Berastegi dorrea

eraikitako euskal ondare nabaria Berastegin

Berastegi dorrea edota Jauregi dorretxea Gipuzkoako Berastegi udalerrian dagoen dorretxe bat da. Udalerria dagoen haranaren barne-barnean dago, Elizalde auzoan, Berastegiko eliza eta hilerriaren alboan. Gotiko estiloa du eta ondare kulturala bezala sailkatua dago.

Berastegi dorrea
Kultura ondasuna
Dorrearen aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBerastegi
Koordenatuak43°07′27″N 1°59′03″W / 43.12422°N 1.9842°W / 43.12422; -1.9842
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001484
15

Ahaide nagusien eraikinetako bat zen. Erdi aroko gerra garai gogorren oroitzapena. Berastegi Dorrea parroki elizaren ondoan dago.

Eraikina

aldatu

Oinplano lauangeluarra du, ia-ia hutsunerik gabeko eta zarpailki landutako harria eta modiloiak dituena, seguraski kadahaltsoaren pisuari eusteko. Geroago dorrea berriro eraiki zuten, eranskin bat gehituz, non arku konopialeko leiho bat oraindik ikus baitaiteke, baita dobelaje handiko arkua duen irteera txikiaren hormatzea ere. Gainera, elizara begira dagoen fatxadan bi ezkutu jarri zituzten, alfiz batek elkartu eta inguratzen dituztenak. Garai bateko bere fatxada nagusian, atal bat dauka.


 
Berastegiko eliza eta eskuinean dorretxea.

Ikus gainera

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Kanpo estekak

aldatu