mota bat da, zehazki, Beran kokatzen da 475 metroko altitudean. Txintxurreta Diazek eta Iñigo Txintxurretak aurkitu zuten 2004ko azaroaren 20an. Egia da kontserbazio-egoera ez dela ona eta oso kaltetuta dagoela, baina, hala ere, ez dago zalantzarik benetakoa dela. [31]
Horrez gain badira hainbat ondasun arkeologiko herri honetan:
- Lizuniagako bunkerra
- Larrainako trikuharria
- Urrizti • Meatzu
- Boreiko arri
- Mugerriko Gaina
- Ardizoko Armasa harrespila
- Txarrantzarri
- Irastre trikuharria
- Aritzmendi trikuharria
- Alkozpeko lepoa
-
Lizuniagako bunkerra
-
Larraina trikuharria
-
Arregi trikuharria
-
Ardizoko Armasa harrespila
-
Irastre trikuharria
-
Aritzmendi trikuharria
Arantza
aldatu- Mustriña harrespila burdinazko harrespila mota bat da, Goizueta-Artikutza-Arantza inguruan kokatua 975 metroko altitudean. J.J. Ochoa de Zabaleguik eta L. Millán San Emeteriok aurkitu zuten 1989ko maiatzaren 13an. [32]
- Izuko Gaña Harrespila mota bat da, Goizueta-Artikuntza-Arantza inguruan dago, 829 metroko altitudean, eta Ana Uriz, Iñaki Arbelaitz Gelbentzu eta L. del Barrio eta Tx. Ugaldek aurkitu zuten 1984ko martxoaren 30ean. 5 kromlecheko multzoa da; horietako 2 tumulu-motakoak dira; kota maximoan daude, gailurretik 50 metrora dagoen kordal nagusiaren gainean eta ipar-mendebaldera doan adarraren gainean. [33]
Arantzako beste ondasun arkeologiko:
- Gerasuko Ataka
- Ibintza harrespilak
- Sorageta harrespilak
- Baraxa Pagoxar
- Butxi trikuharria
-
Mustriña harrespila
-
Ibintza harrespilak
-
Sorageta harrespilak
Etxalar
aldatu- Akelarre bizkarra, Trikuharria mota bat da, Atxuri-Eskisaroi inguruan dagoena, 323 metroko altitudean. Haren sekuentzia kulturala Neolito-Brontzea da, eta Alfonso Martínezek aurkitu zuen 2006an. [34]
- Orizki Gaina, Trikuharria mota bat da, Atxuri-Eskisaroi inguruan kokatua, 535 metroko altitudean. Iñigo Txintxurreta Diazek aurkitu zituen 2005eko abenduaren 1ean.[35]
- Maiko Gaina trikuharria mendian mendebalderantz dagoen gailurretik metro batzuk beherago dagoen trikuharria da, laugune ireki batean, garaierako larre-paisaia baten barruan dagoena. Iratzeak, txilarrak eta otadiak ugariak dira. Degradatuta dago, eta lauzetako bat tokiko bidezidor bateko kolore zuri eta berdez margotuta dago. Monumentu hau ondo markatuta dago, Nafarroako ondarearen seinale berriarekin, trikuharriaren izena duen zurezko plaka batez gain.[36]
Etxalarreko beste ondasun arkeologiko:
- Okalarre trikuharria
- Artola
- Zulubiko erreka trikuharria
- Pagoieta harrespila
- Irazako trikuharria
- Arriko lota
- Altsoroi harrespila • Olarko harri
-
Akelarre bizkarra trikuharria
-
Okalarre trikuharria
-
Zulubiko erreka trikuharria
-
Orizki Gaina trikuharria
-
Maiko Gaina trikuharria
-
Pagoieta harrespila
-
Irazako trikuharria
-
Altsoroi harrespila
Lesaka
aldatu- Errenga harrespila, Burdin-Aroako kultura-sekuentzia du eta Oiartzun inguruan dago, 738 metroko altitudean. Balere Barrero, I. Gaztelu Iraundegi, L. Millán San Emeterio, Manolo Tamayo, Pedro Manuel de Soraluce, Telesforo de Aranzadi eta Xabier Tabernak aurkitu zuten 1915eko irailaren 15ean. [37]
- Agina, trikuharria mota bat da, Goizueta-Artikuntza-Arantza inguruan dagoen Neolito-Brontzearen kultura-sekuentzia duena, 545 metroko altueran. J.M. Barandiaran Ayerbe, Manuel Laborde Werlinden eta Tomás Atauri Mancholak enontratu zuten 1958ko otsailaren 22an. [38]
- Gardelko-Bagoeta harrespila tumulu mota bat da, Goizueta-Artikuntza-Arantza eremuan kokatua, 445 metroko altitudean. Neolito-Brontzearen sekuentzia kulturala du, eta L. Millán San Emeteriok aurkitu zuen 2005eko martxoaren 28an. [39]
- Amargungo zeharre, harrespila mota bat da, Goizueta-Artikuntza-Arantza inguruan kokatua, eta burdin-aroaren sekuentzia kulturala du. J. Elósegui Irazustak, J.M. Salaverriak eta P. Oteguik aurkitu zuten, 1954ko urtarrilaren 24an, 340 metroko altueran. [40]
-
Errenga harrespilak
-
Amargungo zeharre trikuharria
ERLIJIO-ERAIKINAK
aldatuBera
aldatu- San Esteban eliza Hasiera batean dorretxe gotikoa izan zen, XVI. mendetik aurrera eliza gisa erabiltzen hasi zena. 1632an berritu eta handitu egin zuten. Ia ez dago jatorrizko eraikinaren aztarnarik. Gehienak XIX. mendeko estilo neoklasikokoak dira. San Estebanen irudia, herriaren zaindaria eta Bost Hiribilduen armarria.Organoa Amezuak eta Jauregik egin zuten, eta Nafarroako organo erromantikorik onena da. Hiru teklatuko organoaren hegalean, bi mailako zurezko harlandua dago eta kanpoaldean, hilerri zaharreko hilarriak daude. [41]
Berako beste bi erlijio-eraikinak:
- San Martin eliza.
- San Antonio eliza.
Arantza
aldatu- Mendaurreko Trinitatearen baseliza, Mendaur mendiko gailurrean kokatzen da, 1.136 metroko garaieran. Nafarroako Ituren eta Arantza udalerrien artean, hots, Malerreka eta Bortziriak eskualdeen mugan-mugan. Baseliza hau dagoen kokalekutik bi eskualde horien ikuspegi zoragarria dago, baita behealdean hurbil dauden Mendaurko urtegia, Mendieder, Loitzate, Makilipurdi eta Ekaitza mendiak ere. Urrutira berriz, Baztan eskualdea nahiz Gipuzkoako ipar-ekialdea, Aiako Harriak, Larrun mendia nahiz Igeldoko itsasargia ere ikus daitezke. Egun garbi eta oskarbiarekin Kantauri Itsasoa nahiz Pirinioak ikus daitezke. [42]
- Jasokundeko Andre Mariaren Eliza, 1567. urtera arte Baionako elizbarrutiaren menpe zegoen. Eliza bi ataletan banatzen da: bata gotiko-pizkunde garaiko eliza zaharra (kanpotik harriz ikusten dena) eta bestea XVIII. mendean egindako handitzea. Kanpandorrearen goiko zatia (erlojua eta ezkilak dauden solairua eta harriz egindakoa) XIX mendekoa da. Elizak gurutze forma du eta 3 erretaula barroko ditu. [43]
- San Jose baseliza, XX. mendeko lehen laurdeneko ermita da, Arantza udalerrian dago, 197 metroko altueran. Nahiko ondo kontserbatzen da. [44]
-
Mendaurreko baseliza
-
Jasokundeko Andre Mariaren Eliza
Etxalar
aldatu- Santa Krutz baseliza, Etxalarren dagoen ermita bakarra. Tximista errekaren ondoan dago, Urritzokieta auzoan. XVI. mendean eraiki zuten, 1500 eta 1550 artean. Eraikina ez da handia, teilatuan kanpai bat du herritarrei deitzeko. Barrualdean nukleo nagusia du, korua, eserlekuak eta mutur batean sakristia ttikia. Barruan, 1600. urteko Jesukristoren irudi bat ere badago. Kanpoan, gurutze handiz inguratuta dago, batzuk XVII. mendekoak dira eta beste batzuk XX. mendearen amaierakoak. Santa Kruz egunean, meza bat ospatzen da, Urritzokieta auzoko festak ospatuz. [45]
- Santa Maria eliza, herriaren erdian dago, eta hasierako izena Maria Andrea, bi erreken artean izan zen. Harrizko eraikin honek gurutze latindar bat deskribatzen du, eta bere historia mugituan zehar egitura-batasunari eustea lortu du. Eliza nabe handi eta zabala da eta dorre karratu eta handiak ditu, baita zirkuluerdiko alboko leihoak ere. Kanpoaldean, aldiz, antzinako arbasoen hilarriak ageri dira. [46]
- Santa Krutz zubia.
Igantzi
aldatu- Errukiko Ama Birjinaren baseliza, errektangeluar formako harrizko eraikina da. Bi isurkiko teilatu batek estaltzen du, eta haren gainean orrazkera bat dago, barruan kanpai bat duena. Portada, arku bat duena, XVI. mendekoa da. Ermitaren ondoan, zuhaitzen artean, zurezko oholak pilatzen dira. [47]
Lesaka
aldatu- San Martin Tourseko eliza, muino baten gainean eraiki zen. Barrualdean gotiko estilou da eta kanpotik barrokoa. Eraikitzeko lanak, dirua falta zela eta, 1561ean hasi eta 1737 arte luzatu ziren. Nafarroako Monumentuen Katalogoaren arabera, Nafarroako elizarik monumentalenetarikoa da Lesakakoa, eta katedralen antzeko dimentsioak ditu barnealdean. [48]
- Salbatore baseliza, Oinplanoa nabe luze eta estu batera mugatzen da. Hormak harlanduzkoak dira, eta, handik, harlanduxkaz jarraitzen dute. Baseliza bi isurkiko teilatu batez estalita dago, gaur egun gurutze bat gordetzen duen kanpai-horma soil batez errematatua, garai ez oso urrunetan izan zuen kanpaiaren ordez. Elizako sarrerako arkua erdi-puntukoa da, harlanduzkoa, dobela erradialekin. Erdi Aroko gezileiho batzuk gordetzen ditu eta bere leiho gehienak hegoaldean daude. Ur bedeinkatu ontziak, eraikinaren iparraldean kokatua, erakusten du ondoan duen leihoa, gaur egun errepidearen arrasean dagoena, sarrerako atea izan zela. Nabarmena da harlanduetako asko gurutzeekin apaintzen direla, hamabi guztira. [49]
- Endarlatsako baseliza.
- San Anton baseliza.
-
San Martin Tourseko eliza
-
Salbatoreko baseliza
INTERES KULTURALEKO ONDASUN ARKITEKTONIKOAK
aldatuBera
aldatu- Berako herriko etxea, estilo neoklasikokoa da eta 1776an eraiki zen. 1983an, etxe-aurrea berritzean, pintura aztarnak agertu ziren, eta horietan oinarrituta, Julio Caro Barojak marrazkiak egin zituen eta Juan Ignacio Larramendi margolari beratarrak pintatu zituen. [50]
- Itzea Baroja familia etxea, XVII. mendearen bigarren erdialdeko eraikin bat da. Lau uretako teilatuak estaltzen du, aurrealdea eta ataria hiru solairutan mailakatua daukalarik. Atariaren azalera apaindua dago, salbuespena harlanduzko katea da, honek bere bao eta izkinarrietan errefortzuak baiditu. Lehenbiziko solairuaren sarreran dinteldun ate bat dago, alboetan leihoak eta XVIII. mendeko armarri bat ere daude. Aldiz, bigarren eta hirugarren solairuetan hiru balkoi daude, hauetako leihoak egurrezko leihatilaz babestuta dagoena. Aurrealdea errematatzen duen harri lauzko zinta batean, egurrezko mentsula baten gaineko teilatu-hegal bikoitz ikusgarri bat altxatzen da. Azken hau XVI. mendean Nafarroa eta Aragoin eraikitako jauregien tipologiarekin bat dator. Bere erdialdean, ganbara bat dago. [51]
- San Migel zubiako gudaldia 1813ko irailaren 1ean izan zen Beran, frantziarren eta britainiarren artean. Donostia bezperan ingeles eta portugaldarren esku erori eta San Marzialgo gudua galdu ostean, Napoleonen armadak Lapurdira egin behar izan zuen erretirada. [52]
-
Berako herriko etxea
-
Itzea Baroja familia etxea
-
Zan Migel zubia
Arantza
aldatu- Aranibar jauregia, XV. mendean harlanduz sendoekin eraiki zen, hortaz, herriko eraikin zaharrenetakoa da.Igantzitik datorren errepidearen alboan eta begi bistan dago, Latsa erreka zeharkatzen duen zubiaren parean, Arantzako herrigunera iritsi baina dexentez lehenago, behin San Juan Xarreko sarbidea igaro eta berehala. [53]
Etxalar
aldatu- Infernuko errotaren jatorria ezezaguna bada ere, uste dute XVII. mendean funtzionatzen zuela. 1960ko hamarkada amaieran erabiltzeari utzi zioten. Ondoren, 2000. urtean berritua izan zen. [54]
- Etxalar gurutzea.
Lesaka
aldatu- Minddurinea dorrea, herrigunean dago, Zarandia kalean, harrizko gurutze baten alboan. Lesakako eraikin antzinakoena omen da eta Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago.
XIV. mendean eraikia izan zen eta orain dela urte gutxi arte dorretxeak baserri itxura zuen. Luzaroan huntzak estalirik egon arren, ezaugarri bereziak gorde ditu eta gaur egun itxura bikaineko eraikina da. Julio Caro Barojak idazlan batean baino gehiagotan marraztu zuen, betiere dorretxearen jatorrizko itxura mantenduz. [55]
- Lesakako gurutzea
- Zabaleta Jauregiko dorrea
-
Zabaleta dorrea
-
Minddurenea dorrea
MUSEOAK
aldatuLesaka
aldatu- Burdinaren museoa. Betidanik Lesaka eta burdina elkarrekin joan dira Herria, zubiak, iturriak eta arkitektura-baliabideak dira horren adibide. Hori dela eta, Burdinaren Etxearen museo sortu zen. Lehen, burdinaren jatorria kondairetako jainkoetan eta pertsonaietan zegoen eta herritarrek baliabide natural hori baliatu eta erabili dute historian zehar. Izan ere, burdinolek eta siderurgia-fabrikek funtsezko zeregina izan dute herrialdearen garapenean. [56]
Festak eta ohiturak
aldatuBERA
aldatuBestaberri egunean prozesio bat egiten da, eta ibilbidean zehar zapi bat irekitzen da, iratzez estalia. Herriaren bandera txistua ukitzen duen melodiarekin mugitzen da. Urtean egiten diren beste jai batzuk:
- Lurraren eguna: urriaren laugarren igandean ospatzen da, Gure Txokoa elkarteak antolatuta. Artisauak, gazta- eta sagardo-lehiaketak, bertako produktuen erakusketa, musika eta dantzak daude.
- Doneztebe zaindariaren festak: abuztuaren 2tik 6ra ospatzen dira. Santua omentzeko mezarik handiena ospatzen da, eta, ondoren, bordonen eta makilen dantzak dantzatzen dira. Arratsaldean, berriz, Berako aurreskua dantzatzen da.
Gabonzahar gauean ere badituzte ohitura batzuk:
- Glin-glan: gabonzahar arratsaldean, haurrak eskean ibiltzen dira eta balkoietatik, fruitu, gozoki... botatzen dizkiete
- Diostesalvea: gabonzahar iluntzean, koplak abesten dira urte zaharra agurtu eta berriari ongietorria emateko.
Inauterietan batetik artzai eta inudeen dantzak egiten dituzte. Bestetik, inauterietako astelehenean, zingar-arrautzearen eskea egiten da. Kuadrilak mozorrotu eta baserriz baserri ondorengoa abestuz eskean aritzen dira: "zingar-arrautze, zingar-arrautze, bat ez bada bertze, bertze!" [57][58][59]
ARANTZA
aldatuHerriko festak abuztuaren 15ean izaten dira, Amabirjiniaren omenez. Honako ekitaldiak izaten dira: musika, dantzak, meza eta prozesioa. Ondoren, herriko gazteek rock kontzertua antolatzen dute.
- Trinitatea: erromeria Trinitate baselizara joaten da, Mendaur mendiaren gainaldean dagoena. Ohiturari jarraituz, batzuek hiru bira ematen diote harriari eta baita desio bat eskatzen diote ere. Ondoren, Senberroko Bordan izaten dute bazkaria.
- Baserritarren eguna: azaroaren 1ean ospatzen da. Pilotalekuan tokiko produktu eta eskulanen erakusketa eta salmenta izaten da. Plazan, berriz, abereen erakusketa. Era berean, gazta lehiaketa egiten da eta bertako produktuekin osatutako zare bat zozketatzen da. Bestalde, egun hori aprobetxatuz, kultur ekitaldiak antolatzen dira astean zehar. [60][61][62]
Inauterietan ere badituzte hainbat ohitura:
- Mozorro zuriak: inauteriak baina bi aste lehenago izan ohi dira. Herriko gazteak, soinujole eta panderojoleekin baserriz-baserri kantari, dantzan eta eskean aritzen dira. Hiru egun irauten dute eta ondorengoa da gazteen janzkera: ostegunean, galtza urdinak, ator kuadradunak, koloretako zapiak lepoan, eta horietatik zintzilik, eskolako haurrek egindako koloretako zintak. Ostiral eta larunbatetan aldiz, zuriz jazten dira koloretako zapiekin. Tradizioz, gizonezkoak soilik ateratzen ziren eskean, azken urteetan aldiz, emakumezkoak ere ateratzen hasi dira.
- Mozorro beltzak: larunbat gauean, mozorro beltzak, kalera ateratzen dira aurpegia estalirik eta haurrak beldurtzea da beraien asmoa.
ETXALAR
aldatuHerriko festak abuztuaren 14tik 18ra iztaen dira. 14an jai-bezpera da, 15ean patroiaren eta Amabirjinaren eguna, 16an haur eta gazteen eguna eta 18an erretiratuen eta Asauren eguna.
- Haurraren eguna: lehen jaialdia ikasturtea amaitu ondorengo igandean egiten zen. Gaur egun, aurreko ostiralean hasten eta CPEIP Etxalar Landagain HLHIP eskolako ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak aurkezten dituzte.
- Usategi-igandea: herriko jairik zaharrenetakoa da, eta urriko hirugarren igandean ospatzen da. Bere historian zehar, egun horren bezperan ekitaldiak antolatzen ziren: kontzertuak, jaialdiak, antzokiak, etab. Egun horretako goizean usategietara igotzeko ohitura dago, usoak sareekin ehizatzeko sistema zaharra eta berezia ikusteko.
- Ela-ela: gabonzahar egunean goizeko lehen orduetatik umeek baserritik "urtatxa" eskatuz joaten dira (gozokiak, fruta, galletak, dirua, etab.), ela-ela abestia abestuz. Goizean bakarrik ibiltzen da eta haurrak baserritarrez jantzita joaten dira.[63]
IGANTZI
aldatuHerriko festak irailaren 29an, San Migel egunean egiten dira eta hurrengo edo aurreko egunetan. Jaietan herriko dantza-taldearen emanaldiaz, kontzertuez eta hainbat jai-ekitaldiz goza daiteke.
- San Juan Xarreri erromeria: ekainaren 24an egiten da eta egunean zehar jendea San Juan Xarrera joaten da. 12:00etan, meza haitzuloan ospatzen da, eta askok hankak busti eta hiru iturrietatik ura edaten dute. Horrela, urek larruazaleko afekzioen aurkako propietate onuragarriak dituztela dioen tradizioa betetzen da. [64]
LESAKA
aldatu- Sanferminak Lesakako zaindariaren jaiak dira eta uztailaren 6tik 10era ospatzen dira. Festak uztailaren 6an goizeko 12:00etan udaletxetik jaurtitako txupinazo batekin hasten dira. Lesakako tradizio ikusgarrienetako bat ezpatadantzariak dira. Dantzari lesakarrek urtean egun bakar batean dantzatzen dute, uztailaren 7an. Besteak beste, Zubigainekoa dantzatzen dute, Lesaka auzoen artean XV. mendean sinatu zen bakearen sinboloa den dantza eta dantzarien oreka probatzen du, Bidasoaren ibaiadarra den Onin errekara ez erortzeko. [3]
Erritual dantzatu horretan, kapitain batek bi ilaratan banatzen diren gazteez osatutako segizioa zuzentzen du. Haien janzkera zuria da, koloretako zintak, espartinak eta kaskabiloak ditu zango-sagarretan. Azkenik, hiribilduaren bandera zubiaren gainean jartzen da.
- San Anton erromeria: urtarrilaren 17an ospatzen da, izen bereko baselizan. Ospatzeko, baselizan mezak egiten dira orduero, eta musikak ingurunea girotzen du.
- Lesakako Inauteriak: bertako inauterietako pertsonaia ezagunak "zakuzaharrak" edo "zakozar" izenekoak dira. Hauek, gorputz guztia zakuz bilduta izaten dute, barrualdetik lastoz beteak daudelarik eta aurpegia zapi txuri batez estaltzen dute. Buruan lastozko txapel bat jartzen dute. Eskuan berriz, puztuta dagoen txerrien maskuri bat eraman ohi dute eta iluntzean, kalean dagoen jendea jotzen dute, herriko bandak giroa animatzen duen bitartean. Zakozarrak nekatzen direnean, lurrean etzaten dira bata bestearen gainean. [4] [65]
Azpiegiturak
aldatuNA-1000tik - NA-1999ra
NA-4000tik - NA-4999ra
- NA-4000 : Lesaka - Oiartzun
- NA-4020 : Arantza
- NA-4410 : Bera - Frantzia Lizuniagatik
- NA-4453 : Mugairi - Otsondo - Orabidea
- NA-4456 : Zuaztoi
- NA-4457 : Azpilkueta
- NA-4508 : Oteitza - Antsoain
NA-8000tik - NA-8999ra
- NA-8304 : Bera
Errepide nazionalak
aldatuProiektuak
aldatuGarraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioak 3,75 milioi euroko dirulaguntza eman dio Nafarroako Gobernuari, NA-4000 errepidearen saihesbide-proiektua idatzi eta gauzatzeko. Saihesbide hori Foru Komunitateko sare autonomikoaren parte da, Lesaka udalerriaren parean.
Populazio-aldaera hori egitea beharrezkoa da Lesakako zentroa eraberritze-plana burutzeko. Udalerri- eta mugikortasun-eredu horrek oinezkoak lehenesten ditu, herritar guztien irisgarritasuna bermatzen du eta, bereziki, kolektibo zaurgarriak hartzen ditu kontuan. [68]
Hezkuntza
aldatuHainbat ikastetxe, eskola, ikastola... daude eskualde osoan banaturik. Hala ere, Berako Toki Ona BHI-n elkartzen dira, batxilergo zein goi maila ikasketak egin nahi dituzten gazteak. Bertan soilik baitago ikasketa horiek egiteko aukera. [69]
Hemen agertzen dira Bortziriak eskualdean dauden aukera desberdinak, guztiak D ereduan izanik:
ARANTZA
aldatu- Pele Ttiki haur eskola
- Arantzako eskola
BERA
aldatu- Mukixu haur eskola
- Ricardo Baroja ikastetxea
- Jesusen Bihotza ikastetxea[Betiko hautsitako esteka]
- Labiaga ikastola
- Toki ona institutua
ETXALAR
aldatuIGANTZI
aldatu- Igantziko eskola
LESAKA
aldatuOsasuna
aldatuNafarroa Garaian, osasun-sistema Nafarroako Gobernuaren menpe dago, zehazki Osasun Departamentuaren menpe. Herrialdea bi barrutitan banatzen da, bakoitzak erreferentziako ospitale bat duela, eta eremu bakoitzak eskualde desberdinak ditu, horietako bakoitza osasun-etxe bati atxikita, eta osasun-etxe horrek ematen dio zerbitzua bere lurraldeari.
Osasun-etxe horietan biltzen dira herritarrak aldizka artatzen dituzten lehen mailako arretako profesionalak (pediatria, erizaintza...). Zainketa espezializatuagoetarako, barruti bakoitzeko ospitaleak arduratzen dira haietaz, nahiz eta espezialitate oso zehatz batzuk Nafarroako Unibertsitate Ospitalean bakarrik dauden eskuragarri, Iruñean.[70]
Eskualde honetan honako osasun-etxe hauek daude:
Barrutia | Eskualdea | Osasunetxea | Udalerriak |
---|---|---|---|
Iruñea | 01 Lesaka | Lesaka | Igantzi, Lesaka, Arantza eta Etxalar |
02 Bera | Bera | Bera |
Garraioa
aldatu3 dira, Bortziriak eskualdetik pasatzen diren autobus lineak, zehazki La Burundesa [71] eta La Baztanesa [72] enpresetakoak. Hona hemen bakoitzaren ordutegiak:
Bortziriak eskualdetik pasatzen diren autobus lineak | ||
---|---|---|
LA BAZTANESA | ||
Iruñea-Mugaire-Donostia | ||
Hasiera | Ibilbidea | Helmuga |
Iruñea | Iruñea (Autobus geltokia) • Burlata • Atarrabia • Sorauren • Olabe • Enderitz • Ostitz • Burutain • Etulain • Olague • Lantz • Arraitz Bentak • Almandoz • Berroeta • Mugaire • Narbarte • Legasa • Doneztebe • Sunbilla • Igantziko Bentak • Etxalar (Hotela) • Lesaka (Zubia) • Bera (Agerra, Zalain 12) • Behobia • Irun • Donostia | Donostia |
Elizondo-Donostia | ||
Hasiera | Ibilbidea | Helmuga |
Elizondo | Elizondo • Irurita • Arraioz • Mugaire • Narbarte • Legasa • Doneztebe • Sunbilla • Igantziko Bentak • Etxalar (Hotela) • Lesaka (Zubia) • Bera (Agerra, Euskalduna, Zalain industrialdea 12) • Behobia • Irun ( San Juan plaza, Pasealekua 43) • Errenteria • Donostia Autobus geltokia | Donostia |
LA BURUNDESA | ||
0028 Irun-Iruñea | ||
Hasiera | Ibilbidea | Helmuga |
Irun | Irun (Ospitalea, Renfe, Colon pasealekua 43, San Juan Plaza) • Behobia • Bera (Zalain industrialdea 12 • Toki ona, Herreria, Agerra) • Lesaka (Suhiltzaileak, Bidegurutzea) • Etxalar Bidegurutzea • Igantzi Bentak • Sunbilla • Doneztebe • Legasa • Narbarte • Oronoz-Mugaire • Arraitz Bentak • Olague • Ostitz • Sorauren • Iruñea | Iruñea |
Kirolak
aldatuBortzierietako kirol talde, elkarte zein azpiegituren zerrenda:[69]
- Beti Gazte Kirol Elkartea
- Gure Txokoa Elkartea
- Agerra Mendi Elkartea
- Altxata Kultur eta Kirol Elkartea
- Ekaitza Kirol eta Kultur Elkartea
- Berako Kiroldegia
- Lesakako Kiroldegia
Bortziritar ospetsuak
aldatu- Santiago Larrain (1666 - 1748), epaile eta politikaria izan zen Amerikan. Txilen Santiagoko alkate (1702-1707) eta Perun Quitoko Errege-Entzutegiko presidentea (1715-1718).
- Francisco Javier Errazuriz (1711-1767), merkatari eta politikaria Amerikan. Santiago Larrain osabaren laguntzari esker hainbat negozio izan zituen eta Santiagoko alkate errejidore izan zen.Jose Iturria (1879-1952[1]) idazlea eta apaiz kaputxinoa. Filipinetan arituz izan zen 1904-1911 urte bitartean. Izengoitia: Jose Maria de Aranaz.
- Paulo Iantzi (1882 - 1962) bertsolaria. Bere semea (Pepito Iantzi), “Los Xey” talde famatuko partaidea izan zena.
- Manuel Aznar Zubigarai (Etxalar, 1894-1975), politikaria.
- Julio Caro Baroja (Madril, 1914-1995), antropologoa, historialaria eta hizkuntzalaria. Beran bizi izan zen luzaroan.
- Bautista Madariaga (1926–2018), Nafarroako Bertsolari Txapelduna 1961ean. Bera eta anaia Xalbador Nafarroako bertsolaritzaren zutabeetako bat izan ziren 60koen eta 70koen hamarkadetan. 1988an, omenaldia jaso zuten Donostian egindako Bertso Egunean. [2]
- Xalbador Madariaga (1930-), bertsolaria.
- Juan José Txoperena (1946), Txoperena I. pilotaria
- Antton Maiz (Arantza, 1951), esku huskako pilotaria.
- Miguel Ángel Txoperena (1952), Txoperena II.a pilotaria
- Genaro Zelaieta (Bera, 1954-2008), futbolaria.
- Donato Larretxea (Arantza, 1960), aizkolaria.
- Mikel Txoperena (1962), Txoperena III.a pilotaria
- Oskar Txoperena (?), Txoperena IV.a pilotaria
- Inaxio Errandonea (Bera, 1964), esku huskako pilotaria.
- Julian Iantzi (Woodland, Kalifornia, 1967-), telebista aurkezlea.
- Petti (Bera, 1973-), abeslaria.
- Estitxu Fernandez (Lesaka, 1975-), kazetaria.
- Estitxu Arozena (Mutriku, 1975-), bertsolaria.
- Jon Abril (Bera, 1975-), kazetaria eta politikaria.
- Patxi Vila (Bera, 1975-), txirrindularia.
- Xabier Silveira (Lesaka, 1976-), bertsolaria.
- Beñat Txoperena (1991), txirrindularia
Iruditegia
aldatu-
Leurtzako urtegia
-
San Juan Xar Natur erreserba
-
Berako herri etxea
-
Minddurenea dorrea
-
Zabaleta dorretxea
-
Zaku Zaharrak Lesakako inauterietan
-
Etxalarko usategiak
-
Bera
-
Bidasoa erreka (Etxalar)
-
Lesakako bandera
-
Igantziko bestak
-
Lizuniagako bunkerra
-
Larrainako trikuharria
-
Arregi trikuharria
-
Larrakaitzko tunela
-
Ardizoko Armasa harrespila
-
Irastre trikuharria
-
Aritzmendi trikuharria
-
Mustriña harrespila
-
Ibintza harrespilak
-
Sorageta harrespilak
-
Butxi trikuharria
-
Izuko Gaña harrespilak
-
Akelarre bizkarra trikuharria
-
Okalarre trikuharria
-
Zulubiko erreka trikuharria
-
Orizko Gaina trikuharria
-
Maiko Gaina trikuharria
-
Irazako trikuharria
-
Errenga harrespilak
-
Adina Mendia
-
San esteban eliza
-
Jasokundeko Andre Mariaren eliza
-
Berako herriko etxea
-
Itzea Baroja familia etxea
-
San Miguel zubia
-
Aranibar Jauregia
-
Infernuko errota
-
Gure Txokoa elkartea (1991)
-
Nafarroako errepideak
-
Arantza eskola (1989)
-
Labiaga ikastola (1992)
-
Tantirumairu ikastola (1990)
-
Lesakako ikastola (1991)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Altsasuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ Antzinako historia – Etxalar. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ a b «Historia» Ayuntamiento de Lesaka (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | IGANTZI. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Historia» Berako Udala (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Arantza» Arantzako Udala (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arotzena, Un reportaje de Aitor. (2018-06-22). «Lesaka celebra 60 años de siderurgia» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arotzena, Un reportaje de Aitor. (2018-06-22). «Lesaka celebra 60 años de siderurgia» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ Piedra, Hierro y Papel. Trayectoria histórica de la villa de Lesaka. Lesakako Udala, 64-101 or. ISBN NA-2338-2016..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Listado de empresas en Bera/Vera de Bidasoa | Guía Empresas» Guía Empresas - Guía de empresas españolas Universia (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Listado de empresas en Lesaka | Guía Empresas» Guía Empresas - Guía de empresas españolas Universia (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ «Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea - Mancomunidad de Servicios Sociales de Bortziriak Lesaka Etxalar Bera Igantzi Arantza» Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ «Udal hauteskundeak 2023 vs Udal hauteskundeak 2019 - Bortziriak - Erran.eus» erran.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Hitanoa eta iseka egiteko hitzak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «Euskara Bortzirietan» Bortzirietako euskara mankomunitatea (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ «Bortzirietako hizkera» Bortzirietako euskara mankomunitatea (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ Aiako harria. 2023-12-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Bidasoa. 2023-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Bortziriak» Baztan Bidasoa Turismoa 2024-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Endara urtegia. 2023-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Domiko urtegia. 2023-03-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Larhun. 2023-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Etxalarko Usategiak. 2024-02-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Fraingo begiratokia. 2024-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ San Juan Xar. 2022-06-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Bortziriak» Uraren Bailarak (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ Kultura Intereseko Ondasun (Espainia). 2024-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Larrakaizko tunela. 2024-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «ARREGI trikuharria | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «MUSTRIÑA harrespila | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «IZUKO GAÑA harrespila | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «AKELARRE BIZKARRA trikuharria | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «ORIZKI GAÑA trikuharria | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Megalitos Pirenaicos : Maiko Gaina» wiki.txoperena.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «ERRENGA harrespila | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «AGIÑA trikuharria | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «GARDELKO ZELAIA tumulua | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «AMARGUNGO ZEHARRA harrespila | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «SAN ESTEBAN ELIZA» Berako Udala (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Mendaurko baseliza. 2023-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Arantza). 2019-12-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «San Jose | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Ermita – Etxalar. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Eliza – Etxalar. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Sorondo, Antxon Aguirre. «Ermita de Nuestra Señora de la Piedad en Igantzi (Navarra)» www.3digitala.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ San Martin Tourseko eliza (Lesaka). 2022-08-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Salbatoreko baseliza. 2022-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Bera. 2023-12-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Itzea. 2021-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ San Migel zubiko gudaldia (Bera). 2023-09-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Aranibar jauregia. 2021-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Infernuko errota. 2020-08-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Minddurenea dorrea. 2021-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Burdinaren Museoa» Ayuntamiento de Lesaka (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Folklorea eta Bestak» Berako Udala (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ dantzancom. «Zingar-arrautze eskea» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «INAUTERIAK» Berako Udala (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «[:esVisítanos[:eu]Bisita Gaitzazu[:]»] Arantzako Udala (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ Ofei, Josephine Delali; Oppong-Adjei, Daniel. (2021-06-01). «Sexual Identities in Africa: A queer reading of Chinelo Okparanta’s under the Udala trees» Asεmka: A Bilingual Literary Journal of University of Cape Coast (11): 64–78. doi: . ISSN 0855-8515. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Arantza: Inauteriak 2024 Mozorro zuriak. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Durante el año – Etxalar. (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Igantzi» Uraren Bailarak (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Patrimonio Cultural y Fiestas» Ayuntamiento de Lesaka (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cómo llegar» Uraren Bailarak (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Zerrenda:Nafarroa Garaiko herri errepideak. 2024-02-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) C, A. D.. (2024-01-15). «El proyecto y ejecución de la variante de Lesaka recibirá una ayuda de 3,75 millones» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ a b «Elkarteak» Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «1985/22 Foru Legea» www.lexnavarra.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Viaja en autobús con Autobuses La Unión» Autobuses la Unión (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ «Autobuses La Baztanesa - Navarra» www.labaztanesa.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |